Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Landetxa-Katea  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Landetxa-Katea

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

LANDETXA-KATEA

Eguneratzea 2013/06/3

HIRI MATENTZEA / LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Sastraka eta sasiak garbitzeko eskaera egin da Bidaurre aldean.
  • Ez ohiko garbiketa egiteko konpromisoa.
Amaituta
  • Lorezaintzako udal kontratak egin du garbiketa 2013/05/20an.
  • Lapurdi kaleko 15-17-19an: zuhaitzak kimatzeko eskaera egin da. 4. solairuraino iristen dira.
  • Elizaren ondoko zuhaitzak kimatzeko eskaera egin da. Neurrigabeko tamaina hartu dute eta arriskutsuak dira.
  • Zuhaitzak kudeatzeko plan global bat aurrera eramango da arazoak ematen dituzten aleak kentzeko, kimatzeko, birlandatzeko eta abarretarako irizpideak ezartzeko.
Amaituta
  • Kimatze lanak egin dira.

  • Nolanahi ere, Arboladia Kudeatzeko 2013-2014 Planak arboladia (makalak) kontserbatzeko kontuan izan beharreko jarraibideak biltzen duena beteko da.

  • Andrearriaga kaleko atzeko aldeko lorategiak. Ez dira zaintzen, belarra ez da mozten eta txakurren jabeek ez dituzte behar bezala erabiltzen.
  • Belarra mozteko konpromisoa hartu da.

    Ikus ezazu Gizalegeari buruzko atala.
Amaituta
  • Belarra moztea egina dago.
  • Errotazar kaleko 9. zenbakian lorategia kentzeko eskatu da txakurren gorozkiekin dagoen gizalege faltagatik.
  • Hori ez da arrazoitzat hartzen lorategi bat kentzeko.

    Ikus ezazu Gizalegeari buruzko atala.
   
  • Errotazar aldean komun publiko bat jartzeko eskaera.
  • Ez da egokia. Ez da lehentasunezko behartzat jotzen gaur egun dagoen aurrekontu mugarekin.
   
  • Komunak jartzeko eskaera egin da auzoko parkeetan.
  • Ez da egokia. Ez da lehentasunezko behartzat jotzen gaur egun dagoen aurrekontu mugarekin.
   
  • Sastraka eta sasiak garbitzeko eskaera egin da Bidaurre aldean.
  • Ez ohiko garbiketa egiteko konpromisoa.
Amaituta
  • Lorezaintzako udal kontratak egin du garbiketa 2013/05/20an.

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Errotazar kalean, frontoiaren parean autobus geraleku bat jartzeko eskatu da, L2 linearen egungo ibilbidea luzatzeko.
  • Ez da bideragarritzat jotzen L2 linea luzatzea.
   
  • Errotazarreko autobus geltokian markesina bat jartzeko eskaera egin da.
  • Ez da egokia. Andrearriaga kalean beste markesina bat jartzea aurreikusita dago.
   
  • Andrearriaga kalean bukatu gabe dagoen bidegorria bukatzeko eta eserleku bat jartzeko eskaera.
  • Eskatutako eserlekua jartzeko konpromisoa hartu da. Momentuz ez da aintzat hartzen bidegorria luzatzea.
amaituta
  • Andrearriaga kalean eserlekuak jartzeko eskaera kendu egin da.

  • Toki horretan dauden eserlekuetan konponketa puntual batzuk egin dira.

  • Katearen eta Ospitalearen arteko taxi-bus zerbitzuaren aukerei buruzko informazioa era egokiagoan emateko eskaera.
  • Egiteko konpromisoa hartu da. Informazio espezifikoa sartuko da Udal Aldizkariko iraileko zenbakian.
amaituta
  • Informazio hori hainbat bitartekoen eta kanalen bidez eman da.
  • Bizkaia kaleko autobus geltokian, oinezkoen pasabidearen irtengunea dela eta autobusa ez da sartzen eta errepidearen erdian gelditu behar duenez, erabiltzaileek kontu handiz jaitsi behar dute autobusetik.
  • Egoera hori ezin da konpondu toki horretako ezaugarri urbanistikoak direla eta.
amaituta
  • Geralekua handiagotu egin da.
  • Andrearriaga kalean, Kutxaren aurrean gelditzen autoengatik autobusak ezin du bira egin. Komenigarria litzateke autobusaren bira seinaleztatzea eta zerbait jartzea autoak bertan ez aparkatzeko.
  • Pibote bat jartzea egokia den aztertzeko konpromisoa hartu da.

