Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Behobia  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Behobia


EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

BEHOBIA


Eguneratzea: 2012/4/20

HIRITARREN SEGURTASUNA/BIZIKIDETZA ETA GIZALEGEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Poliziaren presentzia aktibo gehiago izateko eta Polizia oinez gehiago ibiltzeko eskaera, drogen trapitxeoa eta merkataritza eremuetan karteristen jarduna eragozteko, bai eta aisia-lokalen kanpoaldean gauetan sortzen den zarata eragozteko ere.
  • Hiri osoan, Ertzaintzarekiko elkarlana berrantolatu da, eta oinez patrullatzea bultzatzen ari da, bereziki Behobian.
Prozesuan
  • Udaltzaingoak 501 esku-hartze egin ditu Behobian, 2012an.

    Ertzaintzarekin koordinatuta lan egiten da.
  • Txakurrak elkartzeko eta jolasean ibiltzeko tokiak eskatzen dira, Puianakoa bakarrik dagoela eta.
  • Irun Gizalegearen alde programaren barruan Foro bat jarriko da abian, zakurren jabeek, Auzo Elkarteek eta parkeak eta lorategiak zaintzeko eta garbitzeko teknikari espezialistek osatuta. Leku berriak aztertzen ari dira txakurrak jolasean ibiltzeko izan daitezen; leku horien artean: Oxin Biribil, Gain Gainean, Luis Mariano (Artalekupeko terraza), Xorosarta, Mendibil, eta abar.
Prozesuan
  • Hiriko zenbait leku eta irtenbide mota batzuk aztertzen ari dira, txakurrentzako aisia-gune berriak ahalbidetzeko.
  • Osinbiribil parkean zakurrak ibiltzeko zonalde berri bat jarri da.

GARRAIO PUBLIKOA / MUGIKORTASUNA / BIDE PUBLIKOA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ibilgailuen gehiegizko abiadura Darío de Regoyos kalean. Oinezkoen pasabide bat markatzeko eskatu da hiri autobusaren geralekuarena urrean.
  • Egiteko konpromisoa
Amaiatuta
  • Irungo udalerriko kaleetan zirkulatzeko gehienezko abiadura 30 km/ordukoa izatea onartu da, I. Eranskina - AREAS 30 deiturikoan sartutakoak (Mugikortasun, Bide Publiko eta Obretako ordezkariaren 134. Ebazpena, 2013/07/08koa.
  • Pibotak jartzea Behobiarako norabideko eskuineko espaloian, Dario de Regoyos kaleko 52. eta 60. atarien artean, kotxeak bertan ez aparkatzeko, orgatxoekin eta ume-kotxeekin pasatu ahal izateko.
  • Egiteko konpromisoa
Ezin da egin
  • Mantentze-lanen arduradunen ustez, ez da egokia zutoinak ezartzea toki horretan. Irizpide orokor bat da, eta Irungo hiri-mapa zutoinez ez betetzea da horren xedea.
  • Oinezkoentzako pasabide bat ezartzea (pultsagailuak dituzten semaforoekin) GI-636 errepidean, Dario de Regoyos kaleko 52. zenbakiko eskaileren altueran.
  • Aldundiarekin batera azrtetzeko dago, GI-636 errepidea aldundiko eskumenekoa delako.
Prozesuan
  • GI-636 errepidean dagoen trafikoaren intentsitatea dela eta, toki horretan semaforo bat jartzeak gune horretako zirkulazioa zailduko luke neurri handi batean. Nolanahi ere, ezartzea komeni den aztertzeko eskatuko zaio Aldundiari.
  • Bestetik, jakinarazi behar da konduktoreen sentsibilitatea areagotzeko, laster zirkulatzen den abiadura seinalatzeko elementu batzuk ezarriko direla Darío de Regoyos kalean .
  • Zuloak daude Lastaola Postetxea errepidean eta euria egiten duenean putzuak sortzen dira.
  • Adierazten da Hiri Mantenimendukoak arduratuko direla horretaz.
Amaiatuta
  • Zuloak betetzeko udal kontratak egin du lana
  • Behobia hiriaren erdigunearekin lotuko lukeen bidegorri bat egitea, Behobiatik Azken Portu kiroldegiraino bizikletaz etortzeko aukera emango lukeena, egungo segurtasun eta mugikortasun arazorik gabe (pasabide estuak, oztopoak, espaloia oinezkoekin partekatu beharra eta egoera txarrean).
  • Udalaren helburua espaloia erabat konpontzea da, eta ibilbide osoan bidegorri bat jartzea. Azterketa tekniko bat egiteko asmoa dago proiketu hau bideragarria den ikusteko.
Prozesuan
  • 2013ko azaroaren 27ko osoko bilkurak "Ekonomia aktibatzeko eta familiei laguntzeko Inbertsio Planean" jasotzen diren jarduketei aurre egiteko hainbat zuzkidura onetsi zituen, besteak beste, AZKEN PORTU ETA BEHOBIA ARTEKO ESPALOIA ETA BIDEGORRIA dago. Obra horretarako, diru-laguntza eman du Eusko Jaurlaritzak.
  • 2014ko abuztuan alternatibak aztertzeko eta Azken Portu eta Behobia arteko ibilbide eta bizikleta-erreiaren proiektua aztertzeko lanak esleitu ziren. 2015eko apirilaren 29an, AZKEN PORTU ETA BEHOBIA ARTEAN IBILBIDEA ETA BIZIKLETA ERREIA EGITEKO OBRAREN 1. FASEA EGIKARITZEKO Proiektu Teknikoa onetsi zen.
  • 2016ko abuztuan, Kostetako Zuzendaritza Nagusiak, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriokoa baita, dagokion baimena eman du, eta 2016ko irailean, berriz, URA Uraren Euskal Agentzia eman dio oniritzia Behobiako oinezkoen pasarelaren eta bizikleta-erreiaren proiektuari.
  • Lehenengo fase honetan, ibilbide eta bizikleta-erreia egikarituko da, ibai gainean bi metro baino gutxiagoko hegal bat eginda. Errepidearen zabalerari eusten zaio, eta, horrez gainera, proiektuak 0,70 m-ko jardinera bat, 2,25 m-ko bidegorri bat eta espaloia 3 metroraino zabaltzea planteatzen du. Luzerari dagokionez, ibai gainean doan espaloiak Behobiako sarrerako haur-parkea eta José María Franco kalearekiko elkargunea lotzen ditu (590 metro). Gero, ibilbideak eta bizikleta-erreiak ibai gaineko hegalik gabe jarraitzen du Vertiz Ford kontzesionarioraino, lehenengo faseak guztira izango dituen 950 metroraino iritsiz. Jarduketa horrek 2.217.840 euroko aurrekontua du.
  • Proiektuak bigarren fasea izango du, eta horretan, ibilbide eta bizikleta-errei hori Artiako kanalaren gaineko zubiarekin eta Osinbiribileko bidegorriarekin lotzen du.

