Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa

Agenda 21

Zer da Tokiko Agenda 21?

Agenda 21 kontzeptuak Nazio Batzuen Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Konferentzian edo “Lurraren Goi Bileran” du jatorria Rio de Janeiron egina, Brasilen, 1992. urtean. Agenda 21ek ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen artean dagoen lotura aztertzen du, Garapen Iraunkorrerako ekintza plan globala da.

“Egungo belaunaldien beharrak etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe asetzeko garapena” da Garapen Iraunkorra. (Brundtland txostena, 1987).

Hainbat politika eta programa garatu dira akordio global horretatik abiatuta, eta mundu osoan milaka tokiko agintarik parte hartu behar izan dute Tokiko Agenda 21 prozesuetan, Irungo Udalak, besteak beste.

Tokiko Agenda 21 Irunen

agenda21

2000. urtean hasi ziren Irungo udalerriaren garapen iraunkorraren aldeko eztabaida eta apustua Irungo Agenda 21 abian jarrita. Urte horretako irailaren 27an Europako Hirien Karta Garapen Iraunkorraren bila (Aalborg-eko Karta) ekimenari atxikitzea erabaki zuen Irungo Udalak.

2004. urtean, Irungo Udalak, Hondarribikoarekin eta Bidasoa Bizirik erakundearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorrerako Sailaren eta IHOBE, Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoaren laguntzaz, iraunkortasunaren alde lan egiteko lan taldea osatu zuten Udaltalde 21 Txingudi izenarekin.

Esparru horretan lan egin da Irungo udalerrian, hala lehen Diagnostikoa egiteko (2006) nola geroko Ekintza Plana bideratzeko. 2007ko otsailean Agenda 21eko I. Ekintza Plana (2007-2012) onartu ondoren, Udalsarea 21en (Iraunkortasunaren aldeko Udalerrien Euskal Sarea) barruan sartu zen Udala eta dokumentu horretan jasotako ekintzak garatzen hasi zen.

Gero, Ekintza Plana eraginkortasunez kudeatzeko eta haren gauzatze mailaren gaineko jarraipena egiteko, Udalsarea 21en eta Gipuzkoako Tokiko Agenda 21en Behatokiaren “Tokiko Ekintza Planak Ebaluatzeko eta haien gaineko Jarraipena egiteko Programan” parte hartzen du Udalak 2010. urteaz geroztik. Programa horiek aukera ematen diete atxikiriko udalerriei Ekintza Planeko ekintzak urtero ebaluatzeko eta programatzeko, eta Planaren helburu estrategikoekin zerikusia duten tokiko iraunkortasun adierazleak kalkulatzeko.

Urte horretatik aurrera urtez urte ebaluatu da aipatutako betetze maila, haren iraunaldia amaitu den arte. Epe horretan % 53ko gauzatze mailara iritsi da. 2012. urte amaieran erabaki zen I. Ekintza Plana berrikusteko prozesuari ekin behar zitzaiola, hura amaitutzat emateko eta II. Ekintza Plana prestatzeko prozesua hasteko. Prozesu luze baten ondoren, hasierako Diagnostikoa eguneratzeko lana barne, eta herritarren parte hartze handiarekin, 2015eko apirilaren 29an onartu zen Irungo Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana (2015-2025).

EBALUAZIO ETA JARRAIPEN TXOSTENAK:

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planen Ebaluazio eta Jarraipenerako V. Programa

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planen Ebaluazio eta Jarraipenerako VI. Programa

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planen Ebaluazio eta Jarraipenerako VII. Programa


Tokiko Agenda 21eko II. Ekintza plana

2012. urte amaieran bukatutzat eman zen hiriko I. Ekintza Plana (2007-2012), eta Udalaren iraunkortasunaren aldeko apustua indartzeko asmoz, Plan hori berrikusteko eta II. Ekintza Plana prestatzeko prozesuari ekin zitzaion.