    "HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA” atala ere ikus ezazu
bihurgarria ez dena
  • Enpresa esleipendunarekin kontsultatu da piboteak jartzea beharrezkoa ote den eta haien ustez ez da beharrezkoa.
  • Auzoan dagoen trafiko handia ekiditeko, auzorako saihesbide bat pasatzeko aukera aztertzeko eskatu da, TESAren biribilgunetik autopistarantz sartu ahal izateko, autopista tarte horretan tunel bat jarri eta Oinaurreko pabiloietara irtengo litekeen saihesbide bat pasatzea edota Larreaundiraino luzatzea, auzoko trafikoa optimizatuz eta autopistako zaratarekin bukatzeko eta hirirako sarbideak hobetzeko. Era berean, saihesbide horretan panel akustikoak jartzea egokia izango litzateke.
  • Hiri Antolamendurako Plan Nagusian “Hego Saihesbide” bat aurreikusten da. Oinaurretik Larreaundiraino joango litzateke.
   
  • Porcelanaseko biribilgunean radarren bat edo abiadura mugatzeko gailuren bat jartzeko eskatu da. Auzoan abiadura handiegian sartzen dira autoak N-1erako sarbidearen eta lehenengo etxe-blokeen artean.
  • Bizkaia kaleko sarreran abiadura mugatzeko gailu bat jarri behar ote den aztertzeko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • 2014ko uztailean abiadura mugatzeko gailu bat jarri da Bizkaia kalean.
  • Katea auzoa Aranibarrekin lotzen duen zubia (Andrearriaga kalea) zabaltzeko/hobetzeko eskaera egin da. Bertatik oinezkoak/trenbidearen trafikoa pasatzen dira/da eta orain bertako oinezkoentzako eta Aranibar noranzko bakarrean pasatzen diren ibilgailuentzako pasabidea da. Pasabide horretatik ibilgailu eta oinezko asko pasatzen dira eta arrisku handia dago pertsonentzat galtzada oso estua delako.
  • Zubia oinezkoentzat soilik izan daitekeen aztertzeko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • 2013/07/04ko mugikortasunari buruzko mahaian hitz egin zen gai horretaz. Zubia oinezkoak soilik erabil daitezen prestatu da ikasturtearen hasierarekin batera.

 

  • Pasquier enpresaren pareko linea horiaren gainean kirol guneetako erabiltzaileen ibilgailuak ezartzen dira. Udaltzaingoari egiten zaizkion deiak azkar erantzuteko eskaera egin da, ibilgailu horiek ikusteko arazo handiak ematen dituztelako. Udaltzainen presentzia indartzeko eta piboteak jartzeko eskaera egin da.
  • Piboteak jartzea bideragarria den aztertzeko konpromisoa hartu da.

    "HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA” atala ere ikus ezazu.
egina

    Izkinarriak jarri dira espaloietan, Araba kalearen hasieran, oinezkoen ibilbideak babesteko.

    BRIOCHE PASQUIER-RECONDO parean ez dago izkinarririk jartzerik, arrazoi hauek direla medio:

  • Aparkatzeko lekuak (Araba kalean gora, ezkerretara). Ibilgailuak pasatzeko bidea estutzea eta ibilgailu handiagoek (kamioiek, autobusek eta abarrek) bide horretan maniobrak egiteko aukera mugatzea (edo ezin sartzea) ekarriko luke banda urdinak –behar bezala seinalatuta dago banda urdina, horizontalean, ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko debekua adierazten duen lerro etengabe baten bidez–.
  • Espaloia (Araba kalean gora, eskuinetara). Bide zati hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabarikoa da (GI-3452). Bestalde, ez dago galtzadan piboteak jarri eta zirkulazio erreia estutzerik, bideko segurtasuna dela eta.