HIRI MANTENTZEA

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Hezetasun arazoak pilotalekuan. Segurtasun arazoak eragiten dituzte (horma zatiak erortzen dira) Zati hondatuak kentzea bederen.
  • Zati hondatuak kenduko dira eta egoeraren analisi bat egingo da litekeen zaharberritze bati begira.
Amaituta
  • Esleitu ondoren, Behobia auzoko Mendipe pilotalekua konpontzeko obrak jada amaituta daude.
  • Juan Thalamas Labandibar kaleko espaloiak egoera txarrean (Behobiako erdigunetik Azken Portu Kiroldegirainoko zatian), baldosa asko altxatuta edo puskatuta. Gainera, kexa azaltzen da Ford etxeko ibilgailuak espaloian aparkatzen dituztelako. Horren guztiaren erruz, zailagoa da handik oinez eta bizikletan igarotzea.
  • Udalaren helburua espaloia erabat konpontzea da, eta ibilbide osoan bidegorri bat jartzea. Azterketa tekniko bat egiteko asmoa dago proiketu hau bideragarria den ikusteko.
Amaituta
  • Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko abenduaren 23an egin zuen bilkuran, JUAN THALAMAS LABANDIBAR KALEA URBANIZATZEKO obrak kontratatzea onetsi zuen.
  • 2015eko martxoaren 11n egindako bilkuran, aipatutako lan horiek CONSTRUCCIONES OTEGUI-GAZTAÑAGA SL enpresari esleitzea onetsi zen.
  • Obrak amaitu zirenean, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko abuztuaren 19an onetsi zuen Juan Thalamas Labandibar kalea urbanizatzeko obren amaierako ziurtagiria.
  • Irisgarritasun eta segurtasun arazoak jabetza pribatuko guneetako espaloi eta eskaileretan: Espaloi puskatu eta hondatuak (adibide hauek jartzen dira: BMrako sarrera, Auzo Elkartearen lokalaren parean Lastaola Postetxerako sarbideko baranda, edo kale horretara bertara bide-zorra duen denden ondoko kalezulo pribatutik sartzeko bidean barandarik ez egotea. Faisaien irla garbitzeko eskatzen da sasiz garbitzeko
  • Azaldutako arazo guztien azterketa sakona egiten ari da, inplikatuta dauden jabeei beharrezkoak diren eskaerak egitearren.
Amaituta
  • Behobiako BM kokatzen deneko zentro komertziala jabetza pribatua da eta gune honetan dauden pasabideak elementu komunetan sartzen dira. Bestalde, ez dago inon jasota partzela horretan zortasun publikorik dagoenik.
    Eraikinaren kontserbazio egoera txarra denez, Hirigintza Arlotik errekerimendu bat egin zitzaien lokaletako jabeei, solte zeuden plakazko estaldurak eta elementu arriskutsuak konpontzeko eta ingurua berriztatzeko.
    Horren ondoren, egiaztatu da konpontze lan batzuk egin zirela.

