Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2020 Otsailak 25 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. LARRINAGA
    Juan Vollmer, 21
    T. 943622613

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Anzaran  # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa : Anzaran

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ANZARAN

Eguneratzea: 2013/4/19

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Adreilu batzuk hondatuta daude Hendaya kaleko 2. zenbakiaren parean. Putzu handi bat egiten da euria egiten duenean (adreiluek urari eutsi behar liokete, espaloiraino ez iristeko). Konponketa partzialak egin izan dira, baina ez dute arazoa konpondu.
  • Egoera aztertzea eta orain arte inolako jarduketarik egin ez den tokietan jarduteko dagoen beharra baloratzea.
Egina
  • Hondatuen zeuden adreiluak edo premia handienekoak konpondu dira soilik.
  • Puntu beltz gisa kalifikatu den kiribil formako eskailera konpontzeko eta argiztatzeko eskaera egin da.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Egina
  • Eskailera konpondu eta margotu da eta argi-lanak 2014ko martxoan zehar egitea aurreikusten da.
  • Plaiaundiko kirol gunerako sarbidea hobeto · argiztatzeko eskaera egin da.
  • Argiteria publikoa hobetzeko konpromisoa hartu da, Paiaundi Institututik Parke Ekologikoaren sarreraino doan tartea hobetuz.
amaituta
  • 2014ko maiatzean argiteria publikoa hobetzeko lanak egin dira Plaiaundiko en Pierre Loti Ibilbidean.
  • Lope de Irigoyen kaleko 8. eta 10. zenbakien aurreko eserlekuak pintatzeko eskaera egin da.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Egina
  • Gauzatua.
  • Umeentzako parkeko jolas batzuen egoera · aztertzeko eta jolas horiek ongi lotuta dauden egiaztatzeko eskabidea egin da. Kolpeak ekiditeko akoltxatuak itsatsi gabe dauden tokiak birpasatzeko eskaera egin da.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Egina
  • Gauzatua.
  • Zutoin batzuk mantentzeko eta konpontzeko eskaera egin da, eta tenis zelaiko burdin hesia tenkatzekoa ere bai.
  • Hesiaren egoera aztertzeko eta, beharrezkoa bada, konpontzeko konpromisoa hartu da.
Egina
  • Tenis zelaiko sarea aldatu da eta gainerako konponketak egingo dira kirol instalazioen mantentze-lanak egiten dituen enpresarekin.
  • Pilotalekuaren inguruaren egoera orokorra · hobetzeko eskaera egin da.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Egina
  • PILOTALEKUA ETA HESIA MARGOTU ETA KONPONTZEKO lanak egiten ari dira eta 2014ko martxoan zehar amaituko direla aurreikusten da.
  • Telefonicak espaloiko kutxatila asko ordezkatu ditu Hendaiak alean eta haietako askok ez dute behar bezalako akaberarik (zarata handia eragiten dute zapaltzean).
  • Hirigintza Arloak Telefonicari eskaera egiteko konpromisoa hartu da.
Egin gabe  
  • Gune berdean, bideen aldearen argiteria · konprobatzeko eskera egin da, baita sasien eta zuhaitzen egoera txarra ere, gora egiten duten sastrakak direla eta.
  • Garbiketa/sastraka kentze berezia egiteko posibilitatea aztertzeko konpromisoa hartu da.
Egina
  • Egin da Udal berdeguneen garbiketa Sasiz betetako ezponda, ADIFi dagokiona.

MUGIKORTASUNA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Hendaia kalean abiadura murrizteko gailuak jartzeko eskaera egin da, gehiegizko abiaduran egiten den zirkulazioagatik.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Egina
  • Abiadura murrizgailuak jarri dira, trafikoa moteltzeko kanpainaren barruan.
  • Etxebizitza bakoitzeko TAO egoiliar-txartel bakarra izan beharrean, txartel gehiago edukitzeko aukerari edo baldintzei buruzko galdera egin da.
  • Ezin da horrelakorik egin.
   
  • Lope de Irigoyen kaleko RENFEko sarrera: Autoen eta ibilgailuen garbitegi gisa erabiltzen da, espaloien gainean. Sarreran zutoin bat jartzeko aukera ote dagoen aztertzeko eskatu da, RENFEk erabiltzeko.
  • Konponbide egoki bat aztertu behar da kontuan hartuta RENFEren pasabide bat dela.
Bihurgarri ez dena
  • Bide publikoa bidegabe erabiltzea zigortu egingo dute udal agintariek.
  • Mondragon Unibertsitateko aparkalekua: Instalatu den langa ez dator bat Auzo Elkartearekin ezarritako hitzarmenarekin “adostutako” aparkalekua izateko, kontuan hartuta aparkaleku hori erabiltzen den ordutegia. Egoera beri horri buruz galdetu da eta Udalari esku hartzeko eskatu zaio hitzarmena betetzea bermatzeko.
  • Instalazio hori jartzeko Udalak eman duen baimenak baldintza bat bete behar du, eta horren arabera, baterako erabilera hori errespetatu behar da, hitzartutako ordutegietan..
Egina
  • 2013ko maiatzaren 24an udalak baimena eman zuen Ducoureau eraikinaren aparkalekuan langa automatikoa jartzeko. Ebazpen haren kontuan hartzeko argudioetan ezartzen zen eskola orduetakoak ez ziren orduen tartean inguruetako bizilagunekin batera erabiltzeko adostasun batera iritsi beharra zegoela.
  • Auzoan zehar mugitzeko dagoen zailtasuna aipatu da: erdialdera toki bakar batetik joan ahal delako (Colon ibilbideko zubiaren bidez). Plaiaunditik Santiagora iristeko beste bide bat sortzeko proposamena egin da..
  • Lotzeko proposatu den soluzioa (edo beste batzuk ere bai) bideragarria den aztertzea..
Egina
  • Gaur egun izapidean dagoen Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren Berrikusketa dokumentuan jasotzen denaren arabera trenbidea estalita dago Paseo Colóneko zubitik Lucas de Berroa eta Lope de Irigoien kaleen arteko bidegurutzeraino. Jarduketa honi esker, gune publiko handi bat sortuko litzateke, Antzaran erdigunearekin lotuko lukeena.

    Plan Orokorrak, bestalde, beste bide lotura bat ere proposatzen du López Becerratik Lucas de Berroara, Renferen trenbidearen azpitik igarota. Horretarako, ordea, deEuskotren Renfe ingurura eraman beharko litzateke.

    Bestalde, Plaiaunditik Santiagora joateko esan behar da Plan Orokor berriak oinezkoentzako ibilbide berria proposatzen duela Mendelu eta Plaiaundiko administrazio-eskolatik barrena Santiagoko zubiraino. Proposamen honen oztopo nagusia zera da, Bidasoa ibaiaren zubien azpitik igaro beharra.

    Beste alde batetik, Gipuzkoako bizikleta biden Plan Sektorialak bizikletabide-konexio bat proposatzen du Mendelu eta Santiago zubiko biribilgunearen artean. Zati hori Oinarrizko Foru Sarearen barruan egongo litzateke eta, dokumentuan azaltzen den moduan, behin betiko trazatua egin aurretik dauden alternatibak aztertu beharko lirateke. Adierazten da, bidenabar, jarduketa horrek agian eskatuko duela obra bereziren bat (lurrazpiko igarobidea, pasarela, eta abar), eta azpiegitura-obra garratntzitsuen baitan dagoela, horien artean GI-636 errepidea bitan banatzea eta trenbidearen azpitik igarobidea egitea.
  • · Mikrobusa Anzaraneraino iristeko proposamena egin da. Auzoko adinekoek mugikortasun arazoa dute, erdialdera joateko aldapa handi bat igo behar dutelako.
  • Ezin da horrelakorik egin.
   
  • Bidegorri guztiak Hendaiarekin eta · Hondarribiarekin lotzeko eskaera egin da.
  • Konponbidea ez dago udalaren baitan, ezta, bereziki, Hendaiako eta Hondarribiko udalen baitan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko lurraldeko mugikortasunerako plangintzekin lotuta dago..
Bihurgarri ez dena
  • Hala ere, jakinarazi, 2014ko martxoan onartzeke dagoela Azken Portu eta Behobia arteko alternatiben ikerketa egiteko kontratazioa eta ibilbide eta txirringa bidearen proiektua.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Gazteen lokalen problematika: Kale-zurruta, altzariak lokaletatik kanpo, zaratak goizeko ordu txikietan, zikinkeria, motoekin sartzen dira patioetan eta abar; gainera lokaletako batean sute bat gertatu da.
  • Diziplina askotariko lan-talde bat osatu da, udaleko arduradun politikoek eta udal teknikari eskudunek osatuta (Hezkuntza eta Gazteria, Udaltzaingoa, Hirigintza Diziplina eta Parte-hartzea), arazoak aztertzeko eta gazte-lokalen araudia eta gizalegezkoak ez diren eta bizilagunei arazoak sortzen dizkien gorabeheren aurrean protokoloa egiteko; bestalde, lokal horietako jarduera koordinatzeko dinamikak ere jarriko dira gazteei begira, horien erabilpena bultzatzeko eta aberasteko..
Prozesuan
  • Egin den Bizikidetza Protokoloa oinarri hartuta, aurrera doa gazteen lokalen egoera arautzeko eta bitartekotza prozesua. Egingo den jarraipenak esan beharko du prozesua emaitzarik ematen ari den eta bizikidetza hobetzen ari den. Bien bitartean, Udaltzaingoa, egiten diren salaketen aurrean, bere lana egiten ari da.
  • Kexa batzuk detektatu dira eta gazteria eta hirigintza arloetara bidali dira. Zaintzak jarraitzen du.
  • Lope de Irigoyen kaleko RENFEko sarrera: Autoen eta ibilgailuen garbitegi gisa erabiltzen da, espaloien gainean. Maiztasun handiagorekin eta era aktiboagoarekin jarduteko eskatu zaio udaltzaingoari erabilera desegoki horiek ekiditeko..
  • Udaltzaingoaren aldetik kontrola areagotzeko konpromisoa hartu da.
Prozesuan
  • Zaintzarekin jarraitzen da eta Trafiko Legean oinarrituta salaketak jartzen ari dira. Telepizzako bezeroak dira batez ere normalean ostiral eta larunbat gauetan trafiko arau horiek urratzen dituztenak.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzten errondetan ez da arau-hausterik detektatu. Zaintzak jarraitzen du.
  • Kexa bat adierazi da Unibertsitateko ikasleek lorategiak zikintzen dituztelako.
  • Bizikidetzako Zerbitzutik Ikastetxeari eskera bat egiteko konpromiso bat hartu da, ikastetxeak ikasleak bultza ditzan inguruko garbitasunarekin errespetuzkoagoak diren jokabideak mantentzera..
Egina
  • Egin zaio eskaera Unibertsitateari.
  • Tenis eta saskibaloi kantxaren eta pilotalekuaren erabilpena. Ba al dago ordutegi mugarik? Udan, koadrilak goizeko 6:30ak arte egoten dira eta gauez, berandu arte egoten dira. Galdera bat egin da horien erabilpen araudiari buruz (denbora eta erabiltzeko ordutegia). Partikular batek tenis eskolak kobratuz eman ditu bertan. Kasu hori ere gertatu da.
  • Auzo Elkartearekin lankidetzan, egoera horiek antzemateko konpromisoa hartu da, horren arabera jarduteko. Arauak eta erabiltzeko ordutegiak adierazten dituen kartela berriro jartzeko konpromisoa hartu da.
Egin gabe
  • Hasiera batean arazoa Udaltzaingoko Zibismo Unitatera bideratu da, baina uste denez gehiago dagokiola Hiri-mantentze arloari, bertara bideratu da gero.
  • Beste puntu beltz bat dagoela adierazi da. Udan, Unibertsitateko bi eraikinen arteko korridorean, zarata egiten duten gaztea keta berandu arte molestatzen duten gazteak elkartzen diren tokian. Gauez mugimendu bitxiak izaten dira eta hori aztertzeko eskatu da, desegokia den jardueraren bat egiten ari ote den aztertzeko. Toki horretan zaintza kamera bat kokatzeko posibilitatea planteatu da.
  • Zaintza jarduerak areagotzeko konpromisoa hartu da udaltzaingoaren aldetik jarduera desegokiak edo ilegalak ekiditeko.
Prozesuan
  • Leku honetan arreta berezia ari da jartzen auzoan barrena patruilatzen denean.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzten errondetan ez da arau-hausterik detektatu. Zaintzak jarraitzen du.
  • Udalak Plaiaundi Institutuari adierazpen bat egiteko eskatu da ikastetxeko ikasleek lagundu dezaten Parke ekologikoko sarbidea garbiago mantendu dezaten..
  • Bizikidetzako Zerbitzutik Ikastetxeari eskera bat egiteko konpromiso bat hartu da, ikastetxeak ikasleak bultza ditzan inguruko garbitasunarekin errespetuzkoagoak diren jokabideak mantentzera..
Egina
  • Egin da eskaera.

BIDE-GARBIKETA

Eskaerak Konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Plaiaundiko sarrera maizago garbitzeko eskaera egin da. Bestalde, paperontziak ere jartzeko eskatu da.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Egina
  • 2 paperontzi ipini dira eta Lope de Irigoyen kaleak duen maiztasunez garbitzen dira, alegia, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

BESTE ZENBAIT

Eskaerak Konpromisoak
  • Gazteen aisialdirako toki publiko gehiago behar dira, karpak jarriz, gazteleku gehiago eta abar; gazte horiek molestatzen ez duten tokietan..
  • Azken urteotan Udala lan egiten ari da auzoan kirol gune gehiago jartzeko - gazteek toki horiek erabili ohi dituzte eta- eta aisialdiko lokalen egoera arautzeko. Egingo diren jarduketak bitarteko ekonomikoek baldintzatuta egongo dira, eta Udala aurrera eramaten ari den hirigintza aktiboko politiken esparrukoak izango dira.

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52