Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Artia  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Artia

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ARTIA

Eguneratzea: 2012/1/26

HIRIKO GARRAIO PUBLIKOA /MUGIKORTASUNA

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Kexa bat izan da Artia zubiko gurutzean egindako seinaleztapen-aldaketagatik-> Proposatzen da lehenagoko egoerara itzultzea, jendeak uste duelako Blaia Ibilbideko beheranzko norabidean dagoen STOP seinaleak segurtasun-arazoak sortzen dituela; ildo horretatik, balaztek huts eginda sortutako hainbat egoeraren berri eman da.
  • Arriskua Berroeta Margolariaren eta Artiga Ibilbidearen arteko bidegurutzean.
  • Bidegurutzeetako seinaleak hobetzea, eta segurtasuna bermatuko duten elementuak jartzea (abiadura motelaraztekoak, eta abar).
Amaituta
  • Analisi tekniko sakon bat egin da eta horren arabera ondorioztatu da ez dela aldatu behar Blaiarekiko bidegurutzearen konfigurazio berria. Udaltzaingoarekin kontrastatu da eta ikusi da aurreko konfigurazioak talka eta istripu ugari reagiten zituela. Oraingo egoera hobea da.
  • Eskatzen da Udalak kudeaketak egin ditzala Behobiako errepidean garraio astunaren trafikoa gutxitzeko.
  • Foru Aldundiarekin garraio astunaren trafikoaren murrizketa kudeatzea. (Errepide Departamentuak ezarritako eta 2010/7/1ean indarrean sartutako debekua bete dadila bermatzea).
Amaituta  
  • Kexa Darío de Regoyos kalean hiri-autobusak ibiltzen duen gehiegizko abiaduragatik, eta baita bereziki udan Behobiarako noranzkoan gertatzen diren trafiko-karga egoeragatik.
  • Autobus modernoen eserlekuak altuegiak dira, adineko pertsonentzat deserosoak. Hiri-autobusetako gidariei bereziki adineko pertsonei begira kontu eta arreta handiagoa izan dezatela eskatzen zaie.
  • Kexak oso modu zakarrean arrankatzeagatik, bidaiariei esertzeko denborarik eman gabe.
  • AUIFekin baldintza horien zuzenketa eta/edo hobekuntza eta hiri-autobusen funtzionamendua kudeatzea.
Amaituta
  • AUIFi helarazi zaizkio kexak. Adierazitako erosotasun-neurri b atzuk zehaztu gabe daude.
  • Recondo inguruan batez ere goizean goiz bigarren iladan egoten diren kamioek sortzen dituzten arazoak konpontzea, ibilgailuei normal igarotzen ez diete uzten eta.
  • Udal teknikariek aztertu beharra daukaten problematika.
Amaituta
  • Egoerare azterketa bat egin da, Mugikortasunaren ikuspegitik, eta ez da ikusten hobetzeko obrekin jardun beharrik. Udaltzaingoaren zigor-jardunaren pean geratzen da, debekatuta baitago lerro bikoitzean aparkatzea.
  • Bidegorria Hondarribiarekin lotzea.
  • Gaur egun Hondarrabiko mugaraino (Zubimuxuko biribilguneraino) iristen da bidegorriz, eta Hondarrabiko Udalaren edo bestela Gipuzkoako Foru Aldundiaren egitekoa da puntu horretatik aurrerako tarteak garatzea.
Prozesuan
  • Letxunborro ibilbidetik bizikleta-errei bat jartzeko proiektua aztertzen ari da, eta dauden aukera guztiez hitz egin da 2014/03/27ko Mugikortasun Mahaian.
  • Bestalde, 2014ko abuztuan alternatibak aztertzeko eta Azken Portu eta Behobia arteko proiektua aztertzeko lanak esleitu dira. Gauzatzeko epea 3,5 hilabetekoa da.

