Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Erdialdea - Centro   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Erdialdea - Centro

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ERDIALDEA - CENTRO

Sesión realizada el 27/02/2014


HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA /OBRAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Arriskua, Colon ibilbideko baldosen egoeragatik. Takoi bat sartzeko adinako zirriztuak. Erorketak izaten dira.
  • Kexa, egindako obraren kalitate eta iraunkortasunaren ondorioz Colon ibilbideko mantenimendu kostua handia delako.
  • Zabaltza plazan bereziki baldosak hautsiak daude, Polizia Nazionalaren Komisaldegiaren ondoan ibilgailuen sarrera baimenduta dagoelako.
  • Toki horietako lauzaduraren mantenimendu etengabea egitea, lauzak egoera onean egon daitezen bermatzeko.
amaituta
  • Konponketa batzuk egiten ari dira toki horretan ikusi diren hutsuneetan.
  • Colon ibilbideko 3. zenbakiaren parean ondo zigilatu gabeko estalki bat dago, eta ibilgailuak gainetik igarotzean zarata ateratzen du. Eragozpenak gauean.
  • Konpontzea.
amaituta
  • Errekerimendua egin zaio EUSKALTELi.
  • Lekaenea k. - Hondarribia k. arteko bidegurutzean – Bide-zuloz betetako gunea; erorikoak izaten dira.
  • Bide-zorua konpontzea.
prozesuan
  • Hiria Mantentzeko Udal Lantaldeak egin du, eta horrekin batera oinezkoentzako pasabide margotu du.
  • Artaleku Kiroldegiaren fatxada txukuntzeko eskaera, graffitiz eta pintadaz zikindua dago eta.
  • Fatxadaren egoeraren azterketa tekniko bat egitea, hura garbitzeko soluziorik egokiena bilatzeko.
Egina
  • Analisia egin, eta Txingudiko Zerbitzuek jakinarazi dute grafitiak garbituko badituzte azpiko muralak ukitu beharko dituztela ezinbestean.
  • Artaleku Kiroldegira iristeko eskailera mekaniko bat edo igogailu bat jartzeko eskaera. Eskailerak neketsuak dira adineko jendearentzat.
  • Igogailu bat eraikitzeko proiektu bat enkargatzea.
Egina
  • 2016an bi igogailu jarri ziren  hirigunea Artaleku kiroldegiarekin lotzeko.

  • Jacobo Arbelaiz kalean zuhaitz batzuk falta dira, 6 gutxienez; kendu egin dira eta ez da besterik jarri horien ordez.
  • Eskaera hori 2014ko Arboladia Kudeatzeko Planean sartzea.
amaituta
  • Landatzeko garaian egingo da.
  • Joaquin Gamon kaleko 5 dendatan arazoak dauzkate ura sartzen delako. Arazoa nondik datorren ikusteko azterketa tekniko bat egin dadila eskatzen da.
  • Udal teknikariek arazoa aztertuko dute.
Bihurgarru ez dena
  • Udal teknikariek arazoa aztertu ondoren ikusi da ez dela udalaren eskumenekoa gune pribatu bat delako.
  • Joaquin Gamon kalean, oinetakoak konpontzeko dendaren parean, bide-zulo sakona dago, segituan konpondu behar litzatekeena.
  • Konpontzea.
prozesuan
  • Hiria Mantentzeko Udal Lantaldeari pasa zaio abisua.
  • Aldapeta kalea: Liburutegiaren aldeko espaloia oso irristakor dago, nahiz eta bi aldeetakoak material beraz eginak egon. Erorketak izan dira. Txingudiko Zerbitzuek garbiketa egin dute tutu malgu batez, baina ez du balio izan. Arazoa aztertzeko eskatzen da eta irtenbide bat bilatzeko.
  • Egoera aztertzea eta, behar izanez gero, irtenbideak bilatzea.
Bihurgarru ez dena
  • Egungo zoladurak testura egokia du. Dena den, espaloia aldapa nabarmen batean dago.
  • J.R. Agirretxe plaza, 1 – Bada eskailera maila bat irisgarritasun arazoak sortzen dituena. Minusbaliatuentzat kanpoko arrapala bat eskatu zen eta Udalak erantzun zuen etxe-atariaren barruan egin behar zela. Baina hori ezinezkoa omen da, atariaren azpian galdara-gela dagoelako, eta ba omen dira inguruan kanpoko arrapalak.
  • Atarietako irisgarritasun arazoak atarietatik bertatik konpondu behar dira, eremu publikoa hartu gabe.
   
