Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Arbes   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Arbes

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ARBES

Sesión realizada el 2013/12/18

HIRI MATENTZEA / LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ama Xantalen Ermitarako sarbidea eta ingurua garbitzea. Inguruan zuhaitzak kimatzeko, belarra maizago mozteko eta murruaren egoera hobetzeko eskaerak egin dira..
  • Egina dago.
Egina
  • Eskailera konpondu eta margotu da eta argi-lanak 2014ko martxoan zehar egitea aurreikusten da.
  • Ermita kaleko espaloia (38. eta 40. zenbakien aurrean) konpontzeko eskatu da egoera txarrean dagoelako.
  • Egiteko konpromisoa
amaituta
  • Eremu horretako espaloi konponketa lan batzuk egin ditu Hiria Mantentzeko Udal Lantaldeak.
  • Aparkatzeko gune osagarriak prestatzeko eskatu da (haur joko-gunearen atzeko sastraka-txokoa proposatu da, baita Juan Wollmer biribil osoa ere). Lur azpiko aparkalekuetako jabe askok ibilgailuak kalean uzten dituztela antzeman da.
  • Auzoak aparkaleku osagarriak ezartzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzeko konpromisoa.
amaituta
  • Ibilgailuentzako behin-behineko aparkaleku bat gauzatu da Juan Wollmer biribilgunean.
  • Auzoko zuhaitzetan gehiegizko adarrak kimatzeko eskaera egin da.
  • Lan hori 2014ko Arboladia Kudeatzeko Planean sartzeko konpromisoa hartu da.
egin gabe
  • Zuhaitzak Kudeatzeko 2013-2014 Planean jasoko dena beteko da, aipatu zuhaitzak kontzerbatu/mozteko erabakia hartzeko jarraitu beharko diren irizpide zehatzak emango baititu.

  • Alzukaitz kaleko obran (6. eta 8. zenbakietan) lorezaintza amaitzea.
  • Egitea.
Egina
  • Parterrea birmoldatzeko eginiko lanak.

  • Arbesko Errotak aleko 6.ean adar gehiegi ditu zuhaitz batek. Hori kimatzeko eskatu da.
  • Lan hori 2014ko Arboladia Kudeatzeko Planean sartzeko konpromisoa hartu da.
egin gabe
  • Zuhaitzak Kudeatzeko 2014-2014 Planak zehazten duena beteko da.
  • Santa Elena kaleko espaloiak handiagotzeko eskatu da.
  • Santa Elena kalea Arbesekoa ez denez, kontratatuko da eskaera hori Alde zaharreko Auzo Elkartearekin.
amaituta
  • Ez da bideragarria eskatutako handiagotzea kontuan izanik kalearen egungo trazatua.
    Ez irristatzeko zoladura jarri da Ermita kaletik Santa Elena Ermitaraino.
  • Bertsolari Uztapide plazan Baztango harria etengabe altxatzen da.
  • Momentuz, ez da tamaina handiko inolako jarduketarik aurreikusten gai horri buruz.
Bihurgarri ez dena  
  • Alzukaitz kaleko 10.ean oinezkoentzako pasabidean espaloia altxatu eta ura fatxadarantz isurtzen da.
  • Adierazitako arazoa aztertzeko eta litezkeen konponbideak ikusteko konpromisoa.
egin gabe
  • Zuzkidura ekonomikoaren arabera, hainbat fase programatu dira eremu hori hobetzeko helburuarekin:

    - Lehen fasean aparkaleku bat eraikiko da.

    - Bigarren fasean berriro urbanizatuko da eremua.

    - Hirugarren fasean kirol gunea egingo da. Beste gai bati buruz, agindua eman zaio Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateari gune horretan arratoi-garbiketa egiteko .
  • Alzukaitz kaleko 10. zenbakiaren eta Arbesko Errota kalearen artean arratoiek eragindako zuloak daude. Pozoia uztea (normalean hori dela adierazi da) baino gogorragoa den konponbide bat eskatu da, alegia lurra altxatu eta lur azpian dauden galeriak kentzeko eskatu da. Aspaldikoagoak diren tokietan saneamendu lan bat egiteko beharra.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari abisua helarazteko konpromisoa hartu da sagugabetze lana egiteko.
  • Eskatzen den saneamendu-lana, zonalde honetarako aurreikusita dagoen berrurbanizazio proiektuan jaso behar da. Hori egitea 2014ko apirilean erabakiko da, baliabide ekonomikoen baitan.
egin gabe
  • Zuzkidura ekonomikoaren arabera, hainbat fase programatu dira eremu hori hobetzeko helburuarekin:

    - Lehen fasean aparkaleku bat eraikiko da.

    - Bigarren fasean berriro urbanizatuko da eremua.

