Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2020 Ekainak 7 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    L. OLAZABAL
    Ferrones, 32
    T. 943627858

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Udala: Zure zerbitzura > Herritarren partehartzea  > Alkatea auzoetan : Alde Zaharra   # Hasiera # Itzuli

“Alkatea auzoetan” herritarrek parte hartzeko programa: Alde Zaharra

EGINDAKO EKARPENEN LABURPENA ETA UDAL GOBERNUAREN KONPROMISOAK

ALDE ZAHARRA

Bilkura egina: 2014/01/30

HIRIKO MANTENTZE-LANAK/ LOREZAINTZA /OBRAK

ESKAERAK KONPROMISOAK egoera oharrak
  • San Juan plazan, hotela kokatu behar zen lurzoru horretan Udalak zer egiteko asmoa duen galdetu da.
  • Azterlan bat egitea egungo lurzoru horri duintasuna emateko, toki horretako behin betiko erabilera zehazten den bitartean.
prozesuan
  • San Juan eta Jenaro Etxeandia eremuaren 2. Fasearen urbanizazioaren proiektua enkargatuko da. Proiektu horretan behin behineko urbanizazio bat proposatuko da Hotelak hartuko lukeen lursailarentzat. .
  • Udaletxearen atzeko aldean gertatzen den orubean, Udalak zein planteamendu duen horri buruz galdetu da.
  • Gune horietako erabilera definitzen duten hirigintza planen garapenean aurrera egitea.
   
  • Kexa bat egin da Karrika Nagusian eta Foruen kalean argiteria eskasa dagoelako.
  • Azterketa tekniko bat egitea baloratzeko argiteria arazoa dagoen ala ez.
amaituta
  • Eremuko iluminazio mailen neurketaren araberako parametroak Argiteria Publikoaren Plan Gidatzaileak exijitzen dituen gutxienekoen barruan dago. Dena den, iluminazioa indartu da Karrika Nagusiaren eta Club D. Bidasoa plazaren arteko pasabidean.
  • Ama Xantalen ermitan jarraikiko mantentze-lanak egiteko eskatu da, kontuan izanik Irun hiriaren ondasuna dela eta zaindu egin behar dela.
  • Egiteko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • Lorezaintza kontratak egin du garbiketa 2013ko abenduan. Mantentze-lana programatuta dago.

MUGIKORTASUNA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Arantzateko Jauna kalean eta atzeko aldean trafikoarekin eta ikastetxearen jarduerarekin eragiten den trafiko arazoari buruzko azterlanen bat egin ote den galdetu da, ostiraletako eta larunbatetako aisialdiko jarduerak direla eta aparkalekua bilatzen duten ibilgailuak ere kontuan izanik.

    Bi arrazoiengatik egoiliarrentzat dagoen aparkatzeko arazoa dela eta kexa bat helarazi da. 20:00etatik aurrera, egoiliarrentzako plaza erreserba bat eskatu da.
  • Egoiliarrentzako soilik den TAO gunea ezartzea komenigarria ote den aztertzeko konpromisoa hartu da.
amaituta
  • Ez da azterlan berezirik egin Arantzateko jauna kalerako. Dena den, kalea aztertu da aparkatze arautuko guneak zabaltzeko proiektuaren barruan. Esleipenerako baldintza pleguen arabera, bakarrik egoiliarrentzat diren araututako guneak sortzea ahalbidetzen da.
  • TAOren esleipen berriak berekin ekarriko dituen aldaketei buruzko informazioa eskatu da eta kontratu berrian eskaerak eta iradokizunak kontuan hartuko dituen (Karrika Nagusiko gunea Lapizera aldatzea eta abar), Horiek dagoeneko eskatuak baitira alde zaharreko bizilagunen aldetik.
  • Herritarrek etengabeko informazioa jasotzea aldaketa prozesuari buruz, baita prozesu horrek berekin dakartzan aldaketei buruz ere.
amaituta
  • EYSSAk aurkeztutako errekurtsoaren ebazpenaren berri izan ondoren –horren bidez ezeztatzen da lizitazioa- Udala plegu berriak prestatzen ari da zerbitzu hori ahalik eta lasterren lizitatzeko. Karrika Nagusikoak LAPITZE gunean sartzeko asmoari buruz, horiek egungo gunean mantentzen dira, 3. Gunean; hala ere gune hau handiagotu da beste kale batzuk gehituz .
  • Karrika Nagusiko 23. eta 25. zenbakien artean, plazatxo baterako dagoen pasabidea plazatxo horretan aparkatzen duten motoentzako sarbide bilakatu da (eta abiadura handian sartzen dira askotan). Arantzateko Jaunaren kaletik ere asko sartzen direla adierazi da.
  • Babesteko hesi bat instalatu da ziklomotorrak Karrika Nagusitik plazatxora abiadura handiz sartzea ekiditeko.

    Mugatzen duen konponbideren bat aztertzea Arantzateko Jauna kaleko sarbidean .
Bihurgarru ez dena
  • Aztertu ondoren, ez da aurkitu onar litekeen konponbide bat. .
  • Udalaren aldetik, Leon Iruretagoiena kalean trafikoa ixtera bultzatu duten arrazoiak zeintzuk diren galdetu da, kontuan izanik erabaki hori ez zegoela jasota hasierako proiektuan.
  • Erabaki horren arrazoia da udalaren helburua dela jarduera ekonomikoa eta soziala bultzatzea, San Juan gunea toki berezia eta elkarbizitzakoa bilakatu dadin.
   
  • Doan aparkatzeko guneak prestatzea auzoan erabiltzen ez diren tokietan (Korrokoitz, e. a.).
  • Ezin da egin, titulartasun pribatuko orubeak direlako.
   
  • Eliza karrikan zirkulazioa kentzeko proposamena egin da San Juan eta San Martzial kalea oinezkoentzat erabat izateko.
  • Ez da kontuan hartzen, momentuz.
   

HERRITARREN SEGURTASUNA, BIZIKIDETZA ETA GIZALEGEA

ESKAERAK KONPROMISOAK EGOERA OHARRAK
  • Herritarren segurtasun falta dago Urdanibia plazan. Normalean pertsona askok eragiten dute segurtasun eza gizalegearen kontrako portaerarekin eta droga trafikoarekin. Berriro urbanizatzeaz gain, arazo hori konpontzeko eskatu da.
  • Gune horretako hirigintzako zaharberritzeak hobekuntza bat ekarri behar du bizilagunen segurtasunean eta bizi-kalitatean.
En proceso
  • Patrulla intentsiboa ezarri dira gune horretan, Ertzaintzarekin koordinatuta salatutako segutasun ezari buruzko arazoak ekiditeko..
  • Gaueko zaratak arazoa eragiten du San Juanen: Inguru horretan bizi direnek gauez deskantsatzeko duten eskubidea aldarrikatu dute; horretarako Udaltzaingoaren jarduketa eraginkorragoa eskatu da, zarata mailak neurtzeko kontrolak eginez eta ostalaritza establezimendu bakoitzaren kategoria zehazten duten baldintzak betearaziz.
  • Ostalarien eta auzokideen arteko bitartekaritza mahai bat eratuko da, bizikidetza hobetzeko, ostalarien jarduera ekonomikoarekin dituzten interesak eta auzokoek deskantsatzeko duten eskubidea kontuan hartuz.
En proceso
  • Bereziki behatzen ari da gune hori ostalaritza establezimenduen itxiera-ordutegiak betearazteko, ateak, leihoak, mahaitxoak eta kanpoko kontsumoa.
  • Ostalarien ikuspegitik, Alde zaharra suspertzeko beharra eta ostalaritzari laguntzeko beharrak defenditzen dira, arauen aldaketak nozitzen ari delako eta inbertsio handiak egin behar dituelako aldaketa horietara egokitzeko.
  • Ostalarien eta auzokideen arteko bitartekaritza mahai bat eratuko da, bizikidetza hobetzeko, ostalarien jarduera ekonomikoarekin dituzten interesak eta auzokoek deskantsatzeko duten eskubidea kontuan hartuz.
En proceso
  • Bereziki behatzen ari da gune hori ostalaritza establezimenduen itxiera-ordutegiak betearazteko, ateak, leihoak, mahaitxoak eta kanpoko kontsumoa.
  • Udaletxearen aldetik, arauak ez betetzeagatik zigorren bat edo neurri zuzentzaileren bat aplikatuko den galdetu da, baita tabernen jarduerak eragindako zaratak nozitzen dituzten bizilagunei indemnizazioak emango ote zaizkien ere.
  • Ostalarien eta auzokideen arteko bitartekaritza mahai bat eratuko da, bizikidetza hobetzeko, ostalarien jarduera ekonomikoarekin dituzten interesak eta auzokoek deskantsatzeko duten eskubidea kontuan hartuz.
En proceso
  • Bereziki behatzen ari da gune hori ostalaritza establezimenduen itxiera-ordutegiak betearazteko, ateak, leihoak, mahaitxoak eta kanpoko kontsumoa.
  • Kexa bat jaso da Udalak antolatzen dituen kontzertuek duten soinuaren bolumena dela eta. Baimendutako dezibelioen maila benetan mugatzea eskatu da.
  • Arazoa berrikustea eta, batetik, urtero antolatzen diren kontzertuen kopurua eta, bestetik, gehienezko soinu mailari buruz ezartzen diren mugak berriro aztertzea.
   
  • Kexa bat jaso da Foruen kaleko merkataritza lokaletan gizalegearen aurka gertatu diren ekintzengatik.
  • Poliziaren behaketa indartzea behaketa hori beharrezkoa den unetan.
En proceso
  • Gunean oinez egiten diren patruilen bidez egiten da zaintza lana.
  • Udalari gizalegeari buruzko sentsibilizazio kanpainak egiteko eskatzen zaio herritarren portaera hobetzeko, beraiek sortzen baitute zarata eta beraiek konturatu behar baitute bizikidetza beharrezkoa dela. “Irun ixilik” kanpaina berreskuratzea.
  • Zarataren murrizketan eta herritarren portaeran ardatza duten kanpainak berriro martxan jartzea.
Pendiente  
  • Kexa bat jaso da CD Bidasoa plazan asteburuetako gauetan kaleetan pixa egiten duten pertsonek eragiten duten arazoarengatik.
  • Zarataren murrizketan eta herritarren portaeran ardatza duten kanpainak berriro martxan jartzea.
En proceso
  • Gunean oinez egiten diren patruilen bidez egiten da zaintza lana.

UR HORNIDURA –TXINGUDI ZERBITZUAK

eskaerak konpromisoak
  • Urdanibia plazan ur-harguneek suhiltzaileek jarduteko nahiko presioa ote duten galdetu da.
  • Gune horretako ur-harguneen egoera operatiboa aztertzea.

GARAPEN EKONOMIKOA

eskaerak konpromisoak
  • Denda txikiak bultzatzea Alde Zaharreko beheko lokaletan, hiriko bizitzaren erdialde gisa. Horrek lagundu ahal du toki horretan dagoen segurtasun arazoak konpontzen.
  • Denda txikiak bultzatzea Urdanibia plaza eta bere ingurua biziberritzeko proiektuan aurreikusita dago. Proiektuaren xedea ez da bakarrik urbanizazio berri bat egitea, baizik eta gunea biziberritzea eta hobetzea zentzu zabalean.
  • Berriro urbanizatzeko obra amaituta, zenbat denbora itxaron beharko da auzoa biziberritu dadin? Ba al dago horren inguruko azterlanen bat galdera horri erantzuteko?.
  • Denbora tarte motz batean gertatzea espero da, egingo den itxuraldatze urbanistikoa dela eta.
  • K-biziak laguntzak noriano iristen diren galdetu da: Zenbat komertziotan izan dezakete eragina? Ba al dago laguntzarik edo hobaririk zergetan egungo komertzioentzat berriro urbanizatzeko obrek eragin diezaizkieketen kalteak murrizteko?.
  • Printzipioz, ez dago mugarik. Eskaintza irekita dago interesa duten komertzio guztientzat. Osagarri gisa, Udal Gobernuak merkataritzari eta ostalaritzari zuzendutako hobari plan bat aztertuko da.
  • Komertzioaren aldeko apustuak egitea planteatzen ari da, hala nola San Juango aparkalekua doakoa izatea.
  • Enpresa esleipendunak tarifa murriztuak aplikatzen ari da dagoeneko, baita sustapen eta abonamenduak ere.

AUZOARENTZAKO EKIPAMENDUAK

eskaerak konpromisoak
  • Ospitale Zaharra zertarako erabiliko den galdetu da; izan ere auzoarentzako ekipamendu handia izan bailiteke.
  • Momentuz ez da aurreikusten eraikin horrek udalaren aldetik erabilera ez edukitzea.
  • Urdanibia plazan gune estali bat edukitzeko eskaera egin da, Zabaltza plazaren kioskoaren antzekoa, jarduerak egiteko, haurrentzako jolasetarako eta abar...
  • Proiektua definitzeko egin zen prozesu parte hartzailean baztertu zen.

UDALEKOAK EZ DIREN ESKUMENEKIN EGIN DIREN GESTIOAK

eskaerak konpromisoak egoera oharrak
  • Korrokoitz kaleko auzokoek ez dute butano zerbitzua jasotzen obra dela eta. Udaletxetik bitartekaritza lana egiteko eskaera egin da.
  • Enpresa banatzailearekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartu da konponbide bat bilatzeko.
amaituta
  • Egoera konpondu egin da.

BESTE BATZUK

eskaerak konpromisoak
  • Karrika Nagusian, egoera txarrean zeuden eraikinak eraitsi ondoren, eraikinik gabeko orubeekin zer egiteko asmoa dagoen galdetu da.
  • Higiezinak segurtasun arrazoiak direla eta eraitsi dira eta orubeak egingo diren garapenen zain geratu dira.
  • San Martzial kalea itxuraldatzeko eta Urdanibia-San Juan lotura-ardatza bilakatzeko eskaera egin da.
  • Egingo den biziberritze proiektuan kontuan hartuko da San Juan – Urdanibia lotura-ardatza hori.
  • Toki horretan bizi direnentzako Udaleko ekimenak eskatzen dira: aparkaleku toki gehiago, merkataritza gehiago eta abar, eta ez bakarrik hiriko beste toki batzuetako herritarrak erakartzen dituzten proiektuak.
  • Bideratzen ari diren jarduketak ere ildo horretakoak dira, gune horretako bizi-kalitatea eremu desberdinetan hobetuz.

 

 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52