Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2020 Ekainak 7 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    L. OLAZABAL
    Ferrones, 32
    T. 943627858

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Santiago   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Santiago

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

SANTIAGO

Sesión realizada el 2013/10/23

HIRI MANTENTZEA ETA LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzoko arbola guztiak urtero kimatzea eskatzen da, bereziki platanoak, zomorro eta zikinkeria arazoak sortzen dituztelako.
  • Junkal kalean, Izaga kalearen ertzean, oso arbola handiak daude eta etxebizitzei enbarazu egiten die. Horiek kimatzeko eskatzen da.
  • Nafarroa hiribideko ezkien goi-adarrak kimatzea, gutxienez Arbelaiz jauregiaren parean daudenak, argi guztia kentzen baitiete inguruko etxebizitzei .
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
  • Kasuistika guztia aztertuko da, eta 2013-2014ko Arboladia Kudeatzeko Planean sartuko da.
amaituta
  • Gaur egun, duen konfigurazioa dela eta, Santiagoko lerroan urtean behineko kimatze lana egiten da, eta 2014ko urtarrilean egin da lan hori.

  • Era berean, jarduketa egin da 2014ko urtarrilean Salis hiribidean eta Junkal kalea Izaga kalearekin elkartzen den tokian, eta moztu dira arazo gehien eragiten dituzten adarrak.

  • Nolanahi ere, Arboladia Kudeatzeko 2013-2014 Planak aipatutako arboladia kontserbatzeko kontuan izan beharreko jarraibideak biltzen duena beteko da.
  • Bidegorriko “erdibitzaileko” parterreak gehiago zaintzea (bidegorria eta oinezkoen ibilbidea zatitzen duen zuhaixka).
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
  • Bidegorria hobetzeko eta asfaltatzeko lan osagarria.
amaituta
  • Zuhaixka berriak jarri dira aipatutako erdibitzailean 2014ko urtarrilean.

  • Aipatutako bidegorriak behar dituen konponketa puntualak egingo ditu Hiriko Mantentze departamentuak.
  • Santiago kaleko haur-parke txikia zabaltzeko eta hobetzeko proposamenak.
  • Parkea konpondu eta hobetzea, baina ez zabaldu; izan ere, auzoko jaiak ospatzeko eta beste jarduera batzuk egiteko gune garrantzitsuak baldintzatzen ditu.
amaituta
  • 2014ko urtarrilean egina.
  • Istillaga plazan haur-parke bat jartzea.
  • Ez da egokia. Istillagako gunea pilota eta baloi jokoetarako gunea da.
   
  • Adierazi da Istillagako egurrezko zubia oso hondatuta dagoela eta ondo konpondu beharra dagoela. Konponketa partzial bat egin berri da, baina ez da nahikoa, eta behin betiko jarduketa bat eskatzen da.
  • Hobetzeko jarduketa oso bat egitea, irristadurak saihesteko.
Amaituta
  • Ez irristatzeko tratamendu lanak egin dira.
  • Osinbiribileko parkeko Ingurabidearen paraleloan dagoen ibilbideko argiteria hobetzea.
  • Ezin da egin. Elektrizitatearen azpiegituran inbertsio handia egin beharra dago, eta, gainera, ez dator bat alde hartako ingurumena zaintzeko irizpideekin.
   
  • Kexa agertu dute, Santiago kaleko oinezkoen bidean farola bat jartzeagatik, barne-patiorik ez daukaten etxebizitzetako arroparen esekitokia dagoen tokian.
  • Beharrezkoa ikusten da farola hori jartzea, argiteria publikoa behar duen pasagune bat baita.
   
  • Aixin Zolua kaleko kanalaren ondoan dauden farolen luminariak aldatzea berriak jarriz, kanalaren bestaldean, Dunboan egin den bezala.
  • Argi berriek askoz ere gehiago argitzen dute, eta argi zuriagoa da; Aixin Zoluan dauden farolek, berriz, argi eskasagoa eta horiagoa daukate.
  • Bideragarritasuna aztertu.
Bihurgarru ez dena
  • Proposamena jaso da 2015ko aurrekontuaren barruan sartuko ote den aztertzeko.
  • Santiago kalean, zumardiko iturria kentzea eskatzen da. Umeentzako arriskutsua dela esan dute, eta asko kostatzen dela garbitzea eta mantentzea, eta garai batean auzoko jaietan aprobetxatzen zen lekua delako.
  • Ez da egokia.
  • Auzoko elementu berezia da, eta ez da ulertzen inongo arriskurik sor dezakeenik.
   
