Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Anaka-Puina   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Anaka-Puiana

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ANAKA-PUIANA

Bilkura egina: 2013/2/28

HIRI MANTENIMENDUA/LOREZAINTZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Mariño Taberna-Jatetxearen aurreko tamaina handiko zuhaitzak kentzeko eskatu da. Maiz samar inausi dira, baina oso handiak dira eta eguzki guztia kentzen diete ondoko etxebizitzei.
  • Kexa agertu dute Aldabe Mendia eta Anaka kalearen artean dauden zuhaitz handiek arazoak sortzen dituztelako (zikinkeria, erretenak itxi, espaloiak hondatu,...) eta haize handia dabilen egunetan segurtasun ezaren sentsazioa ematen dutelako. Horien ordez zuhaitz txikiagoak landatzea proposatzen dute.
  • Beste horrenbeste Jaizkibel kaleko 41. zenbakiko platanoekin.
  • Tamaina handiko zuhaitzen aldeko interbentzioa, ingurumenaren alorrean onura handiak ekartzen dituztelako. Zuhaitzek arazoak eragiten dizkieten pertsonei Udalak beste bizileku bat ematea proposatzen da.
  • Oro har, zuhaitzen kudeaketaren inguruko proposamena: oso handiak direlako eragozpenak sortzen dituzten aleak kentzea eta hiri esparru bakoitzean espezie egokiak landatzea, erori/moztutako aleen epaitondoak kentzea eta platanoak behar bezala inaustea.
  • Zuhaitzak kudeatzeko plan globala prestatu eta bideratuko da. Arazoak sortzen dituzten aleak mozteko, inausteko, birlandatzeko eta abarretarako irizpideak finkatuko dira plan horretan.
realizado
  • Zuhaitzak Kudeatzeko 2013-2014 Planean jasoko dena beteko da, aipatu zuhaitzak kontserbatu/mozteko erabakia hartzeko jarraitu beharko diren irizpide zehatzak emango baititu.

  • Zuhaitzak kendu izanagatik hainbat kaletan (Lekuona misiolaria, Fabiola erregina, eta abar) geratu diren zuloak estaltzea.
  • Egingo da.
realizado
  • Anakako kaleetan txorkoak ixteko lanak egin dira 2013ko amaiera aldera.
  • Soroxartan moztutako zuhaitzak birlandatzea.
  • Ez da egokitzat hartu. Hain zuzen ere parkeko zuhaitzen garapena hobetzeko moztu ziren ale horiek, gehiegi pilaturik zeudelako.
Bihurgarri ez dena  
  • Itsasontzi Pirataren Parkean ping-pongean ibiltzeko mahaia jartzea.
  • Egingo da.
realizado
  • Altzari hau jartzeko behar adinako tokirik ez dago.

    Hala ere, "pirata ontzia" jolas tokia osorik berritu da.
  • Autobus geltokiko markesinen inguruko kexa: euria ari duenean ez dute behar bezala babesten.
  • Indarrean dagoen esleipen kontratu baten bidez jarri dira egungo markesinak, eta horiexek dira kalitate eta babes handiena eskaintzen dutenak lehiaketara aurkeztutakoen artean. Egungo markesina eredua jartzen jarraitu behar da kontratua bukatu arte.
   
  • Bi geltokitan markesinak jartzeko eskatzen da, horrelakorik ez dutelako: Aldabe mendia kalean eta Urdanibia Berrin.
  • Urdanibia Berriko geltokian markesina jartzea.
amaituta
  • Urdanibia Berrin jartzeko azen markesina dagoeneko instalatua dago.
  • Puianako haur parkearen inguruetan WC publikoa jartzeko iradokizuna egin da, haur eta heldu asko ibiltzen direlako parke horretan. Soroxartako Parkean dagoena beste leku horretara eramateko aukera planteatu da, orain dagoen lekuan jende gutxiago ibiltzen delako.
  • WC publikoen erabileraren azterketa egitea, eta lekuz aldatzeko aukerak bilatzea. Dauden datuen arabera, Soroxartan jarritakoak ez du erabilera maila txikia.
amaituta
  • Komun publikoak alokatzeko eta mantetzeko lanak 2014ko maiatzean amaituk oda eta, horregatik, egungo kabinak ezin dira lekuz aldatu.
  • Soroxarta parkean dagoen komunaren erabilera portzentajea oso altua denez, 2013. urtean 13.215 pertsonek erabili zuten, ez da aholkatzen beste toki batera aldatzea.
  • Mariño Tabernaren aurrean 2 eserleku osagarri jartzea. Adineko pertsonak biltzen dira leku horretan, eta eserleku gutxi daude (askotan espaloian eseriak ikusten dira adineko pertsonak). .
  • Eremuan dauden eserleku beharrak eta horrelakoak jartzeko aukera errealak aztertzea, espaloiak ez baitira oso zabalak.
prozesuan
  • 2014ko martxo/apirilean jartzea aurreikusten da.

