|
Behobia
du muga iparraldean, Bidasoa auzoa hegoaldean eta Olaberria mendebaldean.
Bere esanahiari dagokionez, batzuentzat haizpitarte esan nahi du, eta
beste batzuentzat meategi zaharra, inguruan zeuden meategi zaharrak gogoratu
nahiz. M. Thalaquer ingeniari frantziarrak oso ondo deskribatu zituen
meategi hauek erromatarren garaian ustiatu zirenak. Bestalde, bada esanahiaren
teoria hau aukeratzera bultzatzen duen beste argudio bat; antzinako dokumentu
askotan agertzen da Meaçar = Meazar = Meategi zaharra. Beraz, jatorri
hau onartuko balitz, auzoari Meazar edo Meakar deitu beharko genioke,
bukaeran r daramala.
Meakan ere,
beste auzoetan gertatzen den bezala, benetan etxadiak besterik ez diren
biztanleguneei auzo deitzeko ohitura dago; hala nola, Arbes eta Arbesko
Errota. Baina, kasu honetan, zati bat auzoaren osotasunarekin nahastu
ohi da. Horrela, maiz gertatzen da auzo osoari Ibarla deitzea, Ibarla
Meakaren zati txiki bat besterik ez denean.
|
|
|
Urjauzitik
jaisten den Arantzate errekak ureztatzen du Meaka auzoa. Erreka
hau, Arrizurreta izeneko gainetik jaisten da Bidasoara, Artian barrena
kanalizaturiko ubidean zehar. Mendetan zehar erreka honetako urak
Arantzate eta Ibarrola burdinolak jardunean edukitzeko indar eragileak
izan ziren; Arantzate eta Ibarrola Erdi Aroko dorretxe handiak ziren,
baita alde honetako armagintza-etxe nagusiak ere.
Arbes
eta Arbesko Errotako etxadiek ere badute beren garrantzia. Izan
ere, antzinako oinetxeak, errota batez eta ehundegi batez hornituak,
alde honi osoari eman zion izena.
|
 |
|
|
|
 |
|
Ama
Xantalen izena hainbat toponimotan islatzen da, hala nola, izen
bereko kalean eta iturrian. Iturria harlanduzkoa da, XVI. mendean
eraiki zuten: kanoi-ganga bat du eta Ama Birjina babesten duen hormakonka
bat aurkezten du goiko partean. Izen bereko egungo ermita, beharbada
XVI. mendekoa, nekropoli baten eta erromatarren garaiko tenplu baten
aztarnen gainean eraiki zuten eta gaurko egunean Gipuzkoan dagoen
museo erromatar bakarra da; oso ederra eta interesgarria da. |
|
|
|
 Auzo
honetan, garrantzi handia izan zuen meatzaritzak eta XVIII. eta XIX. mendeetan
betak ustiatzeko lizentzia asko eman ziren. Ateratako mea-kopuruak oso
handiak zirenez, burdinbide bat eraiki behar izan zuten merkantzia Santiago
kaleko kaira eraman ahal izateko. Munta handiko obra bat izan zen, izan
ere, aldapa handiko atalak gainditu behar zituen burdinbideak. Obra Bidasoako
Mea Konpainiak burutu zuen, 1865. urtean, Emilio Ferier Ingeniari jaunak
aurkeztutako proiektuaren arabera.
 Irungo auzo
xarmangarrienetakoa da Meaka. Irungo hirigunetik hurbil dagoenez, edozein
urtarotan bisitatzen den auzoa da, erraza da bertara gerturatzea eta Arantzate
errekaren ertzetik doan bidean lasaitasuna nagusitzen da.
|
|