BIZIKIDETZA ETA GIZALEGEA

eSKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Poliziak oinez gehiago patruilatzeko eskaera, herritarren gizalege eta bizikidetzako arazoei arreta hobea emateko.
  • Hiri osoan, Ertzaintzarekiko elkarlana berrantolatu da, eta oinez patruilatzea bultzatzen da.
Prozesuan
  • Se ha puesto en marcha un plan de seguridad en barrios, con un sistema de rotaciones y con coordinación con la Ertzaintza, que está permitiendo una mayor presencia policial en los distintos barrios de la ciudad, potenciando el patrullaje a pie.
  • Auzo bakoitzean patrullak oinez egiten jarraitzen dute.
  • Kexak, zakur-jabeekin gizalege-arazoak edukitzeagatik: jabeek jasotzen ez dituzten gorotzak, pixak atarietan, txakur arriskutsuak parkeetan aske. Kanpaina bat egiteko eskatzen da txakurren jabeei beren betebeharrak gogorarazteko.
  • Sentsibilizazio-kanpaina bat egitea, txakur-jabe guztiekin zuzenean harremanetan jarriz.
Amaituta
  • Erronda espezifikoak egin dira auzoan, bai agenteen aldetik bai animaliak jasotzeko zerbitzuko langilearen aldetik, gizalegegabeko jokabide horiek desagerrarazteko.

    2012an, 26 kontrol egin dira animaliekin, eta 19 animalia galdu jaso dira.
  • Txakurrak jolasean ilbiltzeko tokiak eskatzen dira.
  • Irun Gizalegearen alde programaren barruan Foro bat abian jartzea sustatuko da, zakurren jabeek, Auzo Elkarteek eta parkeak eta lorategiak zaintzeko eta garbitzeko teknikari espezialistek osatuta. Oxin Biribil, Gain Gainean, Luis Mariano (Artalekupeko terraza), Xorosarta, Mendibil, eta abarretan dauden aukerak aztertuko dira.
Amaituta
  • Zakurrak ibiltzeko zonalde berri bat egokitu da Osinbiribil parkean, eta mantentze lanetako urteko kontratuaren barnean sartzen da.
  • Zarata handiegia ateratzen duten motoak gehiago kontrolatzea.
  • Udaltzaingoko agenteek kontrol handiagoa egingo dute.
Amaituta
  • 2011 osoan ez dago erregistraturik Gorabehera Parterik moto zaratatsuen gainean. Maiz egiten dira motoen kontrolak hiri osoan, motoen egoera egiaztatuz (dokumentazioa zarata).
  • Galarazi dadila animaliei jaten ematen jarraitzea (usoei eta katuei, bereziki Iparragirre eta Antoine d’Abbadie kaleetan).
  • Dagoeneko abian da kanpaina bat agente zibiko talde batekin
Prozesuan
  • Agenteek hainbat kontrol egin dituzte animaliak elikatzen dituzten pertsonak antzemateko eta salaketa bat egin da. Era berean, animalien aterpeko langileak errondak egiten ditu abandonatutako animaliak antzemateko eta jasotzeko.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzten errondetan ez da arau-hausterik detektatu. Zaintzak jarraitzen du.

HIRI MANTENIMENDUA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzoko eskailera mekanikoak oso sarritan hondatzen dira.
  • Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloak dioenaren arabera mantenimendu-enpresak 2011n zehar 7 aldiz bakarrik jardun behar izan du –zerbitzua geldituz- auzokoeskailera mekanikoetan. Dena dela, zorroztu egingo da ikuskaritza.
amaituta
  • Eskailerak arintasunez mantentzen dira Hiri Ekipamendua Mantentzeko ohizko planaren barruan. Erregistratzen den matxura-kopurua eta maiztasuna normala da horrelako ekipoetan.
  • Herritarrek Oxin Biribil Parkea hobeto aprobetxatzeko ekipamendu gehiagoz hornitu dadila.
  • Udal teknikariekin aztertuko da zer-nolako aukera ote dagoen piknik gune bat egokitzeko (egurrezko mahaiak eta aulkiak eta abar) Bidetxoetan egurrezko paperontzi gehiago jarriko dira.
amaituta
  • Osinbiribil parkean bi zonalde egokitu dira, bat egonaldi eta solaserako egurrezko mahai eta eserlekuekin, eta bestea zakurrak libre ibiltzeko.

