| |
Irun Hondarribiaren
menpe bizi zen arlo zibil eta kriminalean. 1766. urtean Hondarribitik
zeharo bereizi, independentzia lortu eta hiribildu tituluaren jabe egin
zen. Bien bitartean gatazka eta auzi ugari bizi izan zituen auzoko hiriarekin:
harrizko etxeak eraikitzeko debekuaren auzia, pisu eta neurrien gaineko
kontrola, ihitokien jabetza eta beste kontu asko. Zenbaitetan oso oso
larriak izan ziren hiri bien arteko gatazkak, eta 1564. urtekoak Hondarribiko
Alkate Miguel de Arriagaren hilketa eragin zuen.
|
|
| |
|
Beste
aldetik, babesteko gotorleku sendorik ez zuenez, Irun mugaldeko
eremurik ahulena zen eta Bidasoa ibaia gurutzatzen zuten etsaien
aurrean aise ematen zuen amore, aurrena zen erortzen. Horrela, guda-ekintzen
artean ospetsuena eta irundarren sentimendu bizienak eragiten dituena,
San Martzialeko guduaren garaipena izan zen, frantsesen aurka irabazi
ere, 1522ko ekainaren 30ean. Ordu hartan, herriak esker oneko botoa
egin zuen eta egun horren ospakizuna hiriaren jai ospetsuena bihurtu.
Honenbestez, urtero, prozesio erlijioso-zibila egitea erabaki zen,
San Martzialeko Alardea, alegia.
1813.
urteko abuztuaren 31n Espainiako Independentzia gerrari bukaera
eman zion beste gudu bat izan zen San Martzial mendian.
XIX.
mendean zehar, karlistadek iraun zuten artean, karlisten tropen
etengabeko erasoak jasan zituen hiriak. Eraikinek kalte larriak
jasan zituzten eta herritar ugari hil ziren.
|
 |
|
|
| |
Hiriaren
egiturari edo itxurari bagagozkio, aro honen hasieran Junkaleko eremura
biltzen ziren Junkaleko eliza, Santa Margarita ospitalea, Armora dorretxea
eta, nola ez, Udaletxea. Hirigune hau harresiz babestua zegoen eta oraindik
harresiaren zati bat ikus daiteke Junkal kalean. Kaiaren hurbilak Gaztelatik,
Nafarroatik eta Hondarribitik iristen ziren bideen elkargune bihurtzen
zuen toki hau; Bidasoa ibaia gabarretan igarotzen zen, "Alcaldía de Sacas"
(Sartu-Irtenen Alkatetza) erakundearen kontrolpean, eta honenbestez, Iparralderako
bidea hartzen zen.
|
|
| |
|
|
Mendeetan
zehar leku hau igarobidea izan zen, besteak beste, Santiago Konpostelako
hirira joateko itsasbazterreko bidea erabiltzen zuten erromes askorena.
Egungo
San Juan Harria Plazaren inguruan, bertan dago Udaletxea 1763. urteaz
geroztik, beste hirigune bat antolatu zen, eta bertan bildu ziren
Udal energia eta jarduera guztiak. Alde hau Gaztelatik zetorren
Errege-bidearen eta Behobiaraino zihoan galtzadaren inguruan antolatu
zen. Ordurako ahul zegoen Junkaleko aldea, gero eta utziago, batez
ere 1638. urtean jasan zuen erasoaren ondoren.
Urantzuko
hirigunea Hondarribiko hiri gotortura zihoan bidearen ertzean sortu
zen eta alde honetan zegoen dorretxearen eraginpean eta babesean
garatu zen.
Azkenik,
Behobiako eremuak ezaugarri propioak eta bereziak zituen. Hiriko
beste guneetatik aparte zegoen eta Bidasoa ibaiaren gaineko zubiaren
eta igarobidearen inguruan garatu zen. Zubi horrek beste aldera
igarotzeko erraztasun handiak ematen zituen. Kokagune estrategiko
hau babestearren Gazteluzar gaztelua eraikitzeko agindua eman zuen
Espainiako Errege Fernando Katolikoak, XVI. mendean, eta zubitik
gertu, goiko aldean behar zuela adierazi zuen.
|
|
|
| |
|
|
| |
|
|
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52