|
Kulturaren
sustapen eta hedatze alorrean:
-
Ikuskizunen
alorrean programak prestatu eta programa horien garapena kudeatu. Arte
eszenikoak (programa egonkorra antzerkian eta dantzan), musika (kantautoreak),
ikus-entzunezkoak, zine-kluba, arte plastikoak (erakusketak), hitzaldiak
eta eztabaidak, ikastaroak, etab.
-
Herriko
Festak antolatu eta kudeatu: Erregeen kabalgata, Ihauteriak, Sanmartzialak,
Euskal Jira, Santo Tomas eguneko Feria eta Olentzero eta Gabon Kantuen
Lehiaketak. Auzoetako jaiak.
-
Irakurketa
eta literatura, oro har, sustatu eta zabaltzeko ekitaldiak antolatu
eta kudeatu: Udal Liburutegian ekitaldiak antolatu (hitzaldiak, mintegiak,
tailerrak, ipuin kontari saioak, Liburuaren Astea, arratseko olerki-emanaldiak,
etab.). Elkarlanerako hitzarmena "Pio Baroja" Institutuko liburutegiarekin.
Argitalpenak egiteko, eta bereziki historiaren hedapena eta ikerketa
helburu duten argitalpenak bideratzeko, dirulaguntzak eman, (Luis de
Uranzu Kultur Taldearen L.U.K.T. urteroko aldizkaria).
-
Hirian
kultur ekipamendu berriak ezartzeko azterketak eta proposamenak egin.
Ondare Historiko Artistikoaren alorrean:
-
Tokiko
Ondare Historiko Artistikoaren babesa eta zabaltzea.
-
Ama
Xantalengo Museoaren jardunaren kudeaketa (Erromatarren garaiko Nekropolia,
k.o. I-II m).
-
OIASSO
Museoaren abiaraztea, Erromanizazioaren Museoa Bizkaiko Golkoan, Junkaleko
eskola zaharretan.
-
Gazteluzar
Jauregiaren (XVI. m) babesa eta hedatzea.
-
Ondarearen
babeserako planetan erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean ari.
Udal azpiegituren alorrean:
-
Udal
Liburutegia.
-
Udal
Artxiboa.
-
Amaia
Kultur Zentroa.
-
Ama
Xantalengo Museo-Ermita.
-
Udal
Marrazki eta Pintura Akademia.
-
Udal Zeramika Tailerra.
-
Gizarte etxeak.
-
Udal musika Fundazioa: Kontserbatorioa eta Musika Eskola.
Zerbitzu-instalazio
hauei buruzko informazio gehiago HAZan aurkituko duzu.
|