
Abian
jarri daitezkeen
Natura eta aisialdirako jarduera erakargarrienek
itsasbazterra dute oinarri: itsasoa bera, hondartzak (Hondarribia
eta Hendaia) eta goi mailako zenbait kirol jarduerarako ekipamenduak.
Baina baita Txingudi Badian oraindik ezezagunak zaizkigun hainbat
leku, ingurugiroaren ikuspegitik aberatsak. Bestalde, hortxe daude
itsas kirolak egiteko azpiegiturak, kaiak, Irlak, Plaiaundiko padurak,
Bidasoa ibaia, inguruko mendiak (Aiako Harria eta Jaizkibel), basoak
eta mendiko paisaiak eta beste batzuk.
Erakarri
soziokulturalak hirigune historikoen hiri paisaia, merkataritza
eta giza baliabideen arloan hobetzean oinarrituko dira.
Gune
historikoen aukerak alde horietan egokitzapen-lan handiak egin
beharra eskatzen du gune historikoei dagokien balioa emateko. Horrenbestez,
erakarri handieneko eremuetan eta denda ugari dauden aldeetan zaharberritze
eta egokitzapen-lanak egingo dira eta oinezkoentzako alderdiak prestatuko
dira.

Irungo
merkataritzaren azpiegiturari bagagozkio, ekintza-eremu zabala
hartzen duen hiri-komertziorako azpiegitura elkartuak eta integratuak
garatu dira eta dauden denda-aldeetan egokitzapen-lan ugari egin
dira. Bestalde, merkataritza-gune berriak sortu dira, Txingudi izenekoa
esaterako. Edozein kasutan, merkataritza erakargarriagoa egiteko
urratsak egin dira.
Ostalaritza
etorkizun handiko azpisektorea da, baina ondo landu beharra dago,
koalifikazio handiagoa behar du. Nolanahi ere, aukera handiak dauzka
eskualdeko kultura eta giza baliabideak kontuan baditugu.