    - Hirugarren fasean kirol gunea egingo da. Beste gai bati buruz, agindua eman zaio Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateari gune horretan arratoi-garbiketa egiteko .
  • Alzukaitz, Arbesko Errota eta gainerako kaleetako espaloiak berritzeko proiektua errekuperatzeko eskaera
  • Gune horretarako aurreikusten den berriro urbanizatzeko proiektua egingo ote den 2014ko apirilean erabakiko da dauden ekonomia aukeren arabera.
egin gabe
  • Arberko Errota eta Alzukaitz kaleen artean barruko espaloiak egokitzeko obrak 2017ko maiatzean bukatuta daude
  • Industrialdeko pasabidea ez da egokia desgaituentzat eta ez dago ongi mantenduta. Uste da pribatua dela publikoarentzako bide–zorrarekin.
  • Gune pribatu bat da. Horren mantentze-lanak ez dagozkio Udalari.
Bihurgarri ez dena  
  • Industrialdean argiztapen urria da, bereziki baserriaren inguruan. Palmera-Monterorekiko aldea nabaritzen da.
  • Udal teknikariek arazo hori aztertzeko konpromisoa.
prozesuan
  • Arberko Errota eta Alzukaitz kaleen artean barruko espaloiak egokitzeko obrak 2017ko maiatzean bukatuta daude.
  • Arbesko Errota kaleko 16. zenbakiaren ondoko lorategi ondoko haur-jolasgunearen ondoan euri-urak jasotzeko ezarri zen tutu gorriari konponbide egokiagoa emateko eskatu da. Atari horretako bizilagunak kexatzen dira garajeetan ur-isurketak daudelako.
  • Udal teknikariek arazo hori aztertzeko konpromisoa.
amaituta
  • Saneamenduan aldaketa bat egin du Hiria Mantentzeko Udal Lantaldeak. Dena den, arazoa benetan kendu den egiaztatuko da.
  • Hiriko gune beltzetako zerrendan agertzen diren Arbeseko gune beltzei buruzko galdera egin da.
  • “Hiri Debekatuaren Mapan” (http://www.irun.org/mujer/down/ciudad_prohibida_es.pdf) , toki horretan agertzen diren hiru gune beltz horiek gune pribatuetan daudenez, arazoak daude; dena den haien egoera hobetuko da Arbesen egiteko dagoen berriro urbanizatzeko prozesuarekin.
egin gabe  

MUGIKORTASUNA


ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Alde Zaharrean sartzeko txartelaren bidez irekitzen diren pibote sisteman akatsak daude (txartelak oso maiz desaktibatzen dira).
  • Beste auzo bateko arazoa denez, kontrastatu beharko da modu berean antzeman duten arazo hori Alde Zaharreko Auzo Elkartean.
amaituta
  • Hala ere, abisua pasako zaio bere mantentze-lanaren erantzukizuna duen enpresari, kontrolatu dezan.
  • Abiadura moteltzeko gailuak ezartzea Alzukaitz kalean.
  • Udal teknikariek arazo hori aztertzeko konpromisoa.
egin gabe
  • Aztertzeko dago.
  • Palmera-Monteroko trafiko arazoa hobetzeko moduak aztertzea.
  • Egungo egoera oso baldintzatuta dago egingo den Zentro Zibikoaren obrekin, eta ez da alternatibari eskaintzen egungo konfigurazioa hobetzeko.
Bihurgarri ez dena  
  • Toki horretan egin den trafikoaren berrantolaketa berriarekin sortu diren arrisku puntuen azterketa egiteko planteatu da. Zuhaitzen adarrek ispiluak ez estaltzeko arreta berezia jartzeko eskatu da.
  • Udal teknikariek arazo hori aztertzeko konpromisoa.
egin gabe
  • Aztertzeko dago.

BIDE GARBIKETA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzoko garbitasunaren kalitatea hobetzea.
  • Eskaera hori Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateari helarazteko konpromisoa.
egin gabe  
  • Eskobatzeko gailuak eragiten dituen eragozpenak. Palmera-Montero auzoan 5:15-5:30ak aldera pasatzen da.
  • Kexa hori Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateari helarazteko konpromisoa.
egin gabe  

BESTE ADMINISTRAZIOETAKO ESKUMENEKOAK DIRENAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Dunboako kanaleko ubideko ezpondetako belarra garbitzeko eskaera. Arratoiak daude eta landaredi gehiegi dagoenez, uholdeak gertatzeko arriskua areagotu ahal da mailak gora egiten badu.
  • Egina. Uraren Euskal Agentziara helarazi da eskera, entitate hori baita gai horretan eskumena duena.
Egina  
  • Harri-lubetako obraren inguruan, sedimentuak eta sastraka metatzeagatik, Artia kanalak uholdeak eragiteko dagoen arrisku mailaz galdetu da.
  • Udal teknikariek arazo hori aztertzeko konpromisoa hartu da, nahiz eta Ur Agentziaren eskumena den.
amaituta  

AUZORAKO EKIPAMENDUAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Inguru horretan haurrentzako jolastokiaren atzeko aldean gazteentzako kirol eta aisialdi gune bat eskatu da.
  • 2014ko apirilean ekipamendu hori sartzeko aukera ote den aztertuko da, dauden ekonomia aukerak kontuan hartuz.
egin gabe  
  • Toki-Alai ikastetxeko patioa aprobetxatzea auzoko neska-mutilek erabil dezaten.
  • Barruko lan-talde bat eratu da ikastetxeetako patioek erabilera publikoa izan dezaten dagoen aukera aztertzeko.
egin gabe  

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52