  • Kexa adierazi dute, bidegorriaren sarreran zegoen WC publikoa eramateagatik. Beste bat jartzeko eskatu dute.
  • Ez da egokia.
  • WC publiko berri bat jartzea garestia da, eta lekualdaketa eraginkortasun-irizpideekin egin da, egiaztatu baita kokaleku berrian askoz ere gehiago erabiltzen dela.
   
  • Junkal kalean, tunelaren ondoko inguruan, egoera txarrean daude espaloiak eta berritu egin beharko lirateke.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Amaituta
  • Aipatutako espaloia konpontzeko lanak egin ditu Hiria Mantentzeko Udal Brigadak.
  • Ez dago aurrekonturik espaloi hori erabat birmoldatzeko .
  • Osinbiribileko parkeko eserlekuen gunean, txintxorraren ordez zoru trinkoagoa jartzea.
  • Ez da egokia.
  • Ingurumen-irizpideen arabera, ez litzateke zementurik edo aglomeraturik erabili behar gune horretan.
   
  • Bidegorriko ibilbidearen hasieran desagertu den eserleku bat ordeztea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Amaituta
  • Eserlekua berriro jarri du Hiria Mantentzeko Udal Brigadak.
  • Junkal kaletik plaza txikira hormaren ondoan igotzen den eskaileran baranda bat jartzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Amaituta
  • Adierazitako tokian badaude eskudelak. Nolanahi ere, agindua eman zaio Hiria Mantentzeko Udal Brigadari aipatutako toki horretan eskudel bat jartzeko Junkaleko plazatxoaren eta Nafarroako ibilbidearen arteko eskaileretan, lehen eskudelik ez zegoen tokian. Gainera, eskubanda bat instalatu da Junkal kaleko sarbidean, Nafarroako hiribiderako norantzan. .
  • Junkal kaleko espaloietan harria ildokatzea, irristatzeko arriskua daudenetan, istripuak saihesteko.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
Prozesuan
  • Agindua eman zaio Hiria Mantentzeko Udal Brigadari lan horiek arrisku handiena duten tokietan egiteko.
  • Oiasso Museoaren parean, hutsune arriskutsu bat geratzen da parterrearen eta kantineraren estatuaren parean jarritako 3 fokuetako bakoitzaren artean.
  • Udaleko Zerbitzu Teknikoek aztertuko dute arazoa.
Egin gabe  
  • Kostorbe Alde kalean sasiak garbitzea.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • Udaleko eskumenekoa den tokian egin da kimatze lana, 2014ko urtarrilean.
    Errepidearen (saihesbidea) ezpondaren mantentze lanak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak dira.
  • Bere garaian aurkeztu eta ukatutako eskaera berriz egiten da, Salis hiribideko 13. atarira sartzeko espaloian arrapala bat egite aldera. Orduan atari horretan bizi zen desgaitu batentzako eskatu zen. Ukoaren arrazoia izan zen oztopo horren arazoa ematen duela espaloian, eta atariaren barnealdean egin beharko litzatekeela.
  • Ez da egokia.
  • Oztopo bat izango litzateke bide publikoan, eta arriskua ere sor lezake. Horrelako irtenbideak edo egokitzapenak komunitatearen barruan egin behar dira, ez bide publikoan.
   
  • Erromes plazaren egoeraz galdetu dute; izan ere, hasiera batean, erabilera publikoko pribatua da, eta, beraz, haren mantentzea jabeen komunitateari dagokio. Ez da bidezkoa ikusten hura gozatzen duten herritar askok sortzen duten gastuak hangi bizilagunei bakarrik eragitea.
  • Mantentze-egoerak legez horrela izan behar du, komunitatearen garaje pribatuak baitaude plaza azpian.
   

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Motoekin arazoak, Santiago kaleko espaloietan.
  • Ezarri berri den mototarako aparkalekurako gordetako gunearekin saihestu behar da arazo hori.
   
  • Kexa agertu dute, Iparralde hiribidean Txingudi Ikastolako autobusentzako geltokiaren egoeragatik. Erabiltzaileek eguraldiaren gorabeherak jasan behar dituzte, markesinarik ez dagoelako..
  • Ez da egokia, eskatutako geltokia delako. Aztertzen ari den Irun-Hendaia linea bat ezartzen bada, aztertu egingo da .
   