  • Faisaien irla garbitzeko eskatzen da sasiz garbitzeko
  • Udalak dagokion bezala betetzen du urtero Frantziarekin dagoen hitzarmenean urte erdiko aldian dagokion egitekoarekin.
Amaituta
  • Udalaren Lorategi Kontratak dagokion prebentziozko mantentze-lana eta ezohizko sastraka-kentzeak egin ditu.
  • Lastaola Postetxea kalean sasiak ateratzen dira kalera lursail pribatuetatik eta horiek moztu egin behar dira.
  • Egoera aztertuko da eta ikusiko da ea beharrezkoa den errekerimendu bat egitea.
Egin gabe
  • Hirigintzara helarazi.

     

  • Club Frontera ondoko baserrietan eragina duten hainbat arazo daude:
    - Baserrietarako bidea kaskotan itxita daude kamioiak direla eta. Aparkatzeko marra jarraia ez da islatzen.
    - Tailerren atzeko aldean argi gutxi dago.
    - Clubaren ondoan zulo handi bat dago.
    - Ikusteko ispilua eta STOP seinalea desagertu dira.
  • Jarduketa bat planteatu diren arazoei konponbide bat emateko.
Amaituta

  • Toki horretako zoladura konpondu da eta laster seinaleztapen horizontala egingo da, irteera markatuko da landa bidetik Neumáticos Anaka enpresaren parean dagoen zerbitzu bidera. Gainera, irteera pibot batzuekin mugatuko da eta, ikusgarri eta bereizita geratu dadila, zoladura gelditzeko eta aparkatzeko debekuarekin markatuko da zoladura. Pabiloien atzeko bidetik doan eta Botenea baserritik jaisten den bidearen arteko bidegurutzea ere seinaleztatuko da, eta Stop seinale bertikala eta ispilua ezarriko dira berriro. Pabiloien atzeko bidearen argiztapenari dagokionez, adierazi behar da landa bide horietan ez dagoela argiztapenik, eta bide hori landa bide baten zatitzat hartzen dela. Gainera, bidetik hurbil ez dago udaleko argiztapenik, eta hori dela eta alde batera geratzen da bide hori argitzeko aukera.
  • Lastaola kalean, futbol zelaiaren parean dagoen kusgarritasuna errazteko ispilu hautsia (kristala falta zaio) konpondu behar da.
  • Konpontzea
Bihurgarru ez dena
  • Erabilera pribatuko ispilua. Bere erabiltzaileei dagokie hura zaintzea

GIZARTE SOZIALAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Zaborrak Endarlatsa kalean, Foru Aldundiaren lursailetan autopistaren ondoan kokatuta dauden pertsonek sortuak. Txingudiko Zerbitzuek ondo erantzun diete garbitzeko egin zaizkien eskaerei, baina arazoa berriz sortzen da.
  • Gizarte Ongizate arloak kudeatuko du, toki horretan kokatuta dauden pertsonek sortutako arazoei irtenbidea emateko.
Prozesuan
  • Udaltzaingoak esku-hartzen du (16.307/2012 partea) eta zera erabakitzen du:

    - Gizarte Ongizate Arloari eskaera egitea, ea txabolan bizi diren pertsonek laguntza jasotzeko biderik ba ote duten.

    - Mugikortasun, Bide Publiko eta Obretako arloari egin zaio eskaria, Udal eta Foru Aldundiaren jabetzako lurretan dagoen txabola botatzeko.

 

HIRIGINTZA ETA INGURUMENA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Campsa gasonlidegiaren atzeko etxe abandonatu bat estupefaziente biltegi gisa erabiltzen dela jakinarazi da.
  • Higiezin horren egoera urbanistikoa aztertuko da, bertan jardutea zilegia den jakiteko.
Prozesuan
  • Salaketa jaso zuen etxea zein zen jakin ez bada ere, Udalak konpromisoa hartu zuen arrisku eta abandono egoera larriena erakusten zuten eraikinetan jarduera puntualak egiteko Lastaola Postetxearen kale inguruan.
    Jarduera horiei dagokienez, adierazi beharra dago Lastaola Postetxearen kaleko 9 eta 11 zenbakian dagoen etxeak zeukan aurri eta abandono egoera ikusita, hirigintzako espediente bat tramitatu zela aipatu eraikina eraisteko. Beharrezko tramiteak beteta, 2013ko ekainaren 5ean Udal Gobernu Batzarrak beharrezko baimena eman zuen eta, ondoren, eraisteko obrak egin ziren.