HIRI SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK egoera oharrak
  • Bidaurre-Ureder industrigunean (horretarako egokitutako aparkalekuan) aparkatzeko arauak behar bezala betearazteko eskaera egin da, inguruko etxeetako bizilagunen gaueko deskantsua bermatzeko.
  • Industriguneko administratzaileari idazki bat bidaltzeko konpromisoa enpresen jarduera eta toki horretako bizilagunen bizimodua bateragarriak izan daitezen.
prozesuan
  • Udaltzaingoak egiten dituen errondetan kontrolatzen da kamioien aparkamendua industrigunean. Gaueko deskantsua eragozten duten trabei buruz, martxan dabiltzan kamioien sorgailuak direla eta deiren bat jasotzen bada, beste toki batera joatera edo itzaltzera behartzen dituzte udaltzainek.
  • Udaltzainen aldetik behaketa egiteko eskatu da Pozuetakogainean dauden Petronor Gasolindegitik eta Gateaway Fitness kiroldegitik datorren zarataren inguruan, horri buruzko arauak bete daitezen (garbiketa tunelaren ordutegia ez du betetzen).
  • Udaltzaingoak behaketak eta errekerimenduak egiteko konpromisoa hartu da Hirigintza arlotik, halakoak egitea egokia bada.
prozesuan
  • Hirigintzari informazioa eskatu zaio gasolindegiaren eta Gimnasioaren ordutegiei buruz. Auzokoek egin dituzten dei puntualak direla eta, dagozkien egiaztapenak egin dira.
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egin dituzten egiaztapenetan. Zaintza lanekin jarraitzen dute.
  • Gizalegezko arauak ez dituzte betetzen txakurren jabeek: animaliak aske dabiltza eta gorozkiak daude lorategietan. Udaltzaingoaren presentzia eskatu da lorategietako egungo egoera zuzentzeko.
  • Andrearriaga kaleko atzeko aldeko lorategiak. Ez dira zaintzen, belarra ez da mozten eta txakurren jabeek ez dituzte behar bezala erabiltzendo por dueños de perros.
  • Errotazar kaleko 9. zenbakian lorategia kentzeko eskatu da txakurren gorozkiekin dagoen gizalege faltagatik.
  • Sentsibilizazio eta kontzientzia kanpaina bat egingo da, albaiteroekin batera, txakur-jabeek bete behar dituzten arauetan indarra jarriz.

    Ikus ezazu HIRI MANTENTZE LANAK /LORAZAINTZA atala.
prozesuan
  • Korriketan (auzoetan egiten diren oinezko errondetan) arau-hauste horiek behatzen ari dira. (txakurrak kaka egiten eta abar).
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egin dituzten egiaztapenetan. Zaintza lanekin jarraitzen dute.
  • Pasquier enpresaren pareko linea horiaren gainean kirol guneetako erabiltzaileen ibilgailuak ezartzen dira. Udaltzaingoari egiten zaizkion deiak azkar erantzuteko eskaera egin da, ibilgailu horiek ikusteko arazo handiak ematen dituztelako. Udaltzainen presentzia indartzeko eta piboteak jarri behar ote diren aztertzeko eskaera egin da.
  • Udaltzaingoaren aldetik, arazo horren inguruan arreta handiago jartzeko konpromisoa hartu da.
procesuan
  • Korriketan (auzoetan egiten diren oinezko errondetan) arau-hauste horiek behatzen ari dira (linea horiaren gaineko debekatutako aparkatzeak).
  • Azken asteetan hainbat arau-hauste antzeman dira agenteek egin dituzten aldiroko errondeetan eta salatu egin dira. Zaintza lanak egiten jarraitzen dute.
  • Andrearriaga kalean, Kutxaren aurrean gelditzen autoengatik autobusak ezin du bira egin. Komenigarria litzateke autobusaren bira seinaleztatzea eta zerbait jartzea autoak bertan ez aparkatzeko.
  • Udaltzaingoaren aldetik, arazo horren inguruan arreta handiago jartzeko konpromisoa hartu da.

    Ikus ezazu MUGIKORTASUNari buruzko atala.
prozesuan
  • Korriketan (auzoetan egiten diren oinezko errondetan) arau-hauste horiek behatzen ari dira (AUTOBUSAK BIRA egiten duen tokian debekatutako aparkatzeak).
  • Azken asteetan hainbat arau-hauste antzeman dira agenteek egin dituzten aldiroko errondeetan eta salatu egin dira. Zaintza lanak egiten jarraitzen dute.

HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE GARBIKETA

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Bidaurreko etxeetan edukiontzi gehiago jartzeko eskaera egin da (edukiontzi berdea, besterik ez dago). Arazoa larriagotzen da Oiartzundik datozen pertsonek zaborrak bertan uzten dituztelako.
  • Edukiontzi berde gehiago jartzeko konpromisoa hartu da, baita autokonpostajea bultzatzekoa ere.
amaituta
  • Edukiontzien babesgunea osorik dago.
  • 2013an 2014an konpostatzea bultzatzeko kanpainiak egiten ari dira.
  • 2016an zaborraren %60 birziklatzea bideragarria ote den kezka adierazi da, 5. edukiontziaren erabilera boluntarioaren bidez.
  • Udal Gobernuak eta Txingudi Zerbitzuak enpresak kezka bera dute eta eremu guztietan lan egiten ari dira (edukintzi marroia, autokonpostajea bultzatzea, hedapen kanpainak) helburu hori lortzeko.
prozesuan  
  • Karraskarien presentzia Errotazarren. Sagugabetze jarduera egin behar da.
  • Toki hori sagugabetu behar da.
amaituta  

