Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Urdanibia # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Urdanibia

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

URDANIBIA

Eguneratzea: 2013/9/26

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA

eskaerak konpromisoak EGOERA OHARRAK
  • Haur-parkea konpontzea eta hobetzea, batez ere lurzorua, egoera txarrean baitago.
  • Egiteko konpromisoa.
Prozesuan
  • Lan horiek jolas guneetan segurtasun-zorua berritzeko 2013ko kanpainaren barruan sartuta daude, eta aurreikuspenen arabera 2014ko lehen lauhilekoan egingo dira.
  • Puianatik behera, baserriko bihurgunetik hasita, ur-erretena bukatu gabe. Euria denean, itxi egiten da ostoz, eta putzuak sortzen dira, eta garajeak urez betetzen dira.
  • Txingudi Zerbitzuen Mankomunitatera helaraztea, arazoa konpon dezaten.
Egin gabe  
  • Hartune elektriko bana jartzea bi plazetan, Auzo-elkarteak antolatutako jarduerak egiteko..
  • Eskaeraren bideragarritasun teknikoa aztertzea.
Ezin da egin
  • Eihera plazan badira lehen ere elektrizitatea hartzeko puntuak (hartuneak) jarduerak egiteko.
  • Auzoko alde zaharreko espaloiak aztertu eta hobetzea (baldosa hautsiak konpontzea).
  • Egiteko konpromisoa
Prozesuan
  • 2013/11/29an eman zitzaion abisua Obretako lantaldeari lan horiek egin zitzan.

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzoko oinezkoen irteera hobetzea: Letxunborro hiribidearekin lotzen duen xendra (eskailerak) gaitzea proposatzen da, Anakan Eskalante gunean egindakoaren eredua jarraituz.
  • Eskatutako pasabidea egitearen bideragarritasuna aztertzea, lursailen egoera publiko/pribatuaren baldintzatzailea kontuan hartuta.
Ezin da egin
  • Leku pribatua da.
  • Jaizubia hiribidean oinezkoen zirkulazioa hobetzea Suhiltzaileetaraino, kirol-gune pribatura sartzeko ere baliagarri bihurtuz. Auzorako lehentasun handikoa da, bai oinezkoentzat bai gidarientzat, eta haraino oinez joaten diren pertsonentzat.
  • Oinezkoen, bizikleten eta autoen artean bizikidetza segurua lortzeko aukera teknikoak aztertzea.
Prozesuan
  • Jaizubia ibilbidea noranzko bakarreko errepide gisa bilakatzeko lanak esleitu dira. “Suhiltzaileen egoitzara” irteteko, zirkulatzeko beste erreia oinezkoentzat egokituz, auzoko oinezkoen zirkulazioarekin lotutako guztiarekin hobekuntzak sartzeko. Aurreikusten da lanak 2014ko urrian hasiko direla..
  • Auzotik Txingudi ikastolarako oinezkoen konexioa hobetzea. Hipikaren ondoko egungo pasabidea lokatzez betetzen da eta ez dago argirik (umeei autobusa-aukera murrizten ari zaie; une hauetan DBHkoei). Kexa nagusia lehen bidezatiari buruzkoa da, Hipikarainokoa.
  • Hipikara joateko Errotaundi kalean oinezkoentzako pasabidea egiteko aukera aztertzea
Prozesuan
  • “Oinezkoentzakoen ardatzen hobekuntza” espedientearen barruan, 2014ko uztailean oinezkoentzako pasabide bat egiteko lanak gauzatu dira, baita epaloi bat ere Errotaundi kalean, “Hipikako Zubiaren” tartean, eta puntu horren eta Txingudi Ikastolaren arteko tartea egiteko geratzen da.
  • Itsasaundi kalean, ibilgailuak espaloietan aparkatzen dira (bereziki irisgarritasuna dela-eta beheratutako guneetan). Horrek arazoak eragiten ditu azpiko garajeen isolamenduak eta ura iragazten da. Arrapalan piboteak jartzea aztertzea.
  • Irtenbideren batzuk aztertzea.
Ezin da egin
  • Ikusita zein den afektatutako tokia, ez da bidezkoa beheratutako guneetan, oinezkoentzako pasabideen aurrean, piboteak jartzea.
  • Jaizubia hiribidean trafikoa mantsotzeko neurriak hartzea.
  • Egiteko konpromisoa.
Amaituta
  • Areka bat jarri da Jaizubia hiribidearen hasieran.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

