|
Ezin
aipa gabe utzi Urdanibia-Jaizubiako alde ederra, baso trinkoez inguraturik,
Jaizubiako golf-zelaitik gertu eta Urdanibiako jauregi, errota eta
olaren ondoan. Aipaturiko azken eraikin hauetan Udal Hipikaren instalazioak
eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzte gaurko egunean.
Halaber,
aipagarri dira Santiago kalea eta ingurua; Junkaleko Ama Birjinaren
Elizaren ondoan sortu zen aspaldi batean Konpostelako Santiagora
zihoazen erromesak, Zubernoako prior-barrutitik zetozenak, iristen
ziren nasa edo kaia zegoen toki berean. Istillagako untziola eta
nasa xumeak alde honetan egon ziren, beharbada iraganeko oroigarri
baten modura, izan ere, duela gutxi erromatarren garaiko kai garrantzitsu
baten aztarnak aurkitu dira alde honetan. Seguru asko Aiako Harritik
ateratako mineralak kargatzen ziren kai honetan.
Ezin
ahantzi dezakegu Bidasoako estuarioaren xarma: Plaiaundiko padurak
orain gutxi bihurtu dira parke natural hegazti migratzaileei babesa
emateko. Gainera, Anakan bertan daude Galera, Santiagoaurrea eta
Irukanale irletako eremu hezeak.
Bestalde,
Anaka auzoan daude Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituzten Bidasoa
gaineko zubi garrantzitsuenak. Zubi hauetatik zehar trenak, ibiltariak
eta ibilgailuak igarotzen dira. Zubi hauetatik hurbil Aduanako zabalgunea
dago, 1992. urteaz geroztik erabiltzen ez dena. Irungo Udalak erakustazoka
bat eta hotelak antolatu nahi ditu eremu honetan. Zabalgune honetatik
hurbil Real Unión C.F. taldearen futbol-zelaia dago, Stadium Gal
izenekoa. Futbol zelai hori Salvador Echeandía Gal jaun irundarraren
eskuzabaltasunari esker eraiki zuten eta garai hartan Espainiako
Gobernuko Presidentea zen Primo de Rivera Jeneralak inauguratu zuen,
1926ko irailaren 19an. Inaugurazioan F.C. Barcelona izan zuen arerio
talde irundarrak.
Bukatzeko,
ezin aipatu gabe utzi dezakegu 1997. urte arte auzo honetan bertan
egon zen Chocolates Elgorriaga fabrika ospetsua. Fabrika eraitsi
egin zuten eta egun etxebizitzak eraikitzen ari dira alde honetan.
|



|