Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2021 Apirilak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
  Udala: Zerbitzuak >Haurrekin adiskidetsuak diren hiriak   # Hasiera

Irun haurrekin adiskidetsua den hiria izateko hautagaitza

Portada Ciudades Amigas

Zer dira "Haurrekin adiskidetsuak diren hiriak"?

Haurrekin Adiskidetsuak diren Hiriak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin bat etorriz haur eta nerabeen eskubideak betetzeko konpromisoa duten hiri, herri eta komunitateak eta tokiko gobernu sistemak dira.

Honako hauek dira Haurrekin Adiskidetsuak diren Hirien funtsezko oinarriak: politika publiko eraginkorrak diseinatzea (2030 Agendan oinarritutako ikuskera), Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa dutenak oinarri (eskubideetan eta ekitatean oinarritutako ikuskera); haur eta nerabeen partaidetza sustatzea (parte hartzean oinarritutako ikuskera); eta udal mailan haurrekin zerikusia duten eragile guztien arteko aliantzak sustatzea (aliantzetan oinarritutako ikuskera).

“Haur guztiek beren hirien eta tokiko komunitateen barruan beren eskubideak egikaritzeko berdintasunaren bidez gozatzen dute haurtzaroaz, eta horrela iristen dute beren gaitasun guztia” (UNICEF, 2018).

Horrela, Programaren helburua lortzen laguntzen da: haurren ongizatea hobetzeko politika publiko eraginkorrak diseinatzea eta ezartzea, haurren eskubideen alde eginda, haurren parte hartzea sustatuta eta hiriak bizitzeko egokiagoak bihurtuta, gazteenentzat bereziki.

Ekimen honen bidez, tokiko gobernuak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin konprometitzea bultzatzen du UNICEFek. Azken batean, betebeharren titular direnak (estatu alderdiak eta Konbentzioa berretsi duten gobernuak) Konbentzioak eskubideen titular diren aldetik haurrentzat ezartzen dituen eskubideak egikaritzeko ahalegin posible guztiak egitera konprometitzen dituen esparru juridiko bat da Konbentzioa.

kuskera hori zertzeko, tokiko gobernuek eta berauen aliatuek lortu beharreko helburuak identifikatzen dituzte, ekimenaren bost esparru helburuen babespean:

  • Komunitateek beren baitako haur bakoitza baloratzea, errespetatzea eta zuzen tratatzea
  • Araudi eta politika publikoak eta aurrekontuak osatzeko eta haurrengan eragina duten erabakiak hartzeko, haur bakoitzaren hitza, beharrak eta lehentasunak entzutea eta kontuan hartzea
  • Haur guztiek kalitateko oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izatea
  • Haur guztiak ingurune seguru eta garbietan bizitzea
  • Haur guztiek familiarteko bizitzaz, jolasaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera izatea

https://ciudadesamigas.org

PLANA

Lan ardatzak:

  • 1. Ardatza. Haurren eta nerabeen eskubideak, parte hartzea eta herritar aktiboak izatea.
  • 2. Ardatza. Ingurune seguru eta babesleak sortzea haurrentzat eta nerabeentzat: tratu ona, aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea familian, eskolan eta gizartean.
  • 3. Ardatza. Zaurgarritasunetik erresilientziara: indarkeriaren biktima diren haurrei eta nerabeei eta zaurgarritasun edo gizarte bazterketa egoeran dauden adingabeei eta haien familiei laguntzea eta akonpainatzea.
  • 4. Ardatza. Hiru ingurune seguruago, jasangarriago eta inklusiboago baterantz, irungo haurrentzat eta nerabeentzat jasangarriagoa, erakargarriagoa eta inklusiboagoa izan dadin, hiriko subjektu aktiboak izan daitezen eta ez hiriko bigarren edo hirugarren milako erabiltzaile soilak.
  • 5. Ardatza. Irungo haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzu, instalazio eta jarduera berriak aztertzea, hobetzea, berritzea eta sortzea.
  • 6. Ardatza. Politika publikoen zeharkakotasuna eta integraltasuna.

Haur eta nerabeentzako plana Irun 2021-2024

TOKIKO EKINTZAK

  • 2019 azaroak:
    Udalbatzaren ohiko bilkura batean UNICEFi Irun Haurrekin Adiskidetsua den Hiria izendatzeko izapideak hasteko eska dakion onartzea (2019ko azaroaren 20ko bilkurako 7. puntua).

  • 2019 abenduak:
    Haurren Partaidetza Organoa – Irungo Haur eta Nerabeen Foroa eratzea.

  • 2019 abenduak - 2020 otsailak:
    Irungo ikastetxeak ordezkatzen dituzten haur eta nerabeekiko dinamizazioa.

  • 2020 urtarrilak:
    Haur eta Nerabeen Erakunde arteko Koordinazio Mahaia sortzea.

  • 2020 otsailak:
    Haurren Partaidetza Organoa - Irungo Haur eta Nerabeen Foroak lehenengo bilera egitea Tokiko Gobernuaren ordezkari politikoekin.

  • 2020 Urriak - abenduak:
    Irungo haur eta nerabeen egoerari buruzko diagnostiko txostena garatzea –partaidetzaren bidez egin zen, hezkuntza erakundeekin eta haur eta nerabeen antolakunde formal eta informalekin elkarlanean, udalerriko haur eta nerabeen, haiei arreta emateko baliabide eta zerbitzuen eta garrantzitsutzat hartu zen alderdi ororen datuetan oinarrituz–.

  • 2021 otsailak:
    Udalbatzak Irungo Haur eta Nerabeen I. Plana onartzea.
    Ikusi 2021eko otsailaren 26an bilkurako 8. puntua

HURRENGO EKINTZAK

  • Planean jasotako ekintzak garatu 2021-2024 aldian zehar

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52