  • Aspaldiko eskaera (2004) pista polibalenteak egiteko pilotalekuaren ondoan.
  • Hirigintza Plangintzan futbol zelai bat birkokatzeko aukera ikusi da.
Egin gabe
  • Kirol ekipamendua egiteko proposamena sartu da Irungo Hiri Azterlan Plan Nagusiko 8.2.07 GAZTELU eremuan.
  • Aspaldiko eskavera (2004) auzoko Bizilagunen Elkarteko egoitza sozialerako
  • Bideragarritasuna orain bakarrik auzoan egingo diren hainbat hirigintza garapenen mendean dago.
Egin gabe
  • Gizarte ekipamendua egiteko proposamena Irungo Hiri Azterlan Plan Nagusiko 8.3.04 LASTAOLA POSTETXEA sartu da eremuan.
  • Gasolio isurketak egin dira ZAISA 3tik Bidasoara doan errekastoan. Baliteke ZAISA 3ko biribilgunetako kamioiek nahigabe eragindako galerak direla eta.
  • Kausei buruzko azterlan bat egitea eta konponbideak bilatzea.
Amaituta
  • Lehendabizi, Urjauzi kalearen ondoan dagoen errekastoan izandako salaketen ondorioz bere garaian kontrolak eta jarduketa sistematikoak egin ziren beren jatorria aztertzeko; hala ere ez zen aurkitu isurketen iturri zehatzik. Dena den, eta izan litezkeen kutsadura isurketak prebenitzeko, koipeak bereizteko kutxatila bat egin zen, garraio plataformetatik eta Hizkuntza Eskola Ofizialaren ondoan dagoen aparkalekuko euri-uren sarearen amaieran dago kokatua. Era berean, aipatutako kutxatila bereizgarria aztertzeko eta aldiro mantentzeko lana esleitu zen. Era berean, kutsadura mota honek duen berezitasuna komentatu da, alegia erregaiaren oso kopuru txikiekin eragina oso deigarria da mota horretako orban bat urtean oso erraz zabaltzen delako eta erregaiek usainari buruz duten lurrunkortasuna handia delako. Era berean, kontrolik gabe egiten diren isurketak zailak dira antzematen jatorri askotakoak izan ahal direlako. Horiek horrela, hasi da pentsatzen gune horretatik pasatzen diren kamioien galerak izatea. Bakarrik erantsi ahal da Hirigintza eta Ingurumen Arloak isurketei buruzko salaketa egin behar den aztertzen jarraituko duela, egokiak diren neurriak hartzeko asmoz.

BIDE ETA GUNE PUBLIKOETAKO GARBIKETA, ETA INGURUMEN ARAZOAK

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Zikinkeria Behobia eta Punttak lotzen dituen bidegorria, bereziki ZAISAren atzealdean.
  • Egoeraren berri emango zaie Txingudiko Zerbitzuei.
Amaitu
  • Udalaren Lorategi Kotratak egin zuen sastraka kentzea 2012ko abuztua eta iraila artean.

BESTE BATZUK

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Oso era positiboan baloratu da  Guardia Gorputza eraikinaren ingurua berriro urbanizatzea eta hori  hondatzen ez jarraitzeko eskatu da.
  • Gutxienez erailika garbitzea eta txukuntzea kontserbatzeko den ondasun historikoa den aldetik, erabilera publikoren bat emanez.
Amaitu
  • “Behobiako antzinako aduana zaharberritzeko” proiektua idatzi da. Azterlan bat egiten ari da tamaina gutxiagoko esku-hartze bat egiteko.

 

GAINERA

2012-13an gauzatzeko edo aztertzeko programatutako jardunbideak:

    eskaerak egoera oharrak
    • ZAISA 3ren inpaktu bisuala arintzea Blaia eta Gazteluzar lotzen duen bideko zuhaitzak aldatuz.
    Bihurgarri ez dena
    • Errepidearen konponketa egitea aurreikusten da eta aldi berean ZAISA IIIrako bidea berriro erabili ahalko da, irristatze arazoa konpondu eta gero.
    • Darío de Regoyos kaleko 19. zenbakiarena urreko bihurgunearen arriskua. Aldi berean bi auto ez dira sartzen eta are gutxiago autobus bat pasatzen denean. Aparkaleku plazaren bat kentzea planteatzen da segurtasuna areagotzeko.
    Bihurgarria ez dena
    • Azterlana egin da.
    • Horren arabera, 10 aparkaleku kentzen da; beraz, ez da egokia hori egitea.
    • ZAISA 3tik kanposantura doan errepidea zabalduko da (ertzak arriskutsuak dira)
    Amaituta
    • 2014ko maiatzaren eta ekainaren artean egin dira Ernautenearako bidearen konponketa, dagoen galtzada ahal den neurrian zabalduz.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52