NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

HAZa klik batean!

Kale Izendegia

Larrialdietarako telefonoak

irun.org webaren bilatzaile orokorra:

IRUN.ORG WEBAREN BILATZAILE OROKORRA:

Zeren bila?

Irungo Udalaren logotipoa
Irungo Udalaren logotipoa
 Irun ezagutzeko > Historia > Aurretikoak   # hasiera
 

Aurretikoak

 

Esan izan da feniziarrak eta kartagotarrak gurean izan zirela, baina ez dago horrelakorik egiaztatzen duen albisterik. Irungo aurreneko biztanleen jatorria, bilakaera eta bizitzeko era ia guztiz ezezagunak ditugun arren, azken urteotan egin diren indusketei esker jakin badakigu erromatarrak hemen bizi izan zirela. Beraunen, Junkal elizaren aurreko plazan, Ama Xantalengo ermitan eta Aiako Harriko Arditurriko meatzetan, Altamirakoetan, Santiago kalean, Tadeo Murgia eta Beraketa kaleetan egindako indusketetan, besteak beste zeramikak, teila eta beira puskak eta txanponak aurkitu dira.

Irun Nafarroako Erresumaren parte zen 1200. urte arte, baina urte horretan Gaztelako erresumaren menpe gelditu zen.

Irun izenaren aurreneko aipamen idatzia Gaztelako Alfontso VIII.ak Hondarribiari eman zion Hiri-gutunean egiten da. Hiri-gutuna 1203ko apirilaren 18an izenpetu zen, Palenciako hirian. Orduz geroztik "Irun-Urantzu Unibertsitateak" berezko eskumenak izan zituen arlo politiko, ekonomiko eta militarrean, baina arlo zibil eta kriminalak Hondarribiaren menpe jarraitu zuen, Karlos III.a Espainiako Erregeak, 1766ko otsailaren 26an izenpeturiko Errege-Zedularen bidez, Irun-Urantzuri independentzia eman zion arte. Auzi ugari bizi izan zituen auzoko hiriarekin, honek behin eta berriro ukatu egiten zizkiolako harrizko etxeak eraikitzeko baimena, zekaleen merkataritza egitea, alkabalak banatzea, mantenimendu-sariak eta beste batzuk; eta ugari izan ziren, gisa berean, mugarriei, pisu eta neurriei, herri lurren aprobetxamenduari, izokin-nasei eta beste kontu batzuei buruzko auziak.
Indusketetako hondakinak
Irunen marrazki zaharra
 
 
Faisaien irlaren marrazkiaSan Martzialeko bataila
Unibertsitatearen kokapen estrategikoa oso egokia zenez, auzoko erresumen erasoak eta eraso hauek eragindako hondamendiak jasaten zituzten herritarrek; horregatik prest egon beharra zuten etsaiei erantzuteko eta probintziako agintariei erasoen berri lehenbailehen helarazteko; horren guztiaren testigantza da hiriaren armarrian aurkezten den esaldia: "Vigilantiae Custos". Bidasoako muga hobeto babesteko, Gazteluzar eraikitzeko agindua eman zuen 1512. urtean Espainiako errege Fernando Katolikoak. Gaztelua eraikitzen hasi bai baina, bukatu baino lehen, 1539an, Karlos V.aren aginduz eraitsi egin zuten, etsaiak gazteluaz jabetuz gero, gotorleku bihur zezaketelako beldur baitzen. Gatazka horien artean gogoangarriena 1522ko ekainaren 30ekoa izan zen, San Martzialeko guduaren garaipen sonatua. 1564. urtean San Juan Harria altxa zuten, eta historiagile batzuk diotenez gerra-ekintzen oroigarri gisa paratu zuten monumentu hau, baina beste batzuen aburuz, Hondarribiaren menpekotasunetik aske geratzen zirela ospatzeko.

1659. urtean "Pirinioetako Bakea" sinatu zuten Konferentziako Irlan edo Konpantzian, Behobian. Bakea Frantziako Erregearen (Eguzki Erregea) eta Espainiako Maria Teresa Infantaren arteko ezkontzarekin izenpetu zen. Bakeak ez zuen luzaroan iraun.

Irunen izan ziren beste gertaera gogoangarri batzuk, eta hauen artean aipagarria da Espainiako Independentziako Gerran izan zen San Martzialeko bigarren gudua (1813). Hartan, Wellingtongo dukeak gidatzen zituen espainiar-ingeles-portugaldar osteek penintsulako lurretatik at bidali zituzten Napoleonen soldaduak.
 
 

Hurrengo urtean, 1805. urteaz geroztik Nafarroako Probintziaren barnean egon ondoren, Irun Gipuzkoako probintziako herri bihurtu zen berriro ere eta lurralde honetan jarraitzen du gaur arte, nahiz eta 1936ko gerra amaituta Nafarroako parte izatearen aldeko iritzia gorpuztu egin zen gizarte sektore batean. Irunen liskar gehiago ere bizi izan zituzten, hala nola 1837 eta 1874ko urteetan izan ziren karlistadak. Azkeneko gerra, hiriaren zati handiena erabat suntsitua utzi zuena, 1936koa izan zen, Gerra Zibila alegia.

Honako titulu hauek azaltzen dira Irungo armarrian: Noble y Leal, Muy Benemérita y Generosa, Heroica, Humanitaria, Ciudad (Noblea eta Leiala, Meritu handikoa eta Eskuzabala, Heroikoa, Humanitarioa, Hiria).
 
     
     
   Historiaren Aukerak  
   
 
    > Aurretikoak          > Duela bi mila urte     > Irun erromatarren garaian
    > Erdi Aroa     > Aro Modernoa     > Hiria handitzen
   
  • erabilerraztasuna
  • legezko oharra
  • web mapa
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52