SUSTAPEN EKONOMIKOA

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Aldaketa egiteko eskaera egin da etxebizitzaren politikan, hutsik dauden etxebizitzak irisgarri eginez -> Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztu duen dokumentuaren aipamena.
  • Industria jarduera optimizatzeko azterlan bat egiteko eskaera egin da (erabiltzen ez diren pabiloiak, landa kualifikazio guneak mantentzea eta abar). --> Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztu duen dokumentuaren aipamena
  • Saltoki txikiei laguntza emateko eskaera egin da -> Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztu duen dokumentuaren aipamena.
  • Lehen sektorea indartzeko azterlana egiteko eskaera egin da -> Auzo Elkarteen Federazioak aurkeztu duen dokumentuaren aipamena.
  • Auzoko jarduera ekonomikoaren plangintza, herritarren parte hartzean oinarrituta.
  • Urbanizazio berriak berpiztea, saltoki txikiak bultzatuz. Merkataritzarako beheko lokalak prestatzea hirigintza proiektu berrietan.
  • Erantzun global bat egitea Oiaso 2000 Auzo Elkarteen Federazioak eta auzoko Bizilagunen Elkarteak garapen ekonomikoaren sustapenarekin eta garapenarekin formulatutako planteamenduei lotuta.
amaituta
  • Oiasso 2000 Auzo Elkarteen Federazioak Katea Auzoan Plan Nagusiaren hausnarketa gisa planteatutako proposamenak dagoeneko aztertuak izan dira Plan nagusiaren Berrazterketa egiteaz arduratzen den erredakzio taldeak. Proposamen horiei egindako erantzunak argitaratuko dira eta Oiasso 2000 elkarteari bidaliko zaizkio, aipatutako dokumentuaren behin behineko fasearekin bat etorriz. Dokumentu horretan tratatu dira Katea auzoari buruzko alegazio gisa, eta kasu batzuetan alegazio horiek hiriaren gainerako auzoetara zabaldu ahal dira.

 

KULTURA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzo elkarteak Udal Liburutegiarekin lankidetzan aritzeko egindako proposamena, funtsei eta materialei eta batera eraman litezkeen beste lan-ildoei buruz.
  • Lankidetza hau antolatzeko eta gauzatzeko modua aztertzeko konpromisoa hartu da.
prozesuan  

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzo Elkartearen eta udalaren arteko bilerak egiteko eskaera egin da auzoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko, alegia etorkizunean egingo diren proiektuei buruz, merkataritzari buruz, ekoizpen jarduerari buruz… horiek guztiak auzoko pertsona guztiei irekitako prozesu parte hartzaileekin konbinatuta.
  • Auzo Elkarteak Udalarekin duen harremanaren dinamika normalean kontu urgenteak edo egunerokoak zein tamaina handiagoko eta etorkizunarekin lotuta dauden beste gaiekin lotutako kontuak sartzen dira. Edonola ere, herritarren parte hartze irekia sartzeko modua aztertuko da; parte hartze horren barruan, “alkatea auzoetan” programa berez tresna adierazgarria izanik.
amaituta  
  • Auzora urbanizazio berriekin etorriko diren pertsonen gizarte integrazioan eta bere nortasun izaeran lan egiteko eskaera egin da.
  • Ez da egokia.
 
  • Zeregin hau Auzo Elkarteak berak egin behar du, bertatik antolatzen diren eta kudeatzen diren jardueren eta ekitaldien bidez.

UDALEZ KANPOKO ESKUMENEI BURUZKO KUDEAKETAK

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Bidegiri Errotazarren aurreko autopistan pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin da.
  • Bidegiri errekerimendua egiteko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • Alkatetzak BIGEGIren Zuzendaritza Nagusiari idazki bat bidali dio A-8 errepidea Katea auzoko bizitegi guneetan pantailak jartzeko, ibilgailuak pasatzen direnena sortzen den zarata arintzeko xedearekin.
  • RENFEko geralekurako sarbideak hobetzeko eskaera egin da. Berriro aurkeztea errekerimendua ADFen aurrean.
  • Alkatea bera ADIFeko arduradunekin biltzeko eskaera egiteko konpromisoa hartu da arazo horretarako konponbide egokia lortzeko.
amaituta
  • Alkateak bilera bat izan du ADIFeko arduradunarekin eta bertan, enpresak geralekuan hobekuntza batzuk egiteari buruzko azterlan bat egiteko konpromisoa hartu du. Azterlana jasotzeko zain daude.
  • Auzoan kezka dago Abiadura Handiko Trenaren proiektuak auzoan izan litzatekeen ondorioengatik, Elatzetako gune berdeetara sartzeko, Oilakinetara joateko…
  • Kezka hau Udal Gobernuarena ere bada; beraz, proiektuaren aurrean alegazio zerrenda luze bat aurkeztu da.
amaiatuta
  • Aurkeztu egin dira proiektuari buruzko alegazioak.
  • Auzoko bizilagunen elkartera AHT proiektuaren Irun inguruko informazioari buruzko dokumentazioa emateko eskatu da.
  • Ez da egokia.
 