  • Primitivo Azpiazu plazatxoko urbanizazioaren ondoren ura sartzen da plazatxoaren azpian dagoen garajera. Kexa, aparkatzeko leku baten galeragatik, oraingoz aktibitaterik ez eta konpensatzeko moduko erabilera sozialik ere ez omen du sortu eta.
  • Guk dakigula urbanizatze lanetan ez da inolako ur-sartzerik gertatu; urbanizazioa zoladuraren gainean zoladura berri bat jartzea izan delako, inolako zulorik egin beharrik gabe.
 
  • Bide-zorua konpontzea.

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Kexa, Irunerako bidean Arretxe gainetik Martindozenearaino orduko 30Km-ko abiaduraren murrizketa aplikatzeagatik.
  • Proposatutako bide zati horretan abiadura handitzeko aukera aztertzea.
Egina
  • Mugikortasun Mahaiak 2014ko martxoaren 27an egin zuen bileran, ibilgailu kopurua kontatzen zuen radar bat jartzea erabaki zuen, datuak biltzeko. Ondoko bilera batean, radarra jarri ondoren bildutako datuak aztertu zituen Mahaiak, eta, orduan, Martindozenearen eta Oñaurreko biribilgunearen arteko tartean abiadura muga ez igotzea erabaki zuen, antolamendu berria zela medio nagusiki, tarte hori hirikoagoa baita: lau semaforo eta bi biribilgune daude guztira, eta abiadura 30 km/h-koa izan daiteke gehienez.

  • Irtenbideak aurkitzea Colon ibilbideko zenbait lekutako (garajeen irteerak) blokeoari, bertan -trafikorako itxita- jarduerak egiten direnean. Esaten da une horietan Luis Marianoko sarrerako pibotea ireki behar litzatekeela.
  • Arazo hauek aztertzea eta Colon ibilbidean zirkulazioa murriztuta jarduerak egiten direnean mugikortasuna hobetzeko irtenbideak bilatzea.
amaituta
  • Analisia egin, eta ondorioztatu da baldin eta Colón ibilbidea itxita dagoenean Luis Marianoko oinezkoentzako zatiko pibote hidraulikoa “jaitsi” eta zati hori ireki egingo balitz zirkulazio handiegia ibiliko litzatekeela. Gainera, udalerriko irteerak zabalik egongo lirateke berdin-berdin. Horrenbestez, ez da beharrezkoa.
  • Kexa, igande batzuetan trafikorako itxi eta Colon ibilbidean egiten diren kirol ekintzengatik. Jendeak uste du ekintza horiek ez dutela hiriko kalerik nagusiena ixteko adinako garrantzirik.
     
  • TAOren 5 gunea – Aparkatzeko toki kopurua murriztu egin dute eta, ondorioz, asteburuetan bizilagunek aparkatzeko arazoak izaten dituzte.
  • TAO guneen formulazio berri bat egin da, araupeko aparkatze-sistema osoa orokorrean hobetzeko asmoz.
amaituta
  • Aztertzen.
  • 30 gunea
    • Jendeak uste du arriskutsua dela errepidean haurrekin bizikletaz ibiltzea.
    • Konexio bat egiteko ere eskatzen da Irunen dauden bidegorri zatien artean.
    • Kontrol handiagoa eskatzen da espaloietan ibiltzen diren bizikletei dagokienez.
  • Gai hauek guztiak Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren barruan (HMIP) aztertzeko konpromisoa.
   
  • Txingudi Ikastola – Eusko Jaurlaritzak eskola garraioa murriztu izanaren eta oinezkoentzako sarbideak gaur egun dituen arazoen ondorioz eskatzen da egin dadila sarbide horien azterketa eta Udaltzaingoak lagun dezala sarrera-irteera orduetan.
  • GI-636 errepideko biribilgune berriaren obra amaitutakoan hobea izango da Txingudi Ikastolarako irispidea Irun Busen 1 linearen bitartez.

    Bilerak ari dira egiten Hezkuntzako eta Mugikortasuneko udal arloetako arduradunen eta Ikastetxeko Zuzendaritza eta Guraso Elkartearen artean.
amaituta
  • Autobusaren 1 linea Txingudi Ikastolaraino luzatu da eta autobus bazterbide bat eraikitzen ari da.

