NABEGAZIO LAGUNTZAK
Goardiako farmazia
NABEGAZIO MENUA
Ekintzen agenda
Eta sarrerak salgai internet bidez
Kontzertuak, zinema, antzerkia, erakusketak, tailerrak, irteerak, ...
On line ordainketak
Zer ordaindu daiteke?
Trafiko / OTA salaketak, erreziboak , TAO, Obra baimenak, Badoak …
WEB ORRIAREN EDUKI OROKORRA
ORAINGO WEB ORRIAREN IRISBIDEA
Udala: Irunen bizi: Eguzki-energia bisorea | # Inicio |
Irungo Udalak energiaren gaian hiriko gaur egungo errealitatearen ikerketa sakon bat egin du.
Ikerketa honen baitan eguzki energiaren inplementaziorako potentzial erreala aztertu da, eta herritar eta sektoreko enpresen eskura jarri du hiriko eraikinen estalkien eguzki-potentzial fotovoltaikoaren datu guztiak. Emaitzak nahieran kontsulta daitezke bisorearen bitartez.
Helburua, eguzki-energia fotovoltaikoaren ezarpena sustatu eta hau herritarrei hurbiltzea da. Bisoreak eskaintzen dituen datuei esker, herritarrek, eraikinaren eskaera energetiko osoa eta erabileren araberako bere banaketa ikus dezakete, 1.100 kWh/m2-ko eguzki-erradiaziorako azalera erabilgarria eta eraikin bakoitzeko erradiazio erasotzailearentzako eguzki-kaptadoreentzako kokapen egokiena jakin ahal izango dute aldez aurretik.
Informazio honekin eta bisoreko eraikin bakoitzean klikatzean azaltzen den fitxari atxikitako argibide-dokumentuaren laguntzarekin, eraikin bakoitzak zenbat eguzki-energia sor dezakeen kalkulatu daiteke eta ondorioz, eskaera energetikoaren ehuneko zenbat aurreztu daitekeen eguzki-energiarekin.
Tresna honen erabilerarekin energia berriztagarrien erabilera sustatzen da, klima aldaketa arintzeko funtsezko elementu gisa, hiri kontzeptua aldatuz, teilatuak estalki huts izatetik energia sortzeko iturri izatera pasatzen direlarik.
© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52