|
Udalaren gizarte-zerbitzuak dira ate nagusiak, Gizarte Zerbitzuen Sistema Publiko osora sartzeko. Horrek ardura itzela dakarkio tokiko administrazioari.
Irungo Udalak, ardura horretaz konsziente delarik, Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa egin du, eta plan horrek definitzen du udalaren gizarte-politika, datozen urteetarako. Tokiko udal arduradunek adierazitako borondate politikoan oinarrituta jaio da Plan hori. Alegia, Hiri proiektua proposatzen da, non udalaren jardunean lehentasunezkoak baitira familiak, pertsonak, guztion integrazioa eta gizarte kohesioa. Gizarte ongizatearen kota garrantzitsuak eta iraunkorrak lortu ahal izateko hiri-proiektua da.
Gure helburua da gizartearen kohesioa eta Irungo herritar guztien ongizatea sutatzea:
- Alde batetik, prebentzio-politikak garatuz. Horien bidez, hirian bizi diren guztien bizi-kalitatea hobetzen eta gizarte-bazterkeriari aurre egiten laguntzeko.
- Bestetik, arreta-zerbitzuak eskainiz eta arintzeko ekintzen bidez, horrelako egoerak konpontzeko, eta kolektibo ukituei, batez ere egoera txarrenean daudenei kaltea murrizteko.
Horretarako ari gara lanean udalaren gizarte-zerbitzuak eratzen:
- Modernoak antolamenduan, eta berritzaileak programa garatuetan.
- Jarduteko honako parametro hauek erabiliko dituztenak:
- kalitatezko arreta
- emaitza eraginkorrak
- baliabideen erabilera eraginkorra.
- Irekiak, Irungo herritarrek onartzen dituzten eta haien beharretara egokitzen diren gizarte-erakundeekin eta boluntarioekin lankidetzan aritzeko.
Honako hauek dira jarduteko ditugun balioak eta printzipioak:
- Normalizazioa eta unibertsalitatea: laguntzaren iruditik eskubideen irudira.
- Integraltasuna ekintzetan.
- Erantzukizun publikoa eta gizarte-ekileen ardurakidetza.
- Koordinazioa, kooperazioa eta zeharkakotasuna.
- Gizartearen sentsibilizazioa eta partaidetza.
- Prebentzioa.
Honako hauek dira gure jarduna definitzen duten helburu estrategikoak:
- Antolamendua sendotzea
- Prebenitzeko jarduerak gehiagotzea
- Laguntza-jarduerak hobetzea
- Gizartearen lankidetza eta partaidetza areagotzea
Bost zerbitzutan antolatuta dago arloa:
|