eskaera konpromisoa egoera oharra
  • Kontrol gehiago, autobus-geltokietan gertatzen diren bidegabeko aparkatzeei dagokienez.
  • Udaltzaingoaren kontrola sendotzea.
Prozesuan
  • Korriketan (auzoetan egiten diren oinezko errondetan) arau-hauste horiek behatzen ari dira. (ibilgailuak autobus geltokietan).

HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE-GARBIKETA.

eskaerak konpromisoak egoera oharra
  • Puianako aldaparen eskuinaldean edukiontzi-gunea: Konposterako edukiontzia egoera txarrean dago.
  • Arazoa Txingudi Zerbitzuen Mankomunitatera helaraztea, konpon dezaten.
Amaituta  
  • Auzoko bide-garbiketa oro har hobetzea, gehiago garbituz. Eskaera orokor hori honela zehazten da:
  1. Langileen produktibitate gehiago; esaten dute denbora asko galtzen dutela atsedenalditan.

  2. Puzgailuen erabilera saihestea eta ordutegiak errespetatzea.
  • Txingudi Zerbitzuen Mankomunitatera helaraztea, egoera azter dezan, proposamenak baloratu ditzan eta hobekuntzak planteatu ditzan.
Amaituta
  • Ahal izan den neurrian egin da, langileen eta ordutegien errendimentuari dagokionez.
  • Ezin da ekidin haize-makinak erabiltzea, beharrezkoak direlako zerbitzu ona emateko.Haien erabilera mugatua dago: 8:00etatik aurrera astelehenetik larunbatera eta  9:00etatik igande eta jaiegunetan.

AUZORAKO EKIPAMENDUAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Kirol anitzeko instalazio bat eskatu dute, gazteentzat. Koiuntura aldetik, eta instalazio hori egin bitartean, garbiketa eta egokitzapen minimo bat egitea, neska-mutilentzako aisiarako leku izateko balio izan dezan.
  • Egiteko konpromisoa
Prozesuan
  • 2013/11/27ko Osoko Bilkuran hainbat hornidura onartu ziren "Ekonomia aktibatzeko eta familiei laguntzeko Inbertsio Plana" izenekoan jasotako jarduerei aurre egiteko; horien artean dago URDANIBIA BERRIKO LURZATI BATEAN KIROL INSTALAZIOETAKO GUNE BAT SORTZEA. Gaur egun, KIROL INSTALAZIOAK URDANIBIA BERRIN GAUZATZEKO OBRAK lizitazio fasean daude. Aurreikusten da adjudikazioa 2014ko irailean eta urrian egingo dela. .

UDALEZ KANPOKO ESKUMENEI BURUZKO KUDEAKETAK

eskaerak konpromisoak egoera oharra
  • URA Uraren Euskal Agentziari auzoko errekan sasiak ken ditzala eskatzea.
  • Eskaera egitea Ur agentziari
Amaituta
  • Egin zaio eskaera Ur Agentziari errekaren garbiketa egin dezan.
  • Aldundiari eskatzea pantaila akustikoak jar ditzala Golfeko errepidean. Planteatzen da hesi sinple bat jarri ordez bereizketa naturalen bat jartzea.
  • Uste da ez dela egokia babes akustikorako pantailak jartzea toki horretan. Etxebizitzetatik errepiderainoko distantzia eta dagoen arboladiak berekin dakarren babes naturala direla-eta udal teknikariek ez dute egoki ikusten bereizteko elementu osagarriak jartzea.
   

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52