Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa

Agenda 21

Irungo udalerriaren garapen iraunkorraren aldeko eztabaida eta erronka, Irungo Agenda 21ean bilduta, 2000. urtean hasi zen. Urte horretako irailaren 27an, Irungo Udalak erabaki zuen Europako Herrien Iraunkortasunaren aldeko Gutun Europarrarekin bat egitea (Aalborg gutuna).

2004an, Irungo Udalak, HondIrungo udalerriaren garapen iraunkorraren aldeko eztabaida eta erronka, Irungo Agenda 21ean bilduta, 2000. urtean hasi zen. Urte horretako irailaren 27an, Irungo Udalak erabaki zuen Europako Herrien Iraunkortasunaren aldeko Gutun Europarrarekin bat egitea (Aalborg gutuna).

Marko honetan lan egin da Irungo udalerrian, bai diagnosia egiterakoan eta bai ondorengo Ekintza Planean ere. 2007ko otsailean Irungo Tokiko Agenda 21en I. Ekintza Plana onartu ondoren, Udala Udalsarea 21 izeneko erakundeari atxiki zitzaion (Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea) eta aipatu dokumentuan jasotako ekintzak aurrera eramateari ekin zion.

I. Tokiko ekintza planaren ezarpen maila %53koa izan zen bere indarraldiko 5. Urtean. Aipatu epea amaitu ostean, planaren berrikuspen prozesuari hasiera eman zitzaion eta Agenda 21 prozesuaren hausnarketa estrategikoari baita ere, zein Irungo Iraunkortasunaren II Ekintza Planaren elaborazio eta onarpenarekin amaitu zen. Aipatu dokumentua 2017/04/29ko Udalbatzaren Osoko Bilkuran onartu zen.

DOKUMENTUAK:

Iraunkortasun Diagnostikoa

Irungo Iraunkortasunaren II Ekintza Plana (2015-2025)

TXOSTENAK:

IX Ebaluazio eta Jarraipen Programa: ebaluazio urtea 2015

Udalsarea

Udalsarea 21

2007ko urtarrilean Iraunkortasunaren aldeko Euskadiko Udal Sarean, UDALSAREA 21, sartu zen Irungo Udala. Erakunde hau ondorengoek osatzen dute: hiru Lurralde Historikoko Udalek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailak /IHOBE, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL)

UDALSAREA 21
erakundeak udaletako Ekintza Planak gauzatzen laguntzeko koordinazio eta kooperazio foroa izan nahi du, sarean sartuta dauden euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21 programak dinamizatuz. Protagonista nagusiak Tokiko Ekintza Plan bat daukaten Udalak dira.

 

Eskolako agenda 21

Eskolako Agenda 21 iraunkortasunerako hezkuntza programa bat da, EAE mailan Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena, Hezkuntza eta Ikerketa Didaktiko/Ingurumenezko (CEIDA) Zentroen bitartez. Eusko Jaurlaritzak Tokiko Agenda 21 programaren barnean prozesuak hasi dituzten udalerrietako udalak eta ikastetxeak hezkuntza programa honetan parte-hartzera gonbidatzen ditu. Bere helburua, ingurumen alorreko ikasleen heziketa eta sentsibilizazioa bultzatzea eta tokiko prozesuetan ikasle beroiek parte har dezaten saiatzea da, garapen iraunkorraren aldeko pausoak emateko.

Eskolako Agenda 21en bidez 3 ardatz nagusi jorratzen dira: curriculumaren txertatzea eta berrikuntza, eskola zentroaren kudeaketa iraunkorra eta partaidetza (bai eskola zentroan bertan sortutako parte-hartze organoetan bai udalerriko herritarren parte-hartzerako mekanismoetan ere).

Irungo Eskolako Agenda 21 proiektuak 2004-2005 ikasturtean hasi zen martxan. Hasieran zazpi ikastetxek bat egin zuten proiektuarekin. Kopuru hori bederatzira igo zen 2006-2007an eta hurrengo ikasturteetan hamar ikastetxe izatera iritsi ziren, guztira ia 5.300 ikasle parte hartzaile izatera iristeraino.

Ikasturte bakoitzean, beraiek aukeratutako gai baten inguruan lan egiten dute ikastetxeek. Orain arte aztertu diren gaiak HONDAKINAK, ENERGIA, URA, MUGIKORTASUNA, BIODIBERTSITATEA, KONTSUMOA, ELIKADURA JASANGARRIA edota ALDAKETA KLIMATIKOA izan dira landutako gaiak.

Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak Ikastetxeko Ingurumen Batzorde bat sortzen du estamentu desberdinetako ordezkariek osatua, alegia, ikastetxe bakoitzeko familiak, ikasleak, irakasleak eta langile ez irakasleak. Bide batez, Udalerrian Ikastetxeek Parte Hartzeko Foroa sortzen da ikastetxe guztien, Ingurugela/CEIDA eta Udalaren partaidetzarekin Eskolako Agenda 21 programak egiten duen lana koordinatzeko zereginarekin.

Ikastetxe bakoitzean, kurtso jakin baterako aukeratutako gaia aztertzen da. Aukeratutako gaiaren inguruan eskola mailako diagnosia egiten da eta ikasleen ikuspegitik diagnosi urbanoa aztertzen da. Horretarako material didaktiko espezifikoak eta jarduerak erabiltzen dira, adibidez, hitzaldiak eta interesguneetara irteerak.

Azkenik, ikasle parte hartzaileek hitzordua eskatzen dute Alkatearekin hitz egiteko eta egindako lana aurkezten diote, garapen iraunkorra lortzeko dauzkaten konpromisoak erakusten dizkiote eta Udalari eskatzen diote hainbat jarduera abian jarri ditzala detektatu dituzten arazoak konpontzearren.

Webgune interesgarriak:

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52