HERRITARREN SEGURTASUNA ETA BIZIKIDETZA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Kexa azaldu dute Puianako eta auzoko beste leku batzuetako etxebizitzetan eta establezimenduetan egiten ari diren lapurretengatik. Auzokoen segurtasuna eta haien ondasunen babesa ziurtatzeko beharreko neurriak hartzeko eskatzen dute. Egunez jarduten duten delinkuente talde antolatuak daudela ohartarazten dute berriro ere.
  • Alde honetan zaintza lana indartzea, Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin koordinatuta.
prozesuan
  • Apirilean hasi zen gunearen zaintza handiago mantentzen da, auzoetan bi agentek osatutako oinezko patruilen bidez, delituak prebenitzeko lanean.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzten erronden bidez zaintzak jarraitzen du.
  • Kexa agertu dute kalean txakur kakak egoteagatik.
  • Kexa azaldu dute Soroxarta parkean txakurrak aske ibiltzen uzteagatik.
  • 2013. urtean Gizalege Kanpaina abian jartzea.
prozesuan
  • parkeetan oinezko erondak egin dira arau-hauste horiek antzemateko. bai espaloietako gorozkiengatik bai solte dabiltzan txakurrengatik.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzten erronden bidez zaintzak jarraitzen du.
  • Txatarra eta orgatxoetan jasotzen duten pertsonek eragiten dituzten arazoengatik kexa bat aurkeztu da. Espaloietatik dabiltza eta traba keta segurtasun falta eragiten duten bertatik pasatzen dutenei, eta bereziki auzoko toki jakin batzuetan, espaloiak estuan diren lekuetan..
  • Udaltzaingoko Bizikidetza Unitatea lanean ari da arazo honi konponbidea emateko, eragozpen eta traba horiek murriztu ahal izateko.
prozesuan
  • Dagozkion arau-hauste aktak egite ari dira eta txatarra orgak konfiskatzen ari dira.
  • Une hauetan, ez di antzeman pertsona horiek gunean. Identifikatu eta aktak egin ziren bere garaian, eta orgak kendu zitzaizkien.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzten errondetan arau-hausteak detektatu dira, salatu egin eta gurdiak konfiskatu dira. Zaintzak jarraitzen du.
  • Molestiak daudela adierazi dat ona askoko kamioiak auzokok aleetan dabiltzalako (Iberduero aldean eta Letxunborro hiribidean). Poliziaren zaintza gehiago egiteko eskatzen da
  • Poliziaren zaintza gehiago egiteko konpromisoa hartu da.
prozesuan
  • Gunea seinaleztatuta dago, kamioien zirkulazioa debekatuz. Kamioien zirkulazioa gutxitu egin da auzoan, nahiz eta, agian, uneren batean bakarren bat pasatu. Ikusi dena salatu ere egin da.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzte errondetan ez da arau-hausterik detektatu. Zaintzak jarraitzen du.
  • Kexa bat aurkeztu da espaloietan dabiltzan bizikletek oinezkoei eragiten dizkieten arazoengatik..
  • Poliziaren zaintza egiteko konpromisoa hartu da Ordenantza betearazteko.
prozesuan
  • Urte osoan zenbait polizia-kontrol planifikatuta daude; besteak beste, espaloietan bizikletak ibiltzea zaintzeko, eta berariaz kontuan hartzen da auzo horretarako.
  • Agenteek aldian behin egiten dituzte errondetan ez da arau-hausterik detektatu. Zaintzak jarraitzen du.

MUGIKORTASUNA / BIDE PUBLIKOA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Julian Gayarre kalean (Lazaretoko bidea) eta Luis Mari Tolosa kalean ibilgailuek arazoak sortzen dituzte abiadura handiegian joateagatik. Oinezkoentzako arriskutsua da bidea meharra delako eta espaloirik ez dagoelako.
  • Anaka kalea eraldatzeko proposamena, bi norabideak mantenduz, baina espaloia alde bakar batean soilik utzita, espaloi zabal bat eduki ahal izateko bi meharregiak izan beharrean.
  • Aurreko puntuarekin loturik, Anaka kalean, “La Kaxita” pasa eta gero dagoen etxearen jabeekin espaloia zabaltzeko akordio batera iristeko eskatzen zaio Udalari.
  • Mugikortasun arloak eta Udaltzaingoak baterako azterketa egitea norabide bakarra ezartzeko eta bide horietan espaloiak zabaltzeko.
prozesuan
  • Julian Gayarre kalean espaloia zabaltzeko proiektaua idatzi egin da eta une honetan lizitatzeko fasean dago. Aurreikusten da obrak urtea amaitu baino lehenago esleituko eta egingo direla. Proiektuan egungo espaloia zabaltzea aurreikusten da eta horretarako egungo zirkulazio erreietako bat hartuko du, horrela kalea norabide bakarrekoa izango da. Burniola kaletik Anaka kalera eramango du.
  • Gehiegizko abiaduraren arazoari dagokionez:orduko 30 km-ko gehienezko abiadura muga jartzea onetsi da I. Eranskinean adierazitako Irungo udalerriko kaleetan (30 KM/H guneak) Mugikortasun, Bide Publiko Eta Obra Arloko Ordezkariaren .134 zenbakiko ebazpena. 2013/07/08) Gainera, gidarien sentsibilitatea areagotzeko, laster zirkulatzen den abiadura seinalatzeko elementu batzuk ezarriko dira.
  • Anaka kaleko espaloiak zabaltzeko lanak San Migel-Anaka hirigintza eremua garatzen denean egitea dago aurreikusita.
  • Arriskutsuak dira Puianako plazatxoko oinezkoentzako igarobideak, oinezko batzuk harrapatu ere egin baitituzte haietan. Trafikoa moteltzeko elementuak eta igarobideetan argitasun handiagoa jartzeko eskatu da.
  • Argitzeko elementuak jartzea aipaturiko oinezkoentzako igarobide horietan.
egina
  • Oinezkoen pasabideko argiztapena hobetu egin da 2013an, eta obra zibila egin ondoren, farola berri bat jarriko da Puianako Tahona parean, 2014ko martxoan zehar.
  • Tona askoko kamioak ibiltzen dira auzoko kale batzuetan (Iberduero aldea eta Letxunborro hiribidea) eta eragozpenak sortzen dituzte. Polizia kontrol handiagoa eskatu dute.
  • Ez da egokitzat jotzen abiadura murriztekoak jartzea. Poliziaren kontrola gehitzea.
prozesuan
  • Gunea seinaleztatuta dago, kamioien zirkulazioa debekatuz. Kamioien zirkulazioa gutxitu egin da auzo horretan, nahiz eta, agian, uneren batean bakarren bat pasatu. Ikusi dena salatu ere egin da.
  • Urdanibiatik Kateara oinezkoentzako lotura egitea. Gaur egun igarobide bat dago, baina ez da oso egokia eta lur pribatuetan barrena doa gainera
  • Jabe pribatuekin hartu-emanak izatea hobekuntza hori egiteko bideragarritasuna ikusteko.
Bihurgarri ez dena
  • Proiektu hau egitea ez da bideragarritzat jotzen, jabetza pribatuko lurrak direlako.
  • Letxunborro hiribidea: Arratibel okindegiaren parean dagoen oinezkoentzako igarobidea askotan ez dute errespetatzen ibilgailuek. Semaforoa jartzeko eskatu da.
  • Ez da bidezkotzat hartzen. Aldamenean badaude oinezkoentzako igarobideak.
   
  • Abiadura handiegiaren arazoak Letxunborro hiribidean. Semafororik gabeko igarobideetan moteltzaileak jartzeko eskatu da.
  • Ez da egokitzat hartzen moteltzaileak jartzea. Polizia kontrola areagotu.
   
  • Anaka kalean, Espazioaren aurrean oinezkoentzako igarobidea jartzea.
  • Ez da bidezkotzat hartzen. Aldamenean badaude oinezkoentzako igarobideak.
   
  • Kexa azaldu dute Anaka kalean Kutxaren parean semaforoaren sakagailua kendu izanagatik.
  • Udal teknikariek semaforoaren funtzionamenduaren inguruan egindako azterketan oinarritu da kentze hori. Azterketa horren arabera, sakatzailerik gabe zuzenagoa da funtzionamendua.
   
  • Anaka kalea-Lentxunborro hiribidea bidegurutzeko semaforoaren egituraketa aldatzeko proposamena, oinezkoentzako gorri dagoenean eskuinera bira egin ahal izateko.
  • Proposamenaren bideragarritasun eta interes azterketa egitea.
amaituta
  • ETRA NORTE enpresak 2013/05/15ean egin du semaforo aldaketa, enpresa hori baita argiteria/semaforoak mantentzeko lanen esleipenduna.
  • Beilatokiaren aurrean dagoen semaforoaren kokalekua aldatzea, bihurgune baten atzean baitago justu.
  • Proposamenaren bideragarritasun eta interes azterketa egitea.
amaituta
  • Tokia bertan aztertu da. Egungo tokia da egokiena (gorako noranzkoan ezin da lekualdatu, handik 4 metrora espaloia 1 metro zabal besterik ez da, eta beheranzko noranzkoan, alde bateko espaloia murruaren gainean kokatzen delako. Semaforo horren presentzia beste semaforo keinukariez eta seinale bertikalez dago adierazita).
  • Pagogaina kaletik Puiana aldera igotzeko aparkaleku batzuen kokalekua aztertzea, mehargune arriskutsuak baitaude bideko puntu batzuetan.
  • Aparkaleku plaza bat kentzea (edo haren ordez motorrentzako aparkalekua jartzea) planteatzen da egungo meharguneari konponbidea emateko.
amaituta  
  • Aldabe mendia kalean (biribilguaren bueltan) autobus geltokia jartzeko eskatu da.
  • Aukera hori aztertu dute Mugikortasun arloko teknikariek eta ez dute bidezkotzat jo. Segurtasun arazoak ekarriko lituzke, gainera, bira horrek.
   
  • Belaskoeneatik datorren bidegorriari jarraipena ematea Hondarribia kalearekin lotzeko.
  • Galtzadan bizikletentzako bidea gorriz margotzeko proposamena, Europako iparraldeko lurralde batzuetako ereduari jarraiki.
  • Zalantzan jartzen da galtzadan bizikleten zirkulazioari (haurrak bereziki) leku egiteko 30ean joateko eremuaren eraginkortasuna.
  • HMIParen (Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana) esparruaren barnean dago bizikletaz mugitzeko kontu hauen azterketa, eta plan hori egiten ari da gaur egun.
prozesuan
  • Letxunborro ibilbidetik bizikleta-erreiaren proiektua aztertzen ari da, eta dauden aukera guztiez hitz egin da 2014/03/27ko Mugikortasun Mahaian. Puianako biribilgunetik Ospitalearekiko eta Soroxartarekiko loturak aztertzen ari dira.
  • Jaizkibel kaleko aparkalekua handitzea. Plaza batzuk trenera doazen herritarrek erabiltzen dituztela esan dute. Katean disuasio-aparkalekua sortzea proposatu da, Anakako eta Belaskoeneako eremu batzuetan eragin handia duten erabilera horiek baztertzeko.
  • Ez da egokitzat hartzen leku horretan trenaren erabiltzaileentzako aparkalekua egitea. Kateako aukerei dagokienean, hemendik gutxira auzo horretan egingo den saioaren esparruan aztertuko dira horiek
   
  • Kexa agertu dute espaloietan barrena ibiltzen diren bizikletek oinezkoei arazoak sortzeagatik.
  • Polizia kontrola Ordenantza betearazteko.
   

URBANISMOA ETA BARATZAK

ESKAERAK KompromisoAK egoera oharrak
  • San Migel-Anaka proiektua: hainbat urtez antolamendutik kanpo luzatu den egoera, bizitzeko egokiak ez diren jabeekin, baina zergak ordaintzeko salbuespenik gabe.
  • San Migel-Anakako jabeei (50 beste bizilekua eman beharrekoak, baserriak eta enpresak) kalte-ordainak emateko eta eremua Oxinbiribilen egindakoaren antzeko berdegune publiko bilakatzeko proposamena.
  • San Migel-Anaka esparruan adineko pertsonak ibiltzeko korridoreak eta zuhaitzez osatutako berdeguneak sortzea proposatzen da.
  • Jaizkibel-Agerre eta Donostia kaleen artean dagoen bidea hobetzea.
  • Esparru honen hirigintza egoera orokorrean berrikustea, eta San Migel – Anaka proiektuaren une honetan birbideratzea. Gainera, 2013ko Udal Aurrekontuan onartutakoa betetzea egoteko eta ibiltzeko eremuak egokitzeko.
prozesuan
  • Egun, Udal Zerbitzu Teknikoak “San Migel-Anaka” proiektuko hirigintza antolamenduko gai batzuk aztertzen ari dira egungo egoera ekonomikoarekin eta eremuko bideragarritasun ekonomikoarekin egokitzeko.
  • San Migel-Anakako etxebizitzak eraiki eta urbanizatzeko obrak egin ezin diren bitartean, txabolak partzialki kenduko dira eta inguru hori txukundu egingo da. Jarduera hau beharrezkoa da zonalde hori egoera txarrean dagoelako eta Eusko Jaurlaritzak egindako gomendioagatik, alegia, baratzeak ez erabiltzea aholkatzen du lurzorua neurri batean kutsatuta dagoelako.

  • Gaur egun lizitazioan daude izen hau daraman proiektuko obrak: "Txabolak kendu eta baratzeak txukundu San Migel-Anakan (1. Fasea)". Proiektu honetan sartzen da baratzeak erabiltzeari uztea eta lurra txukundu eta egokitzea gutxi gora behera 10.200 m2-ko azaleran.

  • Erretiratuentzat eta langabetuentzat baratze sozialak sortzeko eta auzoan erabiltzen ez diren orubeetan errenta txikiak jartzeko proposamena.
  • San Migel-Anaka eremuko baratze pribatuen hirigintza egoeraren inguruan galdetu da.
  • Puiana hiribidearen inguruan baratze sozialak sortzeko azterketa egitea
prozesuan
  • Puianan Azkubekogainan egingo den Aisialdiko Baratzeen Parkea sortzeko bi ildotan lan egiten ari da orain: Alde batetik, Parkearen aurre proiektu aurreratu bat enkargatuk oda; horrela, Proiektu gisa osatzen eta zehazten denean, hori gauzateko lanen kontratazioa egin ahalko da. Bestalde, Erabilerarako eta Kudeaketarako Araudiaren lehen zirriborro bat egin da eta orain udal teknikariak eta Kutxako Ekogunea aztertzen ari dira

KIROL INSTALAZIOAK

ESKAERAK KONPROMISOAK egoera oharrak

    Auzoan kirolgune bat izateko hainbat eskaera:

  • Konponbide azkarra Zubietan aurreikusitako eremuak luze iraungo duela ikusita. San Migel- Anaka proiektuan aurreikusitako espazioak erabiltzea proposatzen da, Agerreko eremuan zehatzago esateko, hondatuta dauden eraikinak eraitsita.
  • Auzoan arauzko neurriko futbol zelaia egiteko eskaera Lekaenea ikastetxea lekuz aldatzeko proiektuarekin loturik. Eta horrekin loturik, eremuan kirolgunea egiteko eskaera.
  • Mariño Kirol Klubaren eskaera Anakan Klubeko eta auzoko gazteentzat futbol zelaia egiteko.
  • Puiana hiribidea esparruan auzoko kirolgune bat egitea.
prozesuan
  • 2013/11/27ko osoko bilkurak diru-hornidura desberdinak onartu zituen "Ekonomia aktibatzeko eta familiei laguntzeko Plana" delakoan jasotzen diren jarduerei aurre egiteko . Jarduera horien artean aurkitzen da URDANIBIA BERRIKO PARTZELAN KIROL INSTALAZIOEN ZONALDE BAT SORTZEA.
  • “Guau” parketik hurbil igerileku publikoa eraikitzea.
  • Ez da bideragarritzat hartzen une hauetan.
 

 

BESTE BATZUK

ESKAERAK KompromisoAK egoera oharrak
  • Auzoko Auzo Elkartearentzat lokal handiagoa eskatu dute. Aristegui Enbaxadorea plazan dagoen helburu sozialetarako lokala hornitzea proposatzen da
  • Aipatutako lokalaren egokitzapena egitea, hurrengo aurrekontuako inbertsio-aukeretara baldintzatua.
egin gabe

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52