Hala bada, hiriaren egungo egoeraren diagnostikoa egin du Udalak. Diagnostiko horrek aintzat hartu ditu hala ingurumenarekin loturiko gaiak nola gizartearekin eta ekonomiarekin loturikoak, iraunkortasunaren gaiak modu orekatuan landu ahal izateko. Puntu horretatik abiatuta, arlo bakoitzean landu beharreko gaiak zehaztu dira, eta horiek balio izan dute II. Ekintza Plana definitzeko.

Prozesuak iraun duen bitartean barne bilerak egin dira bai udalbatzako kideekin bai udal arlo eta elkarte publiko desberdinetako arduradunekin. Prozesuaren xehetasunak azaldu ziren bilera horietan eta eztabaida hasi zen II. Ekintza Planean aintzat hartu beharreko gaien eta kontuen inguruan.

Udalak ere garrantzi berezia eman nahi izan die barne koordinazioari eta herritarren parte hartzeari prozesu honetan guztian. Horregatik, lan saioak egin ziren eta beharreko bideak zabaldu ziren dokumentuari ekarpenen bat egin nahi zioten pertsona guztiek horretarako aukera izan zezaten.

Prozesu luze horren ondoren, 2015eko apirilaren 29an onartu zen Irungo Iraunkortasunerako II. Ekintza Plana (2015-2025)

IRUNGO IRAUNKORTASUNERAKO II. EKINTZA PLANA (2015.2025) [905KB]

Tokiko iraunkostasun diagnostikoa

Irungo Iraunkortasun Diagnostikoa (2014) hartu da oinarritzat II. Ekintza Plana prestatzeko. Dokumentu horrek gaikako 17 fitxa ditu, 4 atal nagusitan antolatuak, honako hauek, hain zuzen ere:

1. LURRALDEAREN INGURUKO ALDERDIAK:

  • Lurraldea eta antolamendua
  • Biodibertsitatea eta Natur Ingurunea
  • Mugikortasuna eta garraioa

2. NATUR BALIABIDEAK, HONDAKINAK ETA INGURUMENAREN KALITATEA:

  • Ura
  • Hondakinak
  • Energia
  • Ingurumen-kalitatea (atmosferari, akustikari eta lurrei dagokiena)
  • Arriskuaren eta jarduera ekonomikoen kudeaketa
  • Udal administrazioaren erosketa publikoa eta ingurumenaren kudeaketa
  • Klima aldaketa eta inpaktu globala

3. SENTSIBILIZAZIOA, HERRITARREN PARTAIDETZA ETA BARNE-KOORDINAZIOA:

  • Komunikazioa, sentsibilizazioa eta herritarren partaidetza
  • Barne-koordinazioa eta transbertsalitatea

4. GARAPEN SOZIALA ETA EKONOMIKOA:

  • Biztanleria
  • Egitura eta jarduera ekonomikoaren maila
  • Ongizatea eta gizarteratzea
  • Hezkuntza, euskara, kultura eta kirola
  • Etxebizitza

TXOSTENAK:

II Ekintza Plana prestatzeko parte hartze prozesua

Tokiko Agenda 21en prozesu orotan parte hartzea da oinarrizko zutarrietako bat. II. Ekintza Plana osatzeko garaian Tokiko Agenda 21en prozesuari lotutako parte hartzea sustatu da berriro ere. Honako hauen bidez gauzatu da parte hartze hori:

Irun 21 Kontseilua: honako hauek osatua:

  • Osoko bilkura: Alkatea edo Alkatesa buru dela eta arloko mahaietako ordezkariek osatua:
  • Gaikako 4 mahai: elkarteek, herritarrek, talde politikoek eta udal teknikariek osatuak.
  • gizarte eta ekonomia garapena
  • mugikortasuna eta plangintza
  • euskara, kultura, kirola eta hezkuntza
  • ingurumena eta ingurune naturala

Herritarrak, oro har: web orriaren, prentsaren eta udal aldizkariaren bidez.

