Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Larreaundi  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Larreaundi

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

LARREAUNDI

Eguneratzea: 2011/12/11

HIRIKO GARRAIO PUBLIKOA /MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Hondarribirako autobus-linea, auzoan geltokia duela.
  • Alde egindako elkarrizketen ondoren, udala Foru Aldundiaren komunikazio formalaren zain dago, auzoari zerbitzua emango liokeeen Irun-Hondarribia hiriarteko linea aldatzea baieste aldera. Alde horretatik, dagoeneko, iragarri dira L1, L2 eta L3 lineen aldaketak, eta hiriarteko lineen aldaketekin harmonizatuko dira.
Amaituta
  • 10/15ean egin zen aldaketa. Auzoan geltoki bat dago Euskal Herria hiribidean.
  • Toki-Alaitik (Sius) eskola-autobusen iritsiera-Denbora gehiegi ingurabidetik etorrita.
  • 2012ko Aurrekonturen proposamenean, Bertsolari Uztapideko bidea Ama Xantalengo zubiraino zabaltzeko obra jasotzen da, autobusek handik igarotzeko duten arazoa konpontzeko. Horrek eskola-busaren ibilbidea asko laburtuko luke.
Amaituta
  • Tokiko Gobernuko Batzarrak 2012/12/16an onestutako obra
  • Obra 2013/3/13ko TGBean esleitu zen.
  • Eskola-autobusen geltokirako irtenbidea, Eguzkitza ikastetxe publiko berriak jarduera hasten duenean.
  • Behar hori erantzuteko, Aurrekontuaren proposamenean aurreikusia dago jarduera hori.
Amaituta  

BIZIKIDETZA ETA GIZALEGEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Poliziak oinez gehiago patruilatzeko eskaera, herritarren gizalege eta bizikidetzako arazoei arreta hobea emateko.
  • Hiri osoan, Ertzaintzarekiko elkarlana berrantolatu da, eta oinez patruilatzea bultzatzen da.
prozesuan
  • Se ha puesto en marcha un plan de seguridad en barrios, con un sistema de rotaciones y con coordinación con la Ertzaintza, que está permitiendo una mayor presencia policial en los distintos barrios de la ciudad, potenciando el patrullaje a pie.
  • Arazo larriak eta etengabeak jakinarazi dira gazte-lokalak direla eta (bereziki Iñigo de Loiola kalean). Ordutegiak, lokalak intsonorizatzea eta abar arautuko diten araudi baten beharra..
  • Lan-talde bat osatu da, udaleko arduradun politikoek eta udal teknikari eskudunek (Hezkuntza eta Gazteria, Udaltzaingoa, Hirigintza Diziplina eta Parte-hartzea) osatuta, arazoak aztertzeko eta gazte-lokalak arautzeko araudia egiteko eta gizalegezkoak ez diren eta bizilagunei arazoak sortzen dizkien gorabeheren aurrean protokolo bat egiteko.
prozesuan
  • Hainbat gorabeherari arreta eman zio, gazte-lokalen arazoak direla eta, eta dagozkion aktak bidali dira Hirigintza Diziplinara. Bestalde, azkenetan da, udal arlo desbedinen artean lankidetzan, haien funtzionamendua arautzen eta antolatzen lagundu duen araudi bat, betiere oreka bilatuz gazteen aisia-beharraren eta bizilagunen atseden-eskubidearen artean, jokabide gizalegegabekoak kontrolatuz.
  • Maskoten jabe-talde batek zakurrentzat gaitutako gune bat eskatu du, jolas dezaten eta sozializatze aldera. Jakinarazi dute ekimen bat garatu behar duela Bilboko Udala, haur-parkeak zakurrek erabil ditzaten 20:00etatik aurrera.
  • Gizalegezko kexak zakurren jabeengan ere, ez baitituzte animalien gorozkiak jasotzen. Berariaz aipatzen dira Euskal Herria hiribidearen eta Francisco Javier kalearen arteko parterreak.
  • Irun Gizalegearen alde programaren barruan Foro bat abian jartzea sustatuko da, zakurren jabeek, Auzo Elkarteek eta parkeak eta lorategiak zaintzeko eta garbitzeko teknikari espezialistek osatuta. Oxin Biribil, Gain Gainean, Luis Mariano (Artalekupeko terraza), Xorosarta, Mendibil, eta abarretan dauden aukerak aztertuko dira.
prozesuan
  • Erronda espezifikoak egiten ari dira auzoan, bai agenteen aldetik bai animaliak jasotzeko zerbitzuko langilearen aldetik, gizalegegabeko jokabide horiek desagerrarazteko. 13 esku-hartze egin dira 2012an, animalia galdu/abandonatuak.

    Hiriko zenbait leku eta irtenbide mota batzuk aztertzen ari dira, txakurrentzako aisia-gune berriak ahalbidetzeko.

APARKATZEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Azalerako doako parkingaren aldeko hainbat esku-hartze. Proposamenak egin dituzte, hala nola, gauez ia zirkulaziorik ez duten bideak erabiltzea, ikastetxeko patioa erabiltzea, etab.
  • Herritarrei kontsulta egitea planteatzen da auzorako parking proiektua garatzeko interesari buruz. San Juanen erabilitakoen alternatibazko formulak asmatu behar dira.
  • Kexa, ulertzen baitute Alde Zaharreko bizilagunak pribilegiatuak direla (Larretxipi,...) egoiliarrentzako erreserbatutako aparkalekuak dauzkatelako.
  • Aparkatzeko guneak eta ordutegiak zabaltzeko aukerak aztertzea, herritarrek eta Auzo Elkarteek egindako ekarpen batzuk jasota, auzoan gauzatzen ari diren hirigintzako jarduera garrantzitsuak amaitzen direnean (San Jose Langileko futbol-zelaia, Mahai-Teniseko Teknifikazio Zentroa). San Juaneko aparkaleku berrian abian jarri diren gaueko abonuen inpaktua aztertzea.
Prozesuan
  • Udaltzaingoarekiko lankidetzan azterketa analitiko integral bat egiten ari da gune horretan aparkatzeak dakarren arazo orokorrari buruz, alegia auzoan eta San Juan-Etxeandia inguruan egindako hirigintzako jarduketen eragina nolako aizan den.
  • Planteatzen ari diren neurrien artean, auzo honetako zati bat aparkatzeko sistema arautuan sartzeko aukera planteatzen ari da, gaur egun ordu tarte batzuetan pairatzen duen ertz efektua murrizteko asmoz.
  • Hasierako proposamen bat egin zaio Mugikortasunari buruzko 13/07/04ko Mahaia Larreaundi barruan hartzen zuen araututako esparrua handiagotzeko eta geroago aldatu egin da 13/07/16ko Mugikortasun Mahairako; bigarren horretan Larreaundi araututako eremutik kanpo geratu da.

BESTE BATZUK

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • 2 petanka-zelai jartzeko eskaera. Proposatu dute San Jose Langileko zelai berriaren proiektuaren barruan egin daitezela, nahiz eta auzoko beste edozein leku onartu.
  • Kokaleku egokiagoa aztertzen sakontzea Auzo Elkartearekin batera.
Egin gabe
  • Azterketa tekniko bat egin da San Jose Langilea kaleko zelai berrian integratua egiteko aukera ote dagoen. Azterketaren arabera ez da bideragarria bi petanka zelai gehitzea instalazio horri.

GAINERA

2012-13an gauzatzeko edo aztertzeko programatutako jardunbideak:

ESKAERAK EGOERA OHARRAK
  • Berio kalean eserlekuak jartzea, harresiaren gunean..
Amaituta
  • Hiri-mantentzeko Udal brigadak egin du lana.
  • Iñigo de Loyola kalean paperontziak jartzea.
Bihurgarri ez dena
  • Las aceras son tan estrechas que la colocación de papeleras impediría por ejemplo el paso de coches de niño. Hay papeleras colocadas en las calles adyacentes.
  • Eguzkitza eta Prudencia Arbide kaleen arteko bidegurutzean ispilua jartzea.
Bihurgarri ez dena
  • Ez da instalaziorik behar erabilera publikorako.
  • Diana kaleko 5ean lorategia edo parterrea konpontzea.