  • Informazioa interesa duten pertsona guztien eskura dago Hirigintza eta Ingurumen Arloko bulegoetan.
  • Hezetasun arazoa dago BO Etxebizitza berrietan (eraikitzailea hartzekodunen lehiaketan dago).
  • IRUNVItik enpresa eraikitzailearekin gestioak egiteko konpromisoa hartu da arazo horri konponbidea emateko.
amaituta
  • Baterako bilerak izan dira Irunvin 26., 28. eta 30. atarietako presidenteekin eta Nasipa enpresa eraikitzailearen jabeekin eta obraren zuzendaritzarekin, arazoak konpontzeko bitartekari lana eginez.
  • Komunak jartzeko eskaera egin da auzoko parkeetan.
  • Ez da egokia.
 
  • Ez da lehentasunezko behartzat jotzen gaur egun dagoen aurrekontu mugarekin.

BESTE ZENBAIT

 

ESKAERAK EGOERA OHARRAK
  • Errotazar kaleko pilotalekuan hesi bat jartzeko eskaera bat egin da, autoak ez kolpatzeko pilotekin.
egin gabe  
  • Argiteria jartzeko eskaera egin da antzinako elizaren ondoko pasabidean, gauean ez baitu inolako argiztapenik.
egin gabe
  • Argiztapen bi puntu instalatzea programatu da eta argiteria publikoko udal kontratak egingo du lan hori. Nolanahi ere, kontuan izan behar da partzela pribatu bat dela.
  • Bizkaia kalean, 9., 11. eta 13. atarien artean argiztapena hobetzeko eskaera egin da. Farolen arteko distantzia handiegia da eta gainera, zuhaitzen adar-buruekin zaila da argiteriaren argia pasatzea, eta bide horretan dagoen argitasuna maila ez da nahikoa hortik pasatzen diren pertsonentzat.
egin gabe
  • Bi farola ezartzea eta gaur egun daudenak berriro antolatzea programatu da, eta argiteria publikoko udal kontratak egingo du lan hori.
  • Errotazar kalean, segidan aparkatu beharrean, baterian aparkatzeko aldaketa egitea aztertzeko eskatu da, plaza kopurua handiagotzeko.
biehurgarri ez dena
  • Galtzadan ez dago behar adinako tokirik.
  • Auzoko kaskotik Bidaurre aldeko etxeetarako bidea hobetzea, Katearen sarreran espaloiak jarriz Gurutzetik, segurtasuna handiagotzeko.
prozesuan
  • Analisia egiteko dago.
  • Oso arriskutsua da Aranibarretik Letxunborro hiribideko zerbitzugunera pasatzea. Oinezkoentzako pasabideak ezartzeko eskaria egin da.
prozesuan
  • Udaltzaingoak semaforodun bidegurutze bat jartzea erabaki zuen Suhiltzaileen eraikinetik gertuen dagoen tokian Aranibarren deskribatzen den tokian egin beharrean, arazo horretarako konponbide egokien gisa.
  • Bizkaia kalearen eta Harmugarrieta kalearen arteko bidegurutzean dauden seinaleztapen gabeziak konpontzeko eskaera egin da. Seinaleztapen horizontala ez da egokia eta nahiz eta STOP seinale bat egon, ez da errespetatzen (4.635 zenbakiko erregistro-sarrerako idazkia erantzun behar da).
amaituta  
  • Bizkaia kalean autoak ez dira behar bezala aparkatzen eta irteera blokeatu egiten da.
amaituta
  • Behaketa errondak egin dira eta konprobatu egin da, arazoa gerta ez dadila.
  • Bidegorri bat egiteko eskaera egin da; Porcelanasetik Iturriako errekaraino joan ahal izateko da, Eserlekuak eta egoteko lekuak ere jartzeko eskatu da.
egin gabe
  • Analisia egiteko dago.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52