Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2020 Ekainak 7 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    L. OLAZABAL
    Ferrones, 32
    T. 943627858

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Meaka   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Meaka

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

MEAKA

Sesión realizada el 2013/11/18

HIRI MATENTZEA / LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Borda-Txiki jatetxearen inguruan, negutegiaren ondoan, isurbide buxatuta dago.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari premiazko abisua helarazteko konpromisoa hartu dae.
Egin gabe
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helarazi zaio..
  • Borda-Txiki jatetxetik hurbil dagoen parkea ez da behar bezala garbitzen eta saguak daude.
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari abisua helarazteko konpromisoa hartu da.
Egin gabe
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helarazi zaio.
  • Borda-Txiki jatetxearena urreko zubia ez dago behar bezala babestuta eta jendea erortzeko arriskua dago.
  • Dagoen arrisku maila eta zubiaren segurtasuna areagotzeko dagoen benetako beharra zehazten duen azterlan tekniko bat egiteko konpromisoa hartu da.
Amaituta
  • Tutu formako eskudel bat ezarri du Hiria Mantentzeko Udal Lantaldeak.
  • Egun batzuk lehenago egitea bideetako belarrak eta sasiak garbitzeko lanak (bidegorrian eta errepidean).
  • Eskaera Behemendira helarazteko konpromisoa hartu da jarduketen egutegia aldatzeko eta aipatutako garbiketa udaldia baino lehenago egiteko.
Egin gabe
  • Udalak hiriko lorategiak mantentzeko kontratatuta daukan enpresari toki horretan belarrak eta sastrakak garbitzeko agindua eman zaio

    Behemendi Elkartearekin batera aritzeko
  • Olagarairen eta Franziunen artean ez da biltzen Saroiatik jaisten den ura. Lan bat egin behar da urak gainezka egin eta bideak zein inguruko lursailek gainezka ez egiteko. Jarduketa aprobetxatzea espaloia zabaltzeko.
  • Lan hori egiten ari da.
amaituta
  • 2013aren amaieran esleitu ziren FRANTZIUNERAKO SARBIDEAN EURI-URAK JASOTZEKO obrak. Lan horiek 2014ko urtarrilean gauzatu ziren. Hori dela eta, lehen tokirik baxuenera iristen zen ur kopuru handia bildu eta dagoen biltzailera bideratzen dira.

    Bestalde, dagoen tokia kontuan izanik ezin da egin eskatzen duzun espaloiaren zabaltzea.
  • Argiteria publikoa hobetzea. Argiak zuhaitzen adarren artean daude eta ez dute beren xedea betetzen. Adarrak kimatzea proposatzen da arazoa konpontzeko.
  • Lan hori Arboladia Kudeatzeko Planean sartu behar da 2013-2014.
Egin gabe
  • Udalak hiriko lorategiak mantentzeko kontratatuta daukan enpresari agindua eman zaio beheko adarrak kima ditzan.
  • Haur parkearen mantentze-lanak hobetzea.
  • Parkearen egoera berrikusteko eta, egin litezkeen kalteak konpontzeko konpromisoa hartu da.
Prozesuan
  • Egin beharreko konponketak egin ditu Hiria Mantentzeko Udal Lantaldeak. Jolas-tokia eraberritzea programatuta dago. Jolasak ordezkatu eta dauden bi guneak komunikatuko dira. 2014ko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten da. .
  • Tutu bat jarri behar da Burutaran bidegurutzean ura bidearen gainetik ez pasatzeko. Bidean gorago dauden bi tokitan gauza bera gertatzen da eta horren berri eman zaio dagoeneko Obra eta Mantentze-lanak Arlora.
  • Arazoa aztertzen duen azterlan tekniko bat egiteko konpromisoa hartu da konponbiderik egokiena zehazteko.
Egin gabe
  • Azterketa teknikoa egiteko dago.
  • Meakan sartzeko errepidean, autobidearen zubia pasa ondorengo espaloiak hobetzea.
  • Lan horrek garrantzia handiko aurrekontu zehatza behar du. Momentuz, egiteko geratzen da.
Amaituta
  • Blaiako zubiaren eta autobidearen arteko espaloiak berritu egin dira, eta autobideko zubiaren eta Udal Mintegia/Borda-Txiki Jatetxerako sarbidearen arteko tartea egiteko geratzen da.
  • Bidegorrian eserlekuak jartzeko eskaera egin da.
  • Horren bideragarritasuna aztertzeko konpromisoa hartu da, bidegorriaren ertzak zein meheak diren kontuan izanik
Bihurgarru ez dena
  • Ezin da eserlekurik jarri bidegorrian dagoen espazioa eta bizikleta erreia dela kontuan izanik.
  • Erregistro tapakiek lasaierak dituzte, gauetan eragozpenak sortzen dira ibilgailuak pasatzen direnean zarata egiten dutelako.
  • Arazoa aztertzeko eta aipatutako erregistroetako enpresari edo enpresei errekerimendua egiteko konpromisoa hartu da.
Egin gabe
  • Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helarazi zaio.
  • Jolas tokian dagoen eta erabiltzen ez den egurrezko zubia kentzeko eskaria egin da.
  • Zubia kentzeko konpromisoa hartu da.
Amaituta
  • Aipatutako zubia kendu egin da.
  • Ibaitarako igoeran dauden platanoak kimatzeko eskaera egin da.
  • Lan hori 2013-2014ko Arboladia Kudeatzeko Planean sartzeko konpromisoa hartu da.
Amaituta
  • Arboladia Kudeatzeko 2013-2014 Planak udaleko eskumenekoa den aipatutako arboladia kontserbatzeko kontuan izan beharreko jarraibideak biltzen duena beteko da.

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Errepidean trafikoa moteltzeko konponbideak berriro aztertzea planteatu da. Egun abiadura moteltzeko jarrita dauden gailuak gehiegizkoak direla uste dute eta dauden tokietan galtzada emendatuta dago.
  • EZ DA EGOKIA. Egun dauden moteltzeko gailuak dira teknikoki egokienak iritzitakoak .
   
  • Trenaren, Euskotren, autobus geltokietatik hurbil dauden tokietan doan aparkatzeko guneak egokitzeko eskatu da Donostiarako eta abarretarako joateko garraio publikoaren erabilera bultzatzeko xedearekin.
  • FICOBAko aparkalekuan planteatzen den antzeko konponbide bat ezartzeko aukera aztertzen ari da EuskoTrenerako sarbide erraza den aldetik.
Amaituta
  • 2014ko urtarriletik, FICOBAK bere gain hartu du erakustazokaren aparkalekuaren kudeaketa. Aparkalekua doakoa izango da 08.00etatik 22.00etara 2014/01/23. Gauean, abonatuentzat bakarrik izango da aparkalekua. Gestioan egin den aldaketaren helburua Ficobako aparkalekua bere jardueraren eta inguruaren zerbitzuan jartzea da.
  • Arriskutsutzat hartzen da haur eskola berriaren parean dagoen bidegorriaren eta Alzukaitz kalearen arteko bidegurutzea. Seinaleztapena jartzeko eskatu da arrisku horren berri emanez txirrindulariei eta autoei.
  • Egoeraren eta egin litezkeen hobekuntzan gaineko azterlan tekniko bat egiteko konpromisoa hartu da.
Egin gabe
  • Aztertzeko dago.

HIRIGINTZA/INGURUMENA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Auzo-bideen mantentze-lanak hobetzea.
  • 2013an bideak hobetzeko programa baten esleipena egin da eta laster hasiko da gauzatzen.
amaituta
  • Hainbat jarduketa egin dira landa bideak hobetzeko programaren barruan, haietako batzuk Meaka auzoan egin dira, hala nola:
    - Berroarako sarbidea konpondu da.
    - Euri-urak biltzeko lanak egin dira Frantziunerako sarbidean.
    - Zoladura konpondu da Haize-Alde (Meaka 28) etxearen aurrean.

  • Goiko aldeko bideetako argiztapena hobetzea (Ibaita eta abar).
  • Aipatutako hobekuntzaren bideragarritasuna eta kostuak aztertzeko konpromisoa hartu da.
Egin gabe
  • Aztertzeko dago.

BIDEEN GARBIKETA/ UR ZERBITZUA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Oinarri solido bat jartzeko eskatu da Borda-Txiki jatetxearen inguruan dauden zabor edukiontzietarako.
  • Eskaera aztertzeko eta, bidezkoa bada, eskatutakoa betetzeko asmoz, Txingudiko Zerbitzuen Partzuergora helarazteko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • Hormigoizko oinarri bat ezarri da edukiontzien azpian.
  • Goiko alde guztirako (Ibaita eta abar) bi edukiontzi besterik ez dagoela adierazi da. Ibaita aldean birziklapen edukiontziak jartzeko eskaera egin da.
  • Eskaera aztertzeko eta, bidezkoa bada, eskatutakoa betetzeko asmoz, Txingudiko Zerbitzuen Partzuergora helarazteko konpromisoa hartu da.
Bihurgarru ez dena
  • Toki horretan bilketa egiten duten ibilgailuentzako sarbiderik ez dago. Birziklatzeko edukiontziak jarri dira hurbilen dauden bidegurutzetan.
  • Irugurutzetako Labeak kokatuta dauden ingurua garbitzeko eskaera egin da.
  • Lan horiek egiteko abisua Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari helarazteko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • Izaera urgentearekin, ez ohiko garbiketa bat egin da inguru horretan.

  • Gainera, Irugurutzetako meatze-ingurua egokitzeko eta zabaltzeko jarduketa proiektu bat dago. Proiektu hori fasetan gauzatzen ari da, beste administrazioekiko lankidetzan. Une honetan, eta egungo egoera ekonomikoa dela eta, ezin izan da aurreratu lan horietan, baina proiektuan inguru osoa egokitzea aurreikusten da bisitei begira.

  • Auzo osoan ez dago suteetarako ur-hargunerik. Biztanle gehien dauden tokietan ur-harguneak jartzeko eskaera egin da.
  • Eskaera aztertzeko eta, bidezkoa bada, eskatutakoa betetzeko asmoz, Txingudiko Zerbitzuen Partzuergora helarazteko konpromisoa hartu da.
Egin gabe  
  • Emakidako errota elikatzen zuten eta Aldabetik datozen euri-urak ez daude behar bezala bilduta eta bideratuta. Txingudiko Zerbitzuen Partzuergoari planteatzea urez gainezka egiteko gune kritikoak aztertzea (Franziuneko jaitsieran, ura pasatzen den tokian dauden gutunontzi blokeak).
  • Eskaera aztertzeko eta, bidezkoa bada, eskatutakoa betetzeko asmoz, Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateko Partzuergora helarazteko konpromisoa hartu da.
Egin gabe  

BESTE ADMINISTRAZIOETAKO ESKUMENEKOAK DIRENAK

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Ibaiak urez gainezka egiteko arazoa dago eta etxe batzuetan maiz izaten dira uholdeak. “Ipotxen zubia” buxatu egiten da bertan pilatzen diren sedimentuengatik. Errekaren dragatze lana URArekin kudeatzeko eskatu da. Nagusiki, Legiako zubitik Zentraleraino.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
  • Arazo honen garrantzia kontuan izanik, Udalak bere gain hartzen du hori gauzatzea .
amaituta
  • Ipotxen zubiaren aldean, ERROTAZAR ERREKAREN UBIDEA DRAGATZEKO LANAK eginak daude.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52