HERRITARREN SEGURTASUNA, BIZIKIDETZA ETA GIZALEGEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Bide publikoan eta,zehazki, Colon ibilbidean prostituzioa praktika dadin galarazteko eskaera.
  • Zaintza areagotzeko konpromisoa, udal ordenantzak bete daitezen bermatzeko.
prozesuan
  • Gauero patruilak egiten dira erdialdean arau-hauste hor antzemateko.
  • Kexa, hirian munta txikiko delikuentzia dela eta (diru-zorroak, eta abar) gertatzen ari den degradazioagatik. Oinezko poliziaren, udaltzainen eta ertzainen presentzia handiagoa eskatzen da, Colon ibilbidean eta Irungo kaleetan orokorrean.
  • Martxan jarri da auzoetako segurtasun plan bat, txandakako zaintza sistema bat –Ertzaintzarekin koordinatua– duena; eta horri esker hiriko auzoetan poliziaren presentzia handiagoa da, eta oinezko patruilaje gehiago ari da egiten.
prozesuan
  • Oinezko patruilak egiten dira Irungo gune bakoitzean mota horretako delituak prebenitzeko.
  • Kexa, jarduera lizentzia eman zaiolako arazoak eta trabak eragiten dituen Colon ibilbideko joko-makinak dituen lokal bati.
  • Legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzean lizentzia eman ondoren, jarduera horren kontrola eta ikuskaritza egingo da.
egina
  • Ez da molestiarik egiaztatu.
  • Joaquín Gamón kalean tabernen eraginez gauean izaten den zarataren maila kontrolatu beharra omen dago, eta tabernek eta Saroia Diskotekak ordutegi-mugak errespeta ditzatela eskatzen da. Astebururo eragozpenak eragiten zaizkie bizilagunei, eta zibismo ezaren ondoriozko arazoak nozitzen dituzte (bide publikoan eta atarietan pixa egitea, kalean drogak kontsumitzea, hondamendiak atarietan, liskarrak, eta abar). gau osoan zehar eta bereziki tabernak eta diskoteka ixteko garaian. Ordu horietan polizia-presentzia areagotzeko eskatzen da.
  • Udal Ordenantzak bete daitezen zaintza areagotzea.
prozesuan
  • Toki horretan asteburuetan patruilak egiten dira gizalegearen aukako jarduerak edo arau-hausteak ekiditeko.
  • Galdetzen dute ea badagoen goizeko lehen orduetan alkoholdun edariak kontsumitzeko baimenik. Luis Marianon bada goizeko 6.00etan irekitzen den establezimendu bat eta han biltzen da Saroiatik ateratzen den jendea.
  • Udaltzaingoko Herritarren Bizikidetza Unitateak arazoak aztertuko ditu.
prozesuan
  • Larunbat eta igandean, lehen orduan poliziaren kontrol bat egiten da bide publikoan jende pilatzeak eta edarien kontsumoa ekiditeko.
  • Kexa, Luis Marianoko establezimendu batek lokalaren kanpo aldean jarria duen telebistak eragiten dituen eragozpenengatik, berandura arte (1:00AM edo gehiago) oso bolumen handian jarrita edukitzen dutelako.
  • Udaltzaingoko Herritarren Bizikidetza Unitateak arazoa aztertuko du.
prozesuan
  • Telebista gailuaren bolumenagatik kalteak jasten ari diren bizilagunen deiei arreta emango zaie.
  • Kexa, Irungo erdialdeko zenbait tokitan biltzen diren gaztetxoek eragozpenak sortzen dituztelako eta atariak zikintzen dituztelako.
  • Udaltzainek errondak egingo dituzte Zibismoari buruzko Ordenantza bete dadin bermatzeko.
prozesuan
  • Oinez egiten diren patruiletan kontrolatzen dira gizalegearen aurkako jarduera horiek.
  • Cipriano Larrañaga kalean ere tabernek eragindako gauetako arazoak nozitzen dituzte. Gainera, zabor-edukiontziak husten dituztenean zarata handia izaten da eta goranzko zirkulazioak kutsadura eta zarata gehiago sortzen du, batez ere motoekin..
  • Inguru hori hirigintza, ekonomia eta mugikortasunaren arloan berritzeko jarduketa bat egitea.
prozesuan
  • Zaintza lan berezi bat egiten ari da asteburuko gauetan gune horretan gizalegearen aurkako jarduerak eta arau-hausteak ekiditeko.
  • Kexa, txakur jabe batzuen gizalege ezagatik; beren txakurren gorozkiak espaloietan eta lorategietan uzten dituztelako.

