Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi > Hiritar Kalitate Plana  # Hasiera

Hiritar Kalitate Plana

Hobetu beharreko alorrak identifikatzea

Archivo en formato ZIP Inkestaren emaitzak (1-Azterlana) (1.7 Mb )
     (Azterketa IKERFEL, S.A.-k egina).

 

Hiritarren eskariz udal zerbitzuak hobetzeko plana

Hiritarrei emateko zerbitzuetan arreta hobetzea eta gure auzotarrekin harremanak edukitzeko bideak ezartzea konstante bat izan da eta da urte hauetan Irungo Udalarentzako.

HAZ gisako ekimenak, 010 telefonoa, irun.org web korporatiboa (orain, Administrazio elektronikoko zerbitzuak dituela), GIB, Udala informatzen (Komunikazio Plana), Abisu-kexa eta iradokizunen sistema, Irun gizalegez eta hiritarrek parte hartzeko alorrean egindako beste ekintza asko dira hori baiezten dutenak.

Irungo Udala, hiritarrari zerbitzua emate aldera leial, orain lanean ari da Hiritar Kalitatearen Plana egiteko. Plan horren misioa da hiritarrek lehentasunez eskatzen dituzten udal prestazioak hobetzea, horretarako Zerbitzuen Kalitatearen Hiri Behatokia izeneko gestio-tresna du baliabide. Tresna horrek udal prestazioei dagokienez auzotarrek dituzten beharrak, itxaropenak eta iritziak aztertzen ditu aldizka.

Hiritarrei entzutea berriz ere Kalitate Plan berri honen oinarrizko printzipioa da, eta hori egiteko, bi teknika erabili eta kontrastatu ditugu; bata, izaera etengabekoa, hala baita Abisuen, Kexen eta Iradokizunen Sistema, hilean mila komunikazio baino gehiago erregistratzen dira, eta bestea, izaera zehatzekoa baina aldizkakoa, hala nola, Asebetetze eta Lehentasun Inkestak. Ez dira ahazten, halere, beste teknika batzuk, hala nola, gerora erabili ahal ditugun Erabiltzaileen Taldeak edo Focus Groups direlakoak.

Behatokiaren Inkestak bi azterlanek osatzen dute, bi maila desberdinetan; lehena hiritar ororen mailan, eta bigarrena, zuzeneko erabiltzaileenean. 1-Azterlana, iazko urrian eta irailean egin zen, eta 750 elkarrizketetan oinarritzen da, hiriko beste hainbeste auzotarrei eginda, hainbat aldagai kontuan hartuta, hala nola, bizi deneko auzoa, adina eta sexua, eta besteak beste, honako ondorioa izan du: udal prestazioetan hobetzeko 9 arloen zerrenda; izan ere, hiritarren iritziz, horiek dira gehien hobetu behar direnak, arazo gehien dauzkatenak, haien beharrak gehien estaltzen dituztenak eta/edo udalaren aurrekontu gehiena behar luketenak:

  • APARKALEKUAK
  • TRAFIKOA
  • HIRITAR SEGURTASUNA
  • HIRI GARRAIOA
  • KULTURA ETA AISIA ESKAINTZA
  • GAZTERIA: Jarduerak eta Ekipamenduak
  • ETXEBIZITZA: Eskurabidea
  • KIROL INSTALAZIOAK
  • OBRAK

1-Azterlanetik, Inkestetatik eta horiek Abisu-Kexa eta Iradokizunen Sistemearekin kontrastatzetik ateratako ondorioen fruitu da hobetzeko lehentasunezko 9 arloak identifikatu izana, eta orain, 2-Azterlanarekin, xehetasunez sakondu behar da, eta informazio zehatza lortu alor bakoitzean hiritarrek eta erabiltzaileek dituzten arazoei, gabeziei eta itxaropenei buruz.

2-Azterlan horren emaitzak, eta horrekin batera Udalaren Kalitatearen Eskuliburuaren arabera barnean eratu beharreko Hobekuntza-taldeen lanak, talde horietako kideek emaitzak aztertu eta irtenbide-proposamenak egingo baitituzte, aukera emango digute Hiri Behatokiaren misioa betetzeko, alegia, HIRITAR KALITATEAREN PLANA, hiritarren eskariz udal zerbitzuak hobetzeko Plana.

igo

Aparkatzeko arazoa

Plaza San Juan

Archivo en formato PPT Inkestaren emaitzak (2. azterlana): Aparkatzeko arazoa (3.4 Mb )
     (Azterketa IKERFEL, S.A.-k egina).

Inkesten 1-Azterlanaren emaitzak eduki eta horiek Abisu-Kexa eta Iradokizunen Sistemarekin kontrastatu ondoren hobetu beharreko lehentasunezko 9 arloak identifikatu dira, eta orain, 2-Azterlanarekin, xehetasunetan sakondu behar da, eta informazio zehatza lortu hiritarrek eta erabiltzaileek alor bakoitzean dituzten arazoei, gabeziei eta itxaropenei buruz, kasu honetan APARKATZEKO ARAZOARI DAGOKIONEZ.

2-Azterlan horren emaitzen bidez, Udal Kalitatearen Eskuliburuaren arabera barne eratua den Hobekuntza Taldeko kideek —beren esperientzia eta ezagutzatik abiaturik— emaitzak aztertu eta irtenbide-proposamenak egingo dituzte, eta horrek aukera emango digu Hiri Behatokiaren misioa, alegia, HIRI KALITATEAREN PLANA, betetzera iristeko, zeina hiritarren eskariz udal zerbitzuak hobetzeko Plana baita.

igo

Trafikoa eta bizikleta erreia

Bicicletas

Archivo en formato PPT Inkestaren emaitzak (2. azterlana): Trafikoa eta bizikleta erreia (1.8 Mb )
     (Azterketa IKERFEL, S.A.-k egina).

Inkesten 1-Azterlanaren emaitzak eduki eta horiek Abisu-Kexa eta Iradokizunen Sistemarekin kontrastatu ondoren hobetu beharreko lehentasunezko 9 arloak identifikatu dira, eta orain, 2-Azterlanarekin, xehetasunetan sakondu behar da, eta informazio zehatza lortu hiritarrek eta erabiltzaileek alor bakoitzean dituzten arazoei, gabeziei eta itxaropenei buruz, kasu honetan TRAFIKOA ETA BIZIKLETA ERREIARI DAGOKIONEZ.

2-Azterlan horren emaitzen bidez, Udal Kalitatearen Eskuliburuaren arabera barne eratua den Hobekuntza Taldeko kideek —beren esperientzia eta ezagutzatik abiaturik— emaitzak aztertu eta irtenbide-proposamenak egingo dituzte, eta horrek aukera emango digu Hiri Behatokiaren misioa, alegia, HIRI KALITATEAREN PLANA, betetzera iristeko, zeina hiritarren eskariz udal zerbitzuