Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Erakundea >Bere Helburuak > Arloak > Idazkaritza Orokorra, Giza Baliabideak...    # HasieraItzuli
 

Idazkaritza Orokorra, Giza Baliabideak...

     
 
Arlo honi dagokio erabakiak hartzea, eta zuzendaritza, burutze eta kontrol lana bideratzea honako gai hauetan:
 
 
Aholkularitza Juridika
Idazkaritza
Ondarea eta Kontratazioa
Zerbitzu Orokorrak
Euskara
 
     
     
 

Aholkularitza Juridikoa

     
 
  • Udal eremuan Ordenamendu Juridikoaren printzipioak eta balioak zabaldu, eta ordenamendu hori benetan indarrean egon dadin eta eraginkorra izan dadin ziurtatu.
  • Udal jarduera guztietan Legea eta Zuzenbidea bete daitezen arduratu.
  • Udal jardueren berrikuspen administratibo eta jurisdikzionalean parte hartu, jarduera horiek Ordenamendu Juridikoaren arabera egiten direla ziurtatzearren.
  • Adierazitako xede horietarako, honako funtzio hauek beteko ditu:
    • Udal eremuan Ordenamendu Juridikoa zabaldu (informatu, kontsultei erantzun, bilerak antolatu, aholkularitza eskaini, etab.).
    • Txosten juridikoak egin.
    • Funtzionariei babesa eta laguntza juridikoa eskaini beren karguei dagozkien eginkizunetan.
    • Udalari babesa eman prozesu zibil eta penaletan, lan-auzietan eta Administrazioarekiko auzietan.
    • Udalaren jarduera administratiboak eta judizialak bideratu.
 
   gora  
     
 

Idazkaritza

 
  • Organo kolegiatuen Idazkaritza:
    • Deialdia eta gai-zerrenda prestatu
    • Organoari laguntza eman bilkurak dirauen bitartean
    • Aktak egin
    • Akordioen jakinarazpenak egin
  • Langileak aukeratzeko Epaimahaiaren eta indarrean dagoen Ordenamendu Juridikoak zehaztutako beste organo batzuen Idazkaritza lana Udalbatzak eskatzen duenean.
  • Udal fede publikoa:
    • Aktak egin
    • Enkante, lehiaketa-enkante eta lehiaketetarako eskaintzak jaso, erregistratu, gorde eta ireki
    • Akordio, ebazpen eta dokumentuak ziurtatu
    • Liburu ofizial orokorrak gorde eta bideratu
    • Kontratuen formalizazio administratiboa
    • Zozketak eta antzeko ekintzak bideratu
  • Txosten juridiko-administratiboak egin.
  • Akordio eta ebazpenak erregistratu.
  • Gobernu organoei laguntza profesionala eman.
  • Zerbitzuburuei laguntza juridiko-administratiboa eskaini.
  • Obra eta zerbitzuak kontratatzeko espedienteak ikuskatu Batzorde Berriemaileek tramitatu aurretik.
  • Dokumentazio Zentroa atenditu.
  • Ordenamendu juridikoak espreski ematen dizkion gainerako funtzioak.
 
   gora  
     
 

Ondarea eta Kontratazioa

 
Honako funtzio hauek beteko ditu Ondarea eta Kontratazioa unitateak:
  • Obra kontratu administratiboen gestio administratiboa eta zerbitzu publikoen gestioa bideratu eta Udalbatzari aholkularitza eskaini ohiz kanpoko lan eta zerbitzu berezi eta zehatzetan:

    • Baldintza administratibo orokor eta berezien pleguen proposamenak egin
    • Kontratuak prestatu
    • Kontratazio espedienteak tramitatu
    • Kontratuak esleitu ezarritako modu eta prozeduren arabera
    • Kontratuak dokumentu administratiboan gauzatu
    • Kontratuak burutzeko eta aldatzeko prozesu administratiboak bideratu
    • Prezioen berrikuspenen tramitazio administratiboa
    • Kontratuen amaieraren eta, hala behar badu, zesio eta azpikontratazioen tramitazio administratiboa
    • Kontratazio-Mahaiaren Idazkaritza
  • Ondasun higigarrien inbentarioa.
  • Aholkularitza juridikoa etxebizitzarekin zerikusia duten kontuetan.
  • Ondarea eskuratzea.
  • Etxebizitzen esleipena, alokairua eta jabetza.
  • Udal Ondarearen mantenimendua etxebizitzari dagokionean eta Babes Ofizialeko Etxebizitzen transmisioaren kontrola. Tanteo eta atzera egiteko eskubidea.
  • Ondareen balorazioak egin, lokal publiko eta etxebizitzen parke publikoa kudeatu. Kontzesio administratiboak egin eta formalizatu.
 