    Proposatzen da txakurrak dituztenentzat zerga bat jartzea, errepideen garbiketan eragiten duten gastuarengatik.

    Adierazten da arazo hau bereziki larria dela Mendibil Parkean; han txakurrak libre uzten omen dituzte eta lorategiak txakur-gorozkiz beteta omen daude.
  • Zaintza areagotzea eta gizalegearen aurkako jokabide horiek zigortzea.

    Udala pixkanaka zabaltzen ari da txakurren aisiarako lekuak, maskoten sozializaziorako toki egokiak direlakoan. Orain dela gutxi egokitu da Osinbiribilekoa, Puianakoaren ondoren.
prozesuan
  • Arau-hauste horiek behatzen eta salatzen dira.
  • Arizmendi Almiratea k – Zineen irteeran arazoak izaten dira asteburuetan kalean pixa egiten duten pertsonek eraginda. Eskatzen da sakon garbi daitezela arazo hori nozitzen duten bazterrak.
  • Zaintza areagotzea eta gizalegearen aurkako jokabide horiek zigortzea.
prozesuan
  • Arau-hauste horiek behatzen eta salatzen dira.
  • Eskatzen da Polizia Nazionala gehiago inplika dadila hiriko segurtasunaren kudeaketan laguntzeko.
  • Udaltzaingoak hiriko gainerako poliziekin izan beharreko koordinazioaren hobekuntza kudeatzea.
prozesuan
  • Eskumen desberdinen eremuan, polizia gorputzekin lan egiten da segurtasuna hobetzeko.

BIDE GARBIKETA / HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA

ESKAERAK KONPROMISOAK ESKAERA OHARRAK
  • Luis Mariano pasabidean garbiketa arazoa. Bertan ez da kale-garbitzailerik ez Txingudiko Zerbitzuetako makinarik sartzen. Gainera, zorua oso irristakor jartzen da bustitzen denean, eta izan dira erorketa batzuk.
  • Jabari publiko/pribatuari dagokionez gune honetako egoera aztertzea eta, behar izanez gero, zerbait egitea.
prozesuan  
  • Garbiketa handiagoa behar da Jacobo Arbelaiz eta Juan de la Cruz kaleetan, zizkinkeria handia baitago bertan biltzen direneta zaborreria asko (botilakm paperak, poltsak, …)uzten duten gazteek eraginda.
  • Horren berri ematea Txingudiko Zerbitzuei toki horretako garbitasuna hobe dezaten.
prozesuan  
  • Bar Titoren ondoan sareta dago aurreko puntuko atariko galdara-gelako haizebidetarako balio duena. Zenbaitetan sareta hori beheratu egin da Txingudiko Zerbitzuetako makina garbitzailearen pisuagatik.
  • Kexa hau Txingudiko Zerbitzuetara helaraziko da, arazo hau aztertzeko eta konponbidea bilatzeko.
prozesuan  
  • Arizmendi Almiratea kaleko 11 eta 13 atarien ondoko sareta itsututa geratzen da sarritan. Arazoari konponbidea emateko handitzea eta sareta handiagoa jartzea eskatzen da.
  • Aztertzea ea sartea hori publikoa ala pribatua den, eta publikoa izanez gero, irtenbideren bat ematea.
prozesuan
  • El desagüe se realiza a través de canalizaciones privadas. Únicamente es de competencia pública el mantenimiento de las rejillas.

GIZARTE ZERBITZUAK

ESKAERAK KONPROMISOAK
  • Jendeak uste du Luis Marianoko Jubilatuen Etxeak antolakuntza hobea behar duela, eta adineko jendearentzat antzeko toki gehiago behar direla.
  • Oraintxe zabaldu ditu ateak San Migeleko Adinekoentzako Gizarte Gune berriak; eta hiriko toki gehiagotan ere horrelako ekipamenduak egiteko asmoa badago.
  • Jubilatuen Etxeak: Aulki pisutxuak (adineko pertsonei kosta egiten zaie mugitzea).
  • Jubilatuen Etxeko altzarien ezaugarriak ematen duten zerbitzurako bereziki pentsatuak daude. Aulki astunak egonkorragoak dira eta zailagoa da erortzea.
  • Kontrol handiagoa eskatzen da ematen diren gizarte laguntzen inguruan, laguntza horiek benetako premia duten pertsonei ematearren.
  • Gizarte Ongizate Arloak gizarte laguntzak ematen zaizkien pertsonen egoeraren kontrol zorrotza egiten du jada.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52