ZATOZ IRUNERA


AYUDAS A LA NAVEGACIÓN eu

Saltar al contenido eu.

Ir al menú principal eu.


Menú selección idioma eu


- Zatoz Irunera:
Logotipo Ayuntamiento de Irun
TURISMO - Irun

CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA eu

Zer ikusi, zer egin

Leku interesgarriak : Plaiaundi


EU Submenu de Nuestra historia:

Udaletxea Santiago Bidea Ama Xantalen Ermita San Martzial Mendia eta Ermita Junkal Eliza Urdanibia Jauregia Arbelaiz Jauregia Sancho de Urdanibia Ospitalea Konpantzia edo Konferentzako Irla Aiako Harria Plaiaundi Munduko Tximeletak Museoa OIASSO erromatar museoa Irugurutzeta-ko Labeak

Plaiaundiko Parke Ekologikoa itsasoaren eta ibaiaren artean dagoen esparru bat da, mareek hartua, eta hegazti migratzaileen babesleku izateaz gainera, fauna eta floraren behatokia ere bada. Toki heze hau hegazti migratzaileen Europako igarobide nagusietako bat da. Parkea Txingudiko Baliabide Naturalak Babestu eta Antolatzeko Plan Bereziaren barnean dago, eta plan horrek badia suspertu, eraberritu eta kontserbatzea du helburu. Aintzirak, uharteak eta urmaelak ez dira naturalak, eremu natural honen zati handi bat hondatu baitu gizakiak.

Plaiaundi Ekologi Parkeko bista

Plaiaundin egindako lehen jarduerek XVI. mendera eramaten gaituzte, padura laborantza-eremu gisa erabili baitzen mende horretan. 60. hamarkadatik aurrera, eraikuntza hondakinak botatzeko onartutako "depositu" bihurtu zen Plaiaundi, eta betelan handiak jasan zituen. Artasoro eta soroen lekua aisialdirako baratzek hartu zuten eta lursail txiki ugari eratu ziren, baratze eta etxolez hornituak. Gero, dragatze-hondarren depositu bat egokitu zen bertan eta 1982an kirol instalazioak eraiki ziren.

Parkeak 24 hektarea ditu; bi barne aintzira ditu uhate sistema batez mareen erritmoari loturik, eta marearteko hondartza bat. Horrez gain, ur gezako aintzira bat eta parkearen sarreran Interpretazio Zentro bat ere badaude, eta baita behatoki batzuk ere

Paduren jatorria

Fauna eta Flora

Fauna

Urtean 175 bat hegazti espezie ikus daitezke migrazio-bidean estrategikoki kokatua dagoen eremu honetan. Hegazti migratzaileak Iberiar Penintsulan sartzen direnean mendikate handi batekin egiten dute topo (Pirinioak) eta Txingudin aurkitzen dute sartu, elikatu eta atseden hartzeko eremu baxuago bat.

Plaiaundi parkeko hegaztien irudia
Plaiaundi parkeko hegaztien irudia
Anfibio baten irudia

Flora

Paduraren leku baxuenetan, mareen eragin handia dutenean eta itsasgora hilen erdi mailan limoak agerian geratzen direnean finkatzen diren landareak Zostera noltii edo hainbat espartina mota dira. Landare horiek lurra finkatzen laguntzen dute limoak ezarri eta beren altuera handitu egiten baita marearekiko

Plaiaundi parkeko floraren irudia

Substratuaren maila handitzeak Aster tripolium, Salicornia ramosissima... bezalako landareak finkatzen laguntzen du.

Substratuak marea bizien maila gorenera heltzen direnean, Juncus maritimus landare espezieak hazten dira.

Urmaelen erdian arrabak (Chara foetida) eta ur-askia (Paspalum vaginatum) egokitzen dira, urak hartutako soro horien ertzetan, berriz, ziperazeoak (ihi txikiak) hazten dira.

Leku lehorretan gramineoak egoten dira, landare horiek soro altuak eratzen dituzte eta hainbat animalia hazi eta elikatzeko egokiak dira, intsektuekin hasi eta hegazti edo mikrougaztunekin amaitu.

Zuhaitz eta zuhaixken artean aipatzekoak dira tamarizak (Tamarix gallica), haltzak (Alnus glutinosa), sahatsak (Salís sp.) eta makala (Populus alba, P. Nigra). Hainbesteko hezetasunik gabeko lekuetan, berriz, bitariko basoa hazten da, lizarrak, astigarrak, urkia, haritzak eta beste espezie batzuk.

Plaiaundiko Parke Ekologikoa informazio gehiago

igo

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun