Geroago,
1788. urtean, Katea bat ezarri zuten Gipuzkoako errepideak mantentzen
lagunduko zuen bidesaria ordaintzeko.
Errege-bidearen
ertzean kokaturiko bi aurkientza hauek, ardatz nagusi modura egungo
Andrearriaga izeneko ibilbidea duen biztanlegune baten garapena
ekarri zuten. Andrearriaga izena Oiartzungo udalerriarekiko mugan
dagoen erromatarren garaiko hilarriaren eta ondoan izan zen izen
bereko ermitaren oroimenez ezarri zen.
Auzo
honetan daude, hain zuzen ere, egun Irunen bultzatzen ari diren
industrialde garrantzitsuenak. Industrialde hauek gainbehera gainditzeko
eta enplegua sustatzeko borrokan ari dira; izan ere, Europako Batasunean
erabat sartzeak eta hiriko zenbait industria itxi izanak izugarri
areagotu zuten enpleguaren eskasia.
Auzo
honetako kaleek euskal herrialdeen izenak dauzkate, hala nola, Bizkaia,
Lapurdi, Araba, Nafarroa Beherea; baita errota-izenak ere: Erroiarri,
Arbiun, Harmugarrieta, Errota, Errotazar, Errotaberri. Beste toponimo
batzuk erabili dira auzo honetako kaleak bataiatzeko: alde batetik,
meategien izenak (San Nartziso); bestetik, baserrienak; Primautzar,
Gabiria, Aranibar, Txatxenea, Teileria Irurzunzar eta baita, harrobienak
ere, Karobiga, Kisulabe eta Labeltze.
|


|