Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Dunboa  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Dunboa


EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

DUNBOA

Eguneratzea 2012/5/16

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Gazteen lokalen problematika: Funtzionamendua eta ordutegiak arautzen dituen ordenantza edo araudi baten beharra.
  • Diziplina askotariko lan-talde bat osatu da, udaleko arduradun politikoek eta udal teknikari eskudunek (Hezkuntza eta Gazteria, Udaltzaingoa, Hirigintza Diziplina eta Parte-hartzea) osatuta, arazoak aztertzeko eta gazte-lokalen araudia eta gizalegezkoak ez diren eta bizilagunei arazoak sortzen dizkien gorabeheren aurrean protokoloa egiteko; bestalde, lokal horietako jarduera koordinatzeko dinamikak ere jarriko dira gazteei begira, horien erabilpena bultzatzeko eta aberasteko.
Realizado
  • Lokala itxi zen urtarrilaean San Pedro kaleko 18an Hirigintzako Ebazpenez.
  • San Pedro kaleko 9an dagoen gazteen lokalak eragindako eragozpenak direla eta die batzuk kudeatu dira, eta txostena bidali da Hirigintzara.

    Ez da beste kexa edo gorabeheraren berririk arrazoi honengatik.
  • Txakurrak elkartzeko eta jolasean ibiltzeko tokiak eskatzen dira, Puianakoa bakarrik dagoela eta.
  • Udaltzaingoaren aldetik etengabeko kontrola eskatu da zarata sortzeari buruzko araudia betetzen ez duten ziklomotor ugariei begira.
Realizado
  • Hainbat kontrol egin dira ziklomotoreei dagokienez inguru horretan, eta ez da detektatu araua betetzen ez duen ibilgailurik.
  • Txakurren inguruan, beste hiri batzuetan abian jarritako hainbat proposamen komentatu dira (horiek dakartzaten arazoak eta zalantzazko eraginkortasuna aintzat hartuz) kaleetan eta lorategietan inolako gorozkirik ez egoteko, hala nola heziez inguratutako zuloak ezartzea horretarako edo gorozkiak jasotzeko poltsa eskuragarriak.
  • Irun Gizalegearen alde programaren barruan Foro bat jarri da abian, zakurren jabeek, Auzo Elkarteek eta parkeak eta lorategiak zaintzeko eta garbitzeko teknikari espezialistek osatuta. Dauden aukerak aztertu eta gune berri batzuk prestatuko dira txakurren aisialdirako. Bestalde, kanpaina berri bat egiten ari da agente zibikoekin. Gorozkien presentziari aurre egiteko gainerako proposamenei buruz, gaur egun ezarritakotik aparte, ez da ezer eraginkortzat jo eta Zibismoari Ordenantza betetzeko, jabeek errespetua erakuts dezaten eskatu da.
Realizado
  • Udaltzainek erronda ugari egiten dituzte aske edo kaka egiten dabiltzan txakurrak lokalizatzeko. Ez da isunik jarri. Txakurtegiko arduradunak ere egin ditu errondak auzoan barrena, eta harrapatu ditu libre zebiltzan txakurrak. 2012an 6 jarduketa egin dira animalia abandonatu, galdu edo zaurituei dagokienez.

HIRIKO GARRAIO PUBLIKOA /MUGIKORTASUNA / BIDE PUBLIKOA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Kexa bat aurkeztu da Dunboa “aparkaleku disuasorio” gisa erabiltzeagatik. Gauean eta asteburuetan aparkatzeko arazoa dago.
  • Auzoan aparkatzean Istillaga kaleko garajeak saltzeak eragindako inpaktuari buruzko azterketa bat egingo da.
Realizado
  • Egindako azterketa eta ikerketaren ondoren, eta auzoan dagoen aparkatzeko arazoa konpontzeko neurri gisa, OTA/TAO zerbitzuaren deialadi berriaren barnean Dunboa auzoa arautzea sartu da, eta orain dagokion kontratua formalizatzea falta da. 

  • Autobus linea berrien inguruan kexa bat adierazi da eta Hondarribirako autobusak Dunboan edo ahalik eta gertuen egon litekeen toki batean geralekua izango duen galdetu da.
  • E-25 linea Larreaunditik San Juanera San Martzial kaletik igotzeko eta Urdanibia plazatik pasatuz eskatu zaio Aldundiari.
Realizado
  • Fermin Calbetoneko geltokia abian, 2012/10/15etik

HIRI MANTENTZEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Artiako kanalaren ibai-ahoko zubi txikian (Recondoren ondoan) dagoen zulo arriskutsu bat estaltzeko eskatu da.
  • Egitea
Realizado
  • Zuloak betetzeko udal kontratak egin du lana 2012ko abenduan
  • Oxinbiribil Parkea egokitzearen ondorioz, Saihesbidearen azpiko tuneletan gertatzen den ur metatzea ekiditeko jarduketaren bat egiteko eskatu da, era horretan, uraren gelditasunak dakarren usteltzea dela-eta eragiten diren usain txarrak eta eltxoak ekiditeko.
  • Egitea
Realizado
  • Hiri Mantentzeko Udal Brigadak burdin langa bidez itxi ditu tunelak.
  • Hobeto mantentzea Dunboa kaleko 1. zenbakiaren ondoan dagoen lorategi txikia (Enkantia eta Casto Cantero) hobeto mantentzea. Zuhaitzak mantentzea et eserlekuak edo umeentzako jolas-elementuren bat jartzea.
  • Mantentze lanak egitea eta eserlekuren bat jartzea.
Realizado
  • Udaleko Lorategi kontratak lorategizaintzako mantentze-lan egokia egin du. Gunean ez dago haur-jolastoki bat sortzeko adina toki.

BIDE ETA GUNE PUBLIKOETAKO GARBIKETA, ETA INGURUMEN ARAZOAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Bidasoa ibaiko sedimentazioen tratamenduari buruzko ahalmenei buruzko galdera egin da toki batuetan buztin pilatze handiak ikusten direlako.
  • Arazo hori aztertzeko eta konponbideak bilatzeko eskabide bat bidali da Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Kostalde eta Itsas Eremuko Departamentura.
Bihurgarri ez dena
  • Bidasoa ibaiko sedimentazioen tratamendua ez da Irungo Udalaren eskumena.

  • Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantiarreko departamendu frantsesak eginiko ikerketa bat bada.
  • Aldundiari saihesbidean zarata kentzeko pantailak jartzeko eskatzea.
  • Dagokion eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide azpiegituren Departamentura bidali da.
Realizado
  • Irungo Dunboa auzoko GI636 errepidean pantaila "akustikoak jartzeko obrak", esleitu ondoren, amaituta daude.
  • Komunikazio kanpaina bat egiteko eskatu da edukiontzi horiaren erabilerari buruzko argitasuna emateko eta horren erabilera gogoratzeko.
  • Hedapen kanpaina berri bat egitea planteatzen da ,bosgarren edukiontzia abian jartzearekin lotuta. Laguntza kanpaina bat amaitu berria da eragile zibikoekin, arazo honekin eta beste arazo batzuekin lotuta, eta nolanahi ere gogoratzen da informazio ugari dagoela Udalaren Web Atarian, Gizalegea atalean.
Prozesuan
  • Azken urteotan sentsibilizazio kanpina bereziak egin dira ontziak, papera eta beira birziklatzeko. Aurten 2012ko eta 2013ko kanpainen fondoak elkartu eta kanpaina bakarra eta indartsuagoa egiteko erabaki da, urtearen erdialdean.
  • 2014an urrezko edukiontziaren kanpaina hasi da, eta bizitoki guztietara birziklatzeko gida banatzea  jasota dago kanpaina horretan. 

HIRIGINTZA ETA INGURUMENA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Herritarrek gune berde erabilgarriak eskatu dituzte Oxinbiribilen.
  • Konpromisoak ezartzeko zailtasunak, lurzoruen ezaugarriengatik eta ubide ugari daudelako. Paseatzeko bideak bultzatzea, ahal den neurrian.
Prozesuan
  • Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak hiri-parke bat eratzea planteatzen du Osinbiribil eremuan. Hala ere, parke hori eraikitzeak urbanizatze kostu altuak ditu, oso, eta ezingo da egin momentuz.
    Bestalde, dauden pasealekuak eta bidegorriak alde batera utzita, ia lurralde osoa antzinako ureztatze-erretenez zeharkatua dago, eta hori dela-eta ezin da handik ibili eta ez du balio, oro har, paseatzeko eta aisiako gune berde gisa erabiltzeko.

    Dena den, gaur egun aztertzen ari da toki jakin batzuetan jarduketa batzuk egiteko aukera ote dagoen, alegia erabilera bat emateko oztopo gutxiago duten tokietan.

  • Zentzu horretan, Artiako kanalaren bokalaren ondoan gune bat egokitu da zakurrak libre ibili daitezen. Parke hori itxitura batez inguratu da, horren alboan dagoen aisirako zonaldean atsedena hartu nahi duten pertsonei trabarik ez egitearren. Zonalde honetan mahaiak eta eserlekuak ipini dira.
  • Ke eta usain arazoak, jarduera batek eragindakoak. Arrazoia da ke-irteerarik ez dagoela eta kea kalera ateratzen dela zuzenean.
  • Lokalaren instalazioen ikuskapena, Diziplina/ Jarduerak zerbitzuaren aldetik.
Realizado
  • 2010ean aurkeztutako salaketak zirela eta, salaketa-espediente bat ireki zen (2010DIDA005). Jardunbideen barruan, txostena eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari establezimenduaren egoera higieniko-sanitarioari buruz, eta aldekoa gertatu zen. Era berean, establezimendura bisitaldia egin ondoren, txosten tekniko bat egin zuen Diziplina-Jardueretako Buruak, eta haren bidez, ondorioztatu zen arazo nagusia zela neurri zuzentzaileak ez zirela behar bezala betetzen, bereziki keak ke-kanpai bidez ateratzeari dagokionez. Ondorioz, 2012ko ekainaren 1ean, udalak ebazpen bat eman zuen, zeinaren bidez agintzen zion establezimenduaren titularrari neurri zuzentzaileak har zitzan, baimendutako proiektuan eta emandako lizentzian adierazten denaren arabera, bereziki, kontuan hartuz keak eta gasak ke-kanpai bidez hustu behar direla estalkian dagoen hustubide esklusibotik, eta horrek funtzionatzen egon behar zuela, sukaldean jardun bitartean edo establezimenduan usaina, keak edo gasak sortzen diren bitartean.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52