GAINERA

2013-14an gauzatzeko edo aztertzeko programatutako jardunbideak:

    ESKAERAK EGOERA OHARRAK
    • Darío de Regoyos kalearen 6-8 zenbakien pareko ezpondetan sasiak eta zikinkeria.
    Amaituta
    • Ohizko Prebentziozko Mantentze-lanaren barruan egin dira lanak. 2012ko abenduan sastraka-kentzea egin da.
    • Darío de Regoyos kalean zuhaitzak kimatzea.
    Amaituta
    • Gipuzkoako Aldundiak egin zuen kimaketa 2011n.

      2012aren amaieran Udal Lorategi Zerbitzuak ezohizko inausketa egin du, ohizko prebentziozko matentze-lanen gehigarri.
    • Autobus-geltokietako markesinek ez dute babesten behar adina euria egiten duenean, ura sartzen da aldamenetatik.
    Bihurgarri ez dena
    • Egungo markesinak indarrean dagoen esleipen-kontratuaren arabera jartzen dira, eta horiek lehiaketara aurkeztutakoen artean kalitate eta babes handienekoak izaten dira. Egungo markesina-modeloak jarri beharra dago kontratua amaitu arte.
    • Markesinak jartzea mikrobusaren auzoko geralekuetan.
    Bihurgarri ez dena
    • Zerbitzu Teknikoek kokapenak aztertu dituzte eta bideragaitza dela uste dute.
    • Egindako euriteek eragindako zaborra kentzea, Cesar Figuerido kaleko ezpondaren errefortzuaren parean.
    Amaituta
    • Udal Lorategi Zerbitzuak egin ditu lanak. Ereintza eta harriak kentzea ezpondetan.
    • Portu plazako eskaileretan argiztapena hobetzea.
    Amaituta
    • Hiriko puntu beltzak hobetzeko programaren barnean eginiko lanak.

    • Bestalde, argiztapen publikoa hobetzea aurreikusten da 2014ko lehen sei-hilabetean (Dario Regoyos eta Berroeta Pintorea).
    • Berroeta Margolaria kaleko eskailerak hobetzea.
    Amaituta
    • Eskudela 2013/1/31n konpondu zen.
    • Artiako kanalaren ertzeko ibilbideko hormatxoan barandak jartzea Recondo parean eta kanalaren beste aldean, segurtasun arrazoiak direla-eta.
    Amaituta
    • Mantentze-lanetako Udal Brigadak hobekuntza egin zuen kanaleko pasaguneko sarbidean. Eskatutako gainerako jardunbideak ez dira beharrezkotzat jotzen.
    • Poxpolo eraikineko (Juan Thalamas Labandibar) edukiontziak dauden gunean lurzorua egokitzea.
    Amaituta
    • Zuloak betetzeko Udal Kontratak egin zuen Recondorako sarbidean harrobi-materiala berperfilatzeko lana.
    • Edukiontzi horiaren hustuketan arreta gehiago jarri beharra dago. Batzuetan, nahiz eta erabat beteta egon, egunak ematen ditu hustu gabe.
    prozesuan
    • 2013an edukiontzien betetzeari buruzko eguneroko jarraipen sistema bat abian jarri da biltzeko maiztasuna doitzeko
    • Inguru horretan olio-edukiontzi bat jartzeko eskatzen da.
    Amaituta
    • Kasu aztertu ondoren, ez dugu beharrezkotzat jotzen. Auzoan bi edukiontzi daude bi tokitan eta edukiontziko biztanle kopurua beste gune batzuetakoa baino txikiagoa da.
    • Berroeta Margolaria kalean, Hawaii Kafetegiaren ondoko aparkalekua handitzea.
    Amaituta
    • BERROETA PINTOREA KALEKO APARKALEKUA BERRIRO ANTOLATZEKO obrak amaitu dira.
    • Belartza parke berriaren inguruan planteamendu berria egitea: goiko aldean 3 farola handi kentzea eta bertan bi ate txiki dituen futbol-zelai txiki bat egitea, umeek erabil dezaten.
    Bihurgarri ez dena
    • Toki arazoak.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52