  • STOP seinale bat edo abiadura murriztekoak jartzea Salis hiribidearen sarreran. Gernikako Arbolako parketik datozen ibilgailuek gehiegizko abiaduran zirkulatzen dute batzuetan, eta oinezkoen pasabidea babestu beharra dago.
  • Pibotak jartzea aztertuko da, gaizki aparkatutako autoek ikuspena gutxitzea saihesteko.
Egin gabe
  • Aztertzeko dago.
  • Kexa adierazi dute, Santiagoko kaleko 41aren parean dagoen abiadura murriztekoarengatik; zarata handia sortzen du, bereziki garbiketako kamioiak igarotzen direnean
  • Ez da egokia.
  • Murriztaile hori ez da gomazko edo metalezko elementu bat, baizik eta zebra-bide igo bat, asfaltuan eta espaloiaren mailan. Ibilgailuak igarotzerakoan zarata txikiena sortzen duen murriztaile-mota da, eta bere funtzioa garrantzitsua da leku horretan. Beste murriztaile-mota bat jartzea garestia izango litzateke, eta ez dago justifikatuta.
   
  • Salis hiribidea Santiago kalearekin oinezkoentzako pasabide baten bidez komunikatzeko aukera planteatu dute.
  • Ideia interesgarria da, baina gauzatzen zaila, jabetza pribatuko lurrak baitira.
Bihurgarru ez dena  
  • Oinezkoentzako pasabidea ez dago seinaleztatuta Junkal kaleko elizaren parean. Ibilgailuak ez dira erraz gelditzen. Mantsotzeko elementuren bat jartzea proposatzen da.
  • Harrizko zoladuraren gaineko oinezkoen pasabidea moduren batean markatzeko aukera aztertuko da.
Prozesuan
  • Agindua eman zaio Hiria Mantentzeko Udal Brigadari "oinezkoentzako pasabidea" adierazten duen seinalea jartzeko.
  • Santiago kalearen zati bat oinezkoentzako bihurtzea.
  • Ez da bideragarria, arazo larrik sortuko bailituzke zirkulaziorako.
   
  • • Auzoan TAO ez jartzea.
  • Ez da egokia.
  • Erabaki hori Santiagoko eta Dunboako auzo-elkarteekin hitz eginda hartu da, eta Mugikortasunaren Mahaian landu da gaia. Udalak hartutako erabakia da, baina modu parte-hartzailean kudeatu da.
   

HIRI SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Txakurren gorozkien arazoa. Txakur solteen kontrol gehiago ere eskatu dute.
  • Gizalegeari buruzko beste kanpaina bat abian jarriko da, bereziki arazo horri begira.
Prozesuan
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egin dituzten errondetan. Zaintza lanekin jarraitzen dute.
  • Disuasio-elementuak jartzea (loreak, hesiak, kartelak…), txakurrek beren beharrak Aixin Zolua kaleko eraikinetan eta lorategietan egin ez ditzaten.
  • Aurreikusita dago inguruan (Osinbiribil) txakurrentzako aisia-gune berri bat jartzea, eta, beraz, ez da beharrezkoa gertatzen proposatzen den inbertsioa egitea.
   

HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA / BIDE GARBIKETA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Salis hiribideko 6, 8 eta 10ean, edukiontziak hurbilegi daude etxebizitzetatik. Behin eta berriz adierazitako kexa bat da, orain arte erantzun ez zaiona.
  • Ez da egokia.
  • Ez dago irtenbide perfekturik leku horretarako, eta dagoena txarretan onena izango litzateke.
   
  • Edukiontzi marroia giltzarekin itxita ez egotea eskatu dute.
  • Ez da egokia.
  • Ulertzen da giltza erabiltzeak berme gehiago ematen duela edukiontzia behar bezala erabiltzeko, giltza daukana birziklaketarekin inplikatuta dagoen herritarra baita, borondatez erabiltzekoa den aldetik.
   

AUZORAKO EKIPAMENDUAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Neska-mutilentzako guneak, jolasteko eta kirol-jardueretarako. Alternatiba gisa, planteatu dute Dunboa ikastetxeko kirol-kantxetara sartzeko aukera kudeatzea.
  • Lan-talde bat sortuko da Kiroletako, Hezkuntzako eta Hiri-mantentzeko arduradun tekniko eta politikoekin, ikastetxeetako instalazioak aprobetxatzeko plan bat garatzeko.
amaituta  
  • • Pilotalekua estaltzea. Gehiago aprobetxatuko litzateke. Adierazi dute Dunboa ikastetxeko jarduerak ere egiten direla.
  • Ez da egokia. Pilotalekuaren nortasun historikoa gorde behar dela ulertzen da, eta hori erabat galduko litzateke, estaltzen bada.
   

BESTE ZENBAIT

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Fernando Echepare izena ematen auzoko plaza bati.
  • Egina.
  • Fernando Echepare izena eman zaio auzoko plaza berri bati, 2013ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiz.
amaituta  

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52