NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

HAZa klik batean!

Kale Izendegia

Larrialdietarako telefonoak

irun.org webaren bilatzaile orokorra:

IRUN.ORG WEBAREN BILATZAILE OROKORRA:

Zeren bila?

Irungo Udalaren logotipoa
Irungo Udalaren logotipoa
 Udala: Erakundea > Agenda 21 # Hasiera

Irungo Agenda 21.

Agenda21 irun

Irungo udalerriaren garapen iraunkorraren aldeko eztabaida eta erronka, Irungo Agenda 21ean bilduta, 2000. urtean hasi zen. Urte horretako irailaren 27an, Irungo Udalak erabaki zuen Europako Herrien Iraunkortasunaren aldeko Gutun Europarrarekin bat egitea (Aalborg gutuna).

2004an, Irungo Udalak, Hondarribiko Udala eta Bidasoa Bizirik erakundearekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorraren Saila eta IHOBE erakundeak eta Ingurumen Kudeaketarako Elkarte Publikoa S.A.k lagunduta, iraunkortasunaren aldeko lantaldea osatzen dute Udaltalde 21 Txingudi izenarekin.

Marko honetan lan egin da Irungo udalerrian, bai diagnosia egiterakoan eta bai ondorengo Ekintza Planean ere.


Diagnosia

Hiritarren partaidetza

Irungo Udalak onartu zuen hiritarren partaidetza prozesua abian jartzea. Helburua, hiriari buruz egindako diagnosia goitik behera aztertu eta, ondorioz, Ekintza Plana eratzeko egungo eta etorkizuneko ildo estrategikoak lantzea izan da.

Prozesua diseinatzerakoan, ahalik eta partaidetzarik handiena eta eraginkortasunik handiena bilatu nahi izan da. Bilerak 2006ko uztailetik 2007ko urtarrilera arte luzatu ziren.

Modu laburrean adierazteko, prozesu honek Irun 21 Kontseilua izeneko organo bat eduki zuen, ordezkari politiko, tekniko eta hiritarrek osatua. Hiru lan-mahai osatu ziren:

  • 1. mahaia: Gizarte Garapena eta Bizi Kalitatea
  • 2. mahaia: Mugikortasuna eta Garraioa.
  • 3. mahaia: Lurralde Antolamendua eta Ingurumena.

Mahai bakoitzean, Udalean ordezkaritza daukaten talde politiko bakoitzeko ordezkari bat egon zen, udal teknikariak eta beste erakundeetakoak eta era guztietako elkarteetako ordezkariak ere bai: gizarte alorrekoak, enpresetakoak, sindikalak, ekologistak, kiroletakoak, kulturakoak, auzoetakoak, etab.


Agenda 21eko Ekintza Plana

Udalerriaren diagnositik abiatuz Ekintza Plana eratu zen, aurrez egin den azterlanari erantzuten dioten helburu eta ekintzak guztiak jasotzen dituena. Bere xede nagusia udalerriaren garapen iraunkorragoa lortzeko bidean aurrera egitea da.

Bai ildo nagusiak, bai programak eta ekintzak lan-mahaietan eginiko ekarpenetatik datoz batez ere. Mahai bakoitzak, hiru saio egin ondoren, ekintza planaren inguruko zirriborro bat definitu du.

Programa bakoitzean sartu dira gauzatu beharreko ekintza horien ezarpenaren eta jarraipenaren arduradunak, alegia, Udalaren barruko arloak zein Udalaren partaidetza duten enpresetako arloak.

Lan-mahaiek eratutako zirriborroa Irun 21 Kontseiluak aztertu eta ontzat eman zuen. Azkenik, 2008ko otsailaren 28an Udal Batzarrak eginiko osoko bilkuran Irungo Agenda 21eko I. Ekintza Plana onartu zuen.


Udalsarea

Udalsarea 21

2007ko urtarrilean Iraunkortasunaren aldeko Euskadiko Udal Sarean, UDALSAREA 21, sartu zen Irungo Udala. Erakunde hau ondorengoek osatzen dute: hiru Lurralde Historikoko Udalek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailak /IHOBE, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL)

UDALSAREA 21 erakundeak udaletako Ekintza Planak gauzatzen laguntzeko koordinazio eta kooperazio foroa izan nahi du, sarean sartuta dauden euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21 programak dinamizatuz. Protagonista nagusiak Tokiko Ekintza Plan bat daukaten Udalak dira.

Eskolako agenda 21

Eskolako Agenda 21 Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ideia eta ekimena da, Euskal Ingurumen Estrategiaren Garapen Jasangarriaren (2002-2020) EAEko Ingurumen Programa Markoan (2002-2006) jasota dauden Hezkuntza, Prestakuntza eta Trebakuntzari buruzko 4. Baldintzaren konpromisoan oinarritua. Hezkuntza eta Ikerketa Didaktiko/Ingurumenezko (CEIDA) Zentroen bitartez bideratzen da eta bertan parte hartzera bultzatu nahi ditu Tokiko Agenda 21 programaren barnean prozesuak hasi dituzten udalerrietako udalak eta ikastetxeak. Bere helburua, ingurumen alorreko ikasleen heziketa eta sentsibilizazioa bultzatzea eta tokiko prozesuetan ikasle beroiek parte har dezaten saiatzea.

Irungo Eskolako Agenda 21 proiektuak 2004-2005 ikasturtean hasi zen martxan. Hasieran zazpi ikastetxek bat egin zuten proiektuarekin. Kopuru hori bederatzira igo zen 2006-2007an eta hurrengo ikasturteetan hamar ikastetxe izatera iritsi ziren, guztira ia 4.700 ikasle parte hartzaile izatera iristeraino. Ikaste horiek ondorengoak dira:

  • Txingudi Ikastola LHI
  • IES Dunboa BHI
  • IES Hirubide BHI
  • Pio Baroja Institutua
  • IES Txingudi Ikastola BHI
  • CPEIP La Salle S. Marcial HLHIP
  • CPES Irungo la Salle BHIP
  • IES Toki Alai BHI
  • CPEIPS San Vicente de Paul HLHIP
  • CEP Dumboa LHI

Kurtso bakoitzean, beraiek aukeratutako gai baten inguruan lan egiten dute ikastetxeek. Orain arte aztertu diren gaiak HONDAKINAK, ENERGIA eta URA izan dira.

Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak Ikastetxeko Ingurumen Batzorde bat sortzen du estamentu desberdinetako ordezkariek osatua, alegia, ikastetxe bakoitzeko familiak, ikasleak, irakasleak eta langile ez irakasleak. Bide batez, Udalerrian Ikastetxeek Parte Hartzeko Foroa sortzen da ikastetxe guztien, Ingurugela/CEIDA eta Udalaren partaidetzarekin Eskolako Agenda 21 programak egiten duen lana koordinatzeko zereginarekin.

Ikastetxe bakoitzean, kurtso jakin baterako aukeratutako gaia aztertzen da. Aukeratutako gaiaren inguruan eskola mailako diagnosia egiten da eta ikasleen ikuspegitik diagnosi urbanoa aztertzen da. Horretarako material didaktiko espezifikoak eta jarduerak erabiltzen dira, adibidez, hitzaldiak eta interesguneetara irteerak.

Azkenik, ikasle parte hartzaileek hitzordua eskatzen dute Alkatearekin hitz egiteko eta egindako lana aurkezten diote, garapen iraunkorra lortzeko dauzkaten konpromisoak erakusten dizkiote eta Udalari eskatzen diote hainbat jarduera abian jarri ditzala detektatu dituzten arazoak konpontzearren.

  • AENOR
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52