 

Amaituta
  • Udaleko Lorategi Kontratak egin du lana 2012ko irailean
  • Miguel De Ambulodi kalean sasiak garbitzea, eta harresia mantentzeko beharrak berrikustea.
Amaituta
  • Udaleko Lorategi Kontratak egin du gune publikoa hartzen zuten sasiak kentzeko lana.
  • Olaketa plazako garajeetarako iragazketak.
Bihurgarri ez dena
  • Ez da udalaren eskumenekoa. Eremu pribatua.
  • Iñigo de Loiola kaleko espaloiak zabaltzea, aparkatzeko lerro bat kenduta, etxebizitza guztietarako sarbidea errazteko.
Egin gabe
  • Aztertzeko eta bizilagunekin adosteko dago, espaloiak zabaltzeak berekin aparkatzeko plazen kopurua murriztea dakarrelako. Oraindik egin gabe dago.
  • Lopez de Becerra kaleko 3an, pibota kendu eta farola jartzea.
Bihurgarri ez dena
  • Zerbitzu teknikoen iritziz, proposamena ez da onargarria.

 

  • San Isidro Laboraria kaleko 1 zenbakian arbolak kendu eta lorategi-gunea jartzea, adarrek etxebizitzei enbarazurik ez egiteko.
Amaituta
  • 2013/3/14an Lorezaintza lanetarako Udal Kontratari etxebizitzarekiko mugako zuhaitzak bakantzeko lana egiteko agindu zaio.

 

  • Pilotalekuko gunea eta inguruak erregeneratzea, auzoak hobeto erabil ditzan.
Amaituta
  • Santa Elena eta autopista arteko gunean sastrakak kendu dira.

 

  • Berio kaleko espaloia asfaltatzea (harresia erori zen lekuan), eta 1 eta 2 portaletako barroteak lurreraino luzatzea.
Bihurgarri ez dena
  • Teknikoen ustez hormigoizko espaloia erabiltzeko moduan dago.
  • Kalearen berriro urbanizatzea dagoeneko idatzita dagoen proiektu batean dago jasota.
  • Iñigo de Loiola kaleko patiotera sartzeko arazoa, bi zailtasun kontuan hartuta: teknikoa eta interesatuen ekarpen ekonomikoa.
Bihurgarri ez dena
  • Ez da udalaren eskumenekoa. Eremu pribatua.
  • Olaberriako eskolaurrearen ondoan gaizki aparkatzeagatik sortzen omen diren arazoak.
Bihurgarri ez dena
  • Mantentze-arazoak ez dira egiaztatu. Kontrola egingo du udaltzaingoak.
  • Igogailurik gabeko eraikinetako goiko pisuetan bizi diren zaharren arazoak.
Bihurgarri ez dena
  • Ez da udalaren eskumenekoa. Eremu pribatua.

2012an gauzatzeko edo aztertzeko programatutako jardunbideak:

eskaerak egoera oharrak
  • Segurtasun gehiago, kamerak jarrita.
Bihurgarri ez dena
  • Udaltzaingoko arduradunek uste dute ez dagoela behar berezirik, oinarritzat hartuta Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak delitu-kopuru bat eskatzen duela gunean kamerak jartzeko baimena emateko.

PARTE-HARTZE EKIMEN HONI BURUZKO BALORAZIO ETA JARRAIPEN INKESTA

Egindako ekintzaren inguruko hainbat alderdi (antolamenduzkoak, komunikazioaren eraginkortasuna, presentzia-saioan jasotako ekarpen nagusienen balorazioa) baloratzeko xedearekin, 20 eta 20 urtetik gorako 100 pertsonari telefonozko inkesta bat egin zaie. Pertsona hauek ausaz atera dira Erroldatik, 25 pertsonako 4 taldetan egituratuta, gizon/emakume eta 35 urtetik gorakoa /35 urtetik gorakoa-ez aldagaiak gurutzatuz.

 

Parte-hartze ekimen honi buruzko balorazio eta jarraipen inkesta [55 Kb]

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52