   gora  
     
 

Zerbitzu Orokorrak

 
Erregistroa eta Estatistika:
  • Irteera eta Sarrera Erregistroek behar bezala funtziona dezaten arduratu.
  • Bulegoen artean jakinarazpenak bideratu eta dokumentazioa batetik bestera eramateko lana koordinatu.
  • Hirugarrenen fitxategi bakarra eguneratu.
  • Biztanleen Udal Erroldaren kudeaketa eta beronen ustiapen estatistikoa.
  • Dagokion eskumenaren barnean, mantenimendu zerbitzurako beharrezkoak diren kanpo kontratazioak kudeatu eta tramitatu.
  • Hauteskunde errolda, udal instituzioaren eskuduntzari dagokionean.
  • Hauteskunde prozesuak, udal instituzioaren eskuduntzari dagokionean.
  • Alistamendua edo Izen-ematea
Artxiboa:
  • Artxibatu beharreko dokumentuak jaso, dokumentazio osoa egiaztatu (espedienteak) eta gaien arabera sailkatu.
  • Artxibatutako dokumentazio eskaerei erantzun eta Artxibora itzul daitezen arduratu.
  • Artxibatutako dokumentuen egoera fisikoa, ordena eta kontserbazioa zaindu.
  • Artxiboan kontsultak egin nahi dituztenak (ikertzaileak) atenditu; dagoen dokumentazioari buruzko informazioa eskaini eta bila dabiltzana eskuratzen lagundu.
  • Udalean jasotzen diren bibliografia, aldizkari eta gainerako argitalpenei buruzko informazioa bildu eta eskatzen dutenei utzi; argitalpenak jaso, erregistratu eta eskatzen dituzten zerbitzuei bidali.
Langilegoa:
  • Antolakuntza, Langilego eta Herritarren Partehartze Batzordeko Idazkaritza lana.
  • Lan-Osasun Batzordearen Idazkaritza.
  • Estatutu eta Lan Erregimena:
    • Hautaketa, promozioa eta prestakuntza erregimena, ordainketa eta disziplina erregimena
    • Plantilla.
    • Lanpostuen zerrendak
    • Aurrekontu-kostuen adierazpena
    • Behin-behineko kontratuak eta kontratu mugagabeak egin
    • Gizarte laguntzak

Lan Medikuntza:

  • Mediku eta botika asistentzia funtzionarioei.
  • izarte laguntzak.
  • Enpresako Ikuskaritza eta Osasun Zerbitzuak.
  • Lan-harremanak.
 
   gora  
     
 

Euskara

 
Unitate honi dagokio erabakiak hartzea, eta zuzendaritza, burutze eta kontrol lana bideratzea honako eginkizun hauetan:
  • Herritarren artean euskararen erabilera sustatu eta bultzatu.
  • Udal zerbitzu eta tramiteei buruzko informazioa eman.
  • Auzoen ezagupen soziolinguistikoa.
  • Hobekuntzarako planak garatu euskaltegi, ikastetxe eta abarrekin elkarlanean arituz.
  • Udal Euskaltegia.
  • Udal langileen Euskalduntze Programaren jarraipena eta gestioa.
  • Prozeduren euskalduntzea bultzatu.
  • Euskararen Udal Ordenantza garatu eta kudeatu.
 
   gora  
     
   Arloen Aukerak  
   
 
 > Alkatetza

 > Antolamendu eta Kalitatea

 > Idazkaritza Orokorra,
    Giza Baliabideak eta
    Koordinazioa
 > Ekonomia eta Ogasuna

 > Hirigintza eta
    Ingurugiroa
 > Obrak eta Hiri-Mantenua
 > Gizarte Ongizatea

 > Hezkuntza, Kultura
    eta Gazteria
 > Hiritar Segurtasuna

   
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52