| |
|
Irungo
hiriak, Hondarribitik bereizi eta gero, arazo gutxiago izan zituen
lege aldetik bere garapena lortzeko. Hiriko aurreneko hiriguneak
olio-orban baten antzera hedatzen ziren. Era askotako faktoreek
eraginda gertatu zen handitze hau: Aduana betiko Irunen ezartzea
(1841. urtean); burdinbidearen eraikuntza (1863an) eta trenaren
inguruko beharrei erantzungo zieten zenbait industria-laguntzaile;
meategien ustiapena handitzea, mea garraiatzeko burdinbide bereziaren
eraikuntza; Bidasoa ibaiaren gaineko zubien eraikuntza...
Honek
guztiak langileen behar handia sortu zuen enpresetan eta zerbitzu
sektorean eta, ondorioz, etorkinak erruz heldu ziren gurera.
|
 |
|
|
| |
Garai
hartan, Urantzuko hirigune zaharrean San Migel auzoa gorpuztu zenean,
egungo Colon Ibilbidea ardatz hartuta, lehenengo zabaltza egin zen Irunen.
Hasierako hiru hiriguneak poliki-poliki elkartzen eta garatzen joan ziren,
gaur egun ezagutzen dugun hiria osatu arte.
XIX. mendean
zehar Irungo hiria ez zen oso azkar hazi, neurri handi batean 1874. urteko
Aduanen Ordenantzetan xedaturiko aginduen eraginez. Agindu hauen arabera,
debekatuta zegoen mugatik 10 kilometroko tartean edozein industria-mota
jartzea. Neurriak samurtu egin zituzten arian-arian, baina, halaz ere,
1932. urte arte ez zen industriaren benetako garapena gertatu Irunen;
izan ere, urte hartan baliorik gabe utzi zuten aipatu Ordenantzen 298.
artikuluan xedaturiko debekua.
|
|
| |
|
|
Nolanahi
ere, Irungo hiriak Espainiako Gerra Zibilean, 1936ko irailean,
bizi izan zuen sarraskirik latzena; hiriari su eman zioten eta
153 eraikin eta 252 denda eta industria erre zituzten.
Hogei
urte baino gehiago behar izan zituen Irungo hiriak hiria berriro
eraikitzeko, lantegiak berritzeko eta beste industria berri batzuk
izateko, baina 50. urteen amaieran ordu arte ezagutu ez zuen garapen
ekonomiko handiena bizi izan zuen, eta estatu espainiarreko bazter
guztietatik iristen ziren etorkin multzo handiei harrera egiteko
prestatu zen. Gogoratu behar da 1950. urtean Irunek 12.000 biztanle
zituela eta 1970ean 45.000tik gora.
|
|
|