Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. T. OLAZABAL
    Pintor Berrueta, 3
    T. 943622335

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan: El Pinar-Pinudi   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: El Pinar-Pinudi

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

EL PINAR-PINUDI

Bilkura egina: 2013/3/19

HIRI MANTENIMENDUA/LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Arazoak daude Pinudiko parkeko zuhaitzekin: toki batzuetan lurra falta da, sustraiak azalerara a ateratzen dira eta euria egiten duenean arazoak eragiten dituzte.
  • Lorezaintza zerbitzuak egoera aztertuko du eta egin beharreko lanak egingo dituzte antzematen diren arazoak konpontzeko.
Amaituta
  • Lurra gehitu egin da 2014/03/20an.
  • Kexa bat izan da Bera kaleko amaieran dagoen bideko zuloagatik.
  • Egingo da.
Amaituta
  • Kale honetan tartean tartean dauden zuloak konpondu dira.
  • Tarte bat dago Bera kaleko terrazetan (6. eta 8. zenbakietan).
  • Toki horretako titulartasun egoera ikusiko da. Publikoa da, jarduketa egingo da.
Amaituta
  • Zuzendaritza kokatuta dagoen tokian eskailera-mailaren errematearen konpoketa egin du Hiria Mantantzeko Udal Taldeak.
  • Bera kalean eserlekuak jartzeko eskabidea (6. eta 8. zenbakietan).
  • Eskabideari erantzuna eman baino lehenago aurrera eraman ahal den aztertuko da, alegia espaloia behar bezain zabala den begiratuko da.
Amaituta
  • Agindua eman zaio Hiria Mantantzeko Udal Brigadari aipatutako toki horretan beste bi eserleku jartzeko.

    Ingurune horretan hormigoizko hainbat eserleku daude, eta Delta XXI modeloko bi eserleku.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzoko hainbat tokitan askotan izaten dira txakurren gorozkiak, parkean bereziki.
  • Sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da, txakur-jabe guztiekin zuzenean harremanetan jarriz.
Amaituta
  • Erronda bereziak egiten dira horrelako arau-hausteak detektatzeko.
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egiten dituzten errondetan. Oraindik ere zaintza egiten jarraitzen da.
  • Bide publikoan egiten den droga salmentarekin lotutako arazoak izaten dira.
  • Hiri osoan, Ertzaintzarekiko elkarlana berrantolatu da, eta oinez patruilatzea bultzatzen ari da.
Amaituta
  • Ingurune horretan oinez patruilatzen da ordutegi desberdinetan horrelako delituak eta bestelako arau-hauste batzuk detektatzeko.
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egiten dituzten errondetan. Oraindik ere zaintza egiten jarraitzen da.
  • Gazteen lokalek eragiten dituzten jarduera gogaikarriek eragindako kexak daude. Arrazoiak hauek dira: Zaratak, alkohola, gizalege falta, kaleko altzariak eta abar
  • Diziplina askotariko lan-talde bat osatu da, udaleko arduradun politikoek eta udal teknikari eskudunek osatuta (Hezkuntza eta Gazteria, Udaltzaingoa, Hirigintza Diziplina eta Parte-hartzea), arazoak aztertzeko eta gazte-lokalen araudia eta gizalegezkoak ez diren eta bizilagunei arazoak sortzen dizkien gorabeheren aurrean protokoloa egiteko; bestalde, lokal horietako jarduera koordinatzeko dinamikak ere jarriko dira gazteei begira, horien erabilpena bultzatzeko eta aberasteko.
Prozezuan
  • Tarteka kontrolatu egiten dira bizikidetza arazoak eragiten dituzten gazteen lokal hauek.
    Bidasoa kaleko lokal hauetan 2013 urte honetan bi erreklamazio izan dira, erabiltzaileentzako ohartarazpenarekin.
  • Nolanahi ere, gazteen aisiarako lokalen Kudeaketa eta Bizikidetza Protokolo berriak markatutako prozedura jarraitzen da.
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egiten dituzten errondetan. Oraindik ere zaintza egiten jarraitzen da.
  • Erresonantzia magnetikoak egiten diren lokaletan izaten diren zaratekin lotutako salaketak: Bera kalean, 14.-16. zenbakietan Pinudik alean, 20.-22. eta 22.-24. zenbakietan.
  • Hirigintza Diziplina Zerbitzuak arazoak aztertuko ditu.
Amaituta
  • Jardueren erregistroa aztertu ondoren, eta ingurunea ikuskatu ondoren, ez da antzeman erresonantzia magnetikoko ekiporik izan dezakeen jarduerarik. Zarata iturria beste bat izan daiteke. Zehaztasun gehiagoko idazkirik gabe ezin da ikerketarik egin.

MUGIKORTASUNA / BIDE PUBLIKOA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Pinudi eta Bidasoak aleetan abiadura mugatzeko gailuak instalatzeko eskabidea egin da.
  • 2013ko trafikoa lasaitzeko plangintzan sartzea. Dagoen erabilgarritasun ekonomikoaren arabera erabakik oda egiten den ala ez.
Amaituta
  • Abiadura mugatzaileak ezarri dira Bera kalean.
  • Kexa bat jaso da Bidasoak aleko 12. zenbakiaren aurrean autoak oso maiz aparkatzen direlako.
  • Udaltzaingoak zaintza lanak maiz egingo ditu.
Amaituta
  • Txanda bereziak egiten dira aparkatzea debekatuta izateagatiko arau-hausteak detektatzeko.
  • Ez da arau-hausterik antzeman agenteek aldiro egiten dituzten errondetan. Oraindik ere zaintza egiten jarraitzen da.
  • Pinudiko aparkalekuko plazen inguruan: Kexak jaso dira baldintzengatik eta prezioengatik. Errotazio aparkalekua egiteko aukera ote dagoen galdetu da.
  • IrunVirekin kudeatuko da arazo horren konponbidea, IrunVi instalazioko arduraduna den aldetik.
Amaituta
  • Kexei dagokienez, zenbait irtenbide izapidetu dira.
  • Prezioei dagokienez, Irunviko Administrazio Kontseiluak 2012ko irailaren 21ean onetsitako aukera-sorta bat dago, neurrirako irispidea eskaintzen duena.
  • Abonamendu-sistemari dagokionez, orain, 6, 8, 10 eta 12 orduko txartelak daude, eta ez da beste aukera batzuetarako eskaerarik egin.
  • Txandakakoari dagokionez, txandakako sistema jartzeari begira orain arte egindako azterketen arabera, ez da komenigarria sistema hori ezartzea.
  • Pinudiko aparkalekuaren inguruan: Kexa bat jaso da Pinudi aparkalekura sartzeko atea ezin delako erabili txartelaren bidezko sarbide kontrolarekin arazoak daudelako.
  • IrunVirekin kudeatuko da arazo horren konponbidea, IrunVi instalazioko arduraduna den aldetik.
Amaituta
  • Aparkalekura sartzeko arazoa konponduta dago: Bera kaleko 1. zenbakiko sarrerako atea konponduta dago, eta jarrita oinezkoentzako sarrera kontrolatzeko gailua (bandalismoa zela eta erauzia).
  • Pinudiko aparkalekuaren inguruan: Kexa bat jaso da igogailua ez dabilelako
  • IrunVirekin kudeatuko da arazo horren konponbidea, IrunVi instalazioko arduraduna den aldetik.
Prozezuan
  • Arazoa hau botoietan-eta txotxak eta objektu txikiak sartzen direlako sortzen da. Asmoa da kaiola antzeko bat jartzea, jarritako teilapea hartuko lukeena, eta giltzaz itxita joango litzatekeena; aparkalekuaren erabiltzaileek soilik izango lukete sartzeko modua. Horrela eragotziko litzateke, gainera, igogailuaren aldetik sartzen uzten ez duen jende multzoa biltzea.

HIRI-HONDAKINEN BILKETA

ESKAERAK KompromisoAK EGOERA OHARRAK
  • Bosgarren edukiontziaren esperientzia-pilotua egiteko proposamena egin da. Hori erabiltzeko, giltza beharrezkoa izango da.
  • 5. edukiontziaren erabilera hiri osora zabaltzen ari da eta giltzaz baliatuz erabiliko da.
Amaituta
  • Zabaldu da jadanik edukiontzi marroia hiri osora. Kit banaketa egiten ari da (zaborrontzia, poltsak, giltza), bi hilabetean egina egongo da dena.
  • Eskailerak ez dira ongi ikusten Bidasoak aleko 20. zenbakian edukiontziak jarri direlako. Edukiontzi horiek tokiz aldatu ahal diren eskatu da. Gauza bera gertatzen da Hondarribia eta Pinudi kaleak lotzen dituen eskaileran.
  • Txingudi Zerbitzuak Partzuergoari helaraziko zaio berriro kokatzeko proposamen hauen bideragarritasun azterketa.
Amaituta
  • In situ egin da ebaluazioa.

  • Nahiko urruti geratzen dira eskaileretatik, espaloia zabala da eta. Ez daude horien parean ere, eta alde batera edo bestera mugitzeak ez luke konponduko bakarren bat haien artean ezkutatzeko edo nolabait ezkutatzeko arazoa.
    Ez dugu ikusten zer zentzu eduki lezakeen mugimendu horrek.

BESTE BATZUK

ESKAERAK KompromisoAK EGOERA OHARRAK
  • San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta auzoan jarduerak egiteko eskaera.
  • Aukera hori irekita dago jarduerak auzoan egiten dituzten elkarteentzat; horretarako, beren proposamenak Kultura Arloan aurkeztu behar dituzte.
Amaituta   
  • Kexa bat aurkeztu da Auzo Elkarteetan egiten diren jarduerei buruz, akademientzako eta beste zentro profesionaletarako konkurrentzia direla adieraziz. Galdera bate gin da elkarteetakoa seguruekin eta erantzukizun zibileko agiriarekin lotuta.
  • Arrazoiei eta egokia ez den balizko konkurrentziari buruzko azterketa bat egingo da, Auzo elkarteen jarduerak antolatzeari begira.
Amaituta
  • 2013an aldatu da Udalak Auzo-elkarteei diruz lagundutako jardueren balorazio-baremoa, eta orain, gizartea, kultura, gizalegea, herritarren parte-hartzea eta horrelako helburuak dituzten jardueren finantzaketa sendotuko da, eta klausula berri bat sartu da Oinarrietan, berariaz baztertzen dituena inguruko jarduera profesional pribatuarekin lehia desleiala dakarten jarduera guztiak.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52