Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Belaskoenea  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Belaskoenea

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

BELASKOENEA

Eguneratzea: 2012/2/22

HIRIKO GARRAIO PUBLIKOA /MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Berrantolaketa berriaren ondoren autobus-lineetan egindako aldaketei eta ordutegiei buruzko informazio egokia ematea.
  • Komunikazio-plan zehatz bat garatzen ari gara, eta, gainera, komunikabideetan oharrak ere aterako dira.

    - Geltoki bakoitzeko markesina edo poste bakoitzean, plano bat jarriko da ibilbide berriekin eta geltoki horretatik igarotzen diren lineen eskema osoarekin.

    - Hurrengo udal aldizkarian liburuxka zabalgarri eroso bat txertatuko da, linea guztiei buruzko informazio praktikoa emango duena.

    - Atal espezifikoa www.irun.org udal Webean, Hiri Garraioari eskainia.
Realizado
  • Maiatz-ekainean egin zen, eta egitekotan geratu zen hiriarteko lineen aldaketei buruzko informazioa, eta baita hirikoen balizko aldaketena ere; hori 2013aren hasierarako planifikatuta dago.
  • Hiriko bizikleta-sarea hobeto konektatzea, osatuagoa, bizikleta alternatiba bideragarria eta erabilgarria bihur dadin hirian mugitzeko.
  • Dagoeneko sartuta dago, Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planeko (HMIP) hurrengo fasean, Belaskoenea eta Hondarribia kalea Letxunborro hiribidetik barrena lotuko dituen bizikleta-konexioa.
Prozesuan
  • Soroxartatik Puianako biribilgunerainoko bizikleten konexioa eta Letxunborro hiribideko bizikleta erreia aztertzen da.
  • Soroxartatik, Letxunborro ibilbidetik pasako lukeen bizikleta-errei bat jartzeko proiektua aztertu da, 2014/03/27ko Mugikortasun Mahaian.

BIZIKIDETZA ETA GIZALEGEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Poliziak oinez gehiago patruilatzeko eskaera, herritarren gizalege eta bizikidetzako arazoei arreta hobea emateko.
  • Hiri osoan, Ertzaintzarekiko elkarlana berrantolatu da, eta oinez patruilatzea bultzatzen da.
Prozesuan
  • Udaltzaingoa errondak egiten ari da oinez auzoan, txandaka, auzoetako zaintza-planaren barruan.
  • Auzo bakoitzean patrullak oinez egiten jarraitzen dute.

HIRI MANTENIMENDUA

ESKAERAK KONPROMISOAK egoera OHARRAK
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen saneamendu-obraren arazoak eta akaberak konpontzea: hiri-altzariei, lorategiei eta abarrei eragindakoak. Berariaz adierazten dira:

    - Irisgarritasunaren berrikuspen orokorra egitea, akats batzuk baitaude: ertza jan gabeko oinezkoentzako pasabideak, irisgarritasun-baldintzak betetzen ez dituztenak.

    - Sareto arteko isuriekin arazoak Mariñel kalearen eta Baleazale kalearen arteko izkinean; putzu handia egiten da euria egiten duen bakoitzean.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatera helarazi da obra horrekin lotuta jasotako ekarpenen xehetasuna, behar diren konponketak eta xehetasun-lanak eta amaierako akabera behar bezala egin daitezen.ari eskainia.
Amaituta
  • Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea
  • Auzoko argiteria publikoaren egoeraren berreikuspen orokorra, argi gutxiko gune batzuk hobetuz.
  • Azterketa xehatua egingo dute udal teknikariek, behar diren neurketak eginez, leku zehatzetan gertatzen diren akatsak konpontze aldera.
Prozesuan
  • Lanak eginak, 2014ko lehen sei-hilekoan egitea aurreikusten da.
  • Arbola handien kimaketa (edo ordezkatzea), bizilagunei eragozpenak sortzen dizkie eta.
  • Ikastetxe inguruko itzal-platanoei ekingo zaie, eta aztertu egingo da kimatu ala kendu egin behar diren.
Amaituta
  • Arbola handiak ordeztu dira.
  • Paperontzi gehiago jartzea.
  • Eskaera horri 2012ko hiri-altzarien planaren barruan erantzungo zaio.
Amaituta
  • Bere garaian eskari bati erantzun zitzaion Marinelen kalean paperontziren bat gehiago jartzeko. Aurreikusita dago auzo guztietan gainbegiratze orokor bat egitea beharrak detektatzeko eta beharrezkoa ikusten den tokian gehiago jartzeko.
  • Ikastetxe ondoko espaloi berrian eserlekuak jartzea.
  • Eskaera horri 2012ko hiri-altzarien planaren barruan erantzungo zaio.
Amaituta
  • Eskaera horri 2012ko hiri-altzarien planaren barruan erantzungo zaio.
  • Oinezkoentzako pasabideak hobetzea auzotik Karmelitetaraino, haurren eta desgaituen aulkietarako irisgarritasuna bermatuz.
  • Oinezkoentzako pasabide bat egingo da Oinaurreko oinezkoentzako pasabidea amaitzen denetik, Alei kalearen parean, Elizatxo hiribidea segurtasunez gurutzatzeko.
Prozesuan
  • Oñaurre eta Alai txoko parkearen eremuan espaloia egiteko proektua idatzi da. Proiektuan oinezkoentzako pasabide bat sartzen da Elizatxo hiribidea gurutzatzeko Alei aurrean. Horrela oinezkoek Belaskoenea auzoarekiko konexioa izango dute Karmeliten ikastetxearen ondoan egin den espaloi berriarekin. Orain proiektua egin ahal izateko egin beharreko desjabetzeak gestionatzen ari dira.
  • Pibotak kentzea Guardia Zibilaren kuartelaren ondoan, aparkaleku gehiago izateko.
  • Pibotak kenduko dira Baleazaleen kalean , aparkatzeko toki batzuk sortzeko.
Amaituta
  • Hiri-mantentzeko Udal brigadak egin du lana.

BESTE BATZUK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ekimen ekologikoak garatzea, jaietan hondakinak murrizte aldera.
  • Dibulgazio- eta kontzientziazio-ekintzak bultzatuko dira Toki Agenda 21en markoan, eta edalontzi birziklagarriak erabiltzeko ekimenarekin jarraituko da (Sagardo Eguna, etab.).
Amaituta
  • Hondakinak murrizteko kanpainak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arauak jarraituz, batez ere etxeetako eta komunitateko konposta egitera bideratuta dago. Horrez gainera, bigarren eskuko azokak egitera, kanpoko laguntzarik gabe.

 

GAINERA

2012-13an gauzatzeko edo aztertzeko programatutako jardunbideak:

    ESKAERAK EGOERA OHARRAK
    • Baleazale kalean aparkalekua aldatzea, atzealdeko martxako baterian izan dadin.
    Amaituta
    • 2012ko uztailean gaitu zen Irungo Balearrantzaleak kalean dagoen gunea, Guardia Zibilaren instalazioak bereizten dituen murruaren aurrean, ibilgailuak aparkatzeko. Gainera, 2014ko uztailean Arturo Campion kaleko aparkalekua berreskuratu da, Guardia Zibilaren koartelera joaten diren herritar partikularrentzako esklusiboki erreserbatuta dagoen gune bat izan ezik. .

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52