Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
 Irun ezagutzeko > Historia > Irun erromatarren garaian    # hasiera
 

Irun erromatarren garaian

 

Erromatarren menpean egon zen garaian, K.o. I. eta II. mendean bizi izan zuen Irungo hiriak bere oparotasunik handiena. Hiru galtzadak bat egiten zuten gunea zen: Lugon (Galizia) hasi eta, Kantauriko itsasbazterraren paraleloan, penintsularen iparra alderik alde igarotzen zuena bata; Tarragonan hasi eta Ebro ibaiaren ibarra gurutzatzen zuena bestea; eta Bribiescatik (Burgos) zetorrena, hirugarrena. Irunen bat egiten zuten Bidasoaz gaindi Galiara egiteko.

Erromatarren garaiko hiria itsasertzean zegoen kokatua, Bidasoa ibaiaren bokalean eratzen den estuarioaren bazterrean, Junkal elizaren inguruan eta Beraungo muinoaren magalean. Egungo Santiago kalean egin berri diren indusketa-lanek agerian utzi dute erromatarren garaiko portu bat.

Ama Xantalengo nekropolian aurkitutako aztarnek eta Aiako Harriaren magalean diren mea-zuloek ere agerian uzten dute erromatarrak lurralde honetan ibili zirela. Aiako Harriko mea-galeriek argi adierazten dute meak etengabean eta luzaroan ustiatu zituztela. Baliteke erromatarren araberako bizimoduak VIII. mende arte iraun izana, nahiz eta tartean inbasio, arpilatze eta gudu ugari gertatu ziren.
Galtzada erromatarra
 
     
     
   Historiaren Aukerak  
   
 
    > Aurretikoak          > Duela bi mila urte     > Irun erromatarren garaian
    > Erdi Aroa     > Aro Modernoa     > Hiria handitzen
   
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52