DIAGRAMA:

Udalsarea

Udalsarea 21

2007ko urtarrilean, UDALSAREA 21 Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarean sartu zen Irungo Udala. Hiru Lurralde Historikoetako 196 euskal udalerrik (Udalak eta eskualdeko garapen agentziak edo mankomunitateak), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza, eta Sanitate eta Kontsumo sailek, IHOBE Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) osatzen dute erakunde hori.

UDALSAREA 21
Haren helburua da koordinazio eta lankidetza foroa izatea udal Ekintza Planen gauzatzea bultzatzeko, sarera bildutako euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak dinamizatuz. Tokiko Ekintza Plana duten Udalak dira protagonista nagusiak

 

Eskolako agenda 21

Eskola Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza programa da, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoan bultzatua, Ingurugela-CEIDA Ingurumen Hezkuntza eta Ikerketa zentroen bidez. Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza programa horrek Tokiko Agenda 21 prozesuak hasi dituzten udalak eta udalerri horietako ikastetxeak sartu nahi ditu tartean. Ikasleen ingurumen hezkuntza eta sentsibilitatea bultzatzea eta aurrera eramaten diren garapen iraunkorren aldeko tokiko prozesuetan ikasle horiek parte hartzea du helburu.

Hiru lan ardatz nagusi ditu Eskola Agenda 21ek: berrikuntza kurrikularra, ikastetxearen kudeaketa iraunkorra eta parte hartzea (hala ikastetxe barruan nola udalerriko parte hartze bideetatik).

Irungo Eskola Agenda 21ek 2004-2005 ikasturtean hasi zuen bere ibilbidea. Hasieran zazpi izan ziren proiektuari atxiki zitzaizkion ikastetxeak. Kopuru hori bederatzira igo zen 2006-2007 ikasturtean eta hamarrek hartu dute parte geroko ikasturteetan. Guztira 5.300 ikasle inguruk hartzen dute parte. Hona hemen zentro horiek:

  • Txingudi Ikastola LHI
  • IES Dunboa BHI
  • IES Hirubide BHI
  • Pio Baroja Institutua
  • IES Txingudi Ikastola BHI
  • CPES Irungo la Salle BHIP
  • IES Toki Alai BHI
  • CPEIPS San Vicente de Paul HLHIP
  • CEP Dumboa LHI

Ikasturte bakoitzean berek aukeratu duten gaiaren inguruan lan egiten dute ikastetxeek. Orain arte honako gai hauek landu dira: HONDAKINAK, ENERGIA, URA, ESKUALDEKO ETA TOKIKO MUGIKORTASUNA, BIOANIZTASUNA, KONTSUMOA, ELIKADURA IRAUNKORRA.

rte hartzen duen zentro bakoitzak Ikastetxeko Ingurumen Batzordea sortzen du, zentro bakoitzeko estamentu desberdinen ordezkariek osatua, familien, ikasleen eta irakasleen ordezkariak eta irakasleak ez diren langileak. Era berean, Eskola Parte hartzeko Foroa sortzen da Udalerrian eta zentroek, Ingurugela/CEIDA eta Udalak hartzen dute hartan parte, eskola Agenda 21eko lana behar bezala koordinatzeko.

Ikastetxe bakoitzean aztertu egiten da ikasturte horretarako aukeratutako gaia. Aukeratutako gai horren inguruan eskola diagnostikoa egiten da eta hiri diagnostikoa aztertzen da ikasleen ikuspegitik begiratuta. Horretarako berariazko material didaktikoak eta jarduerak daude, hitzaldiak, solasaldiak eta intereseko puntuetara irtenaldiak, esate baterako.

Azkenik, parte hartu duten ikasleak Alkatearengana joaten dira egindako lana aurkeztera, garapen iraunkorra lortzeko dituzten konpromisoak erakusten dituzte eta sumatu dituzten arazoei irtenbidea emateko esku hartze batzuk abian jartzeko eskatzen diote Udalari.

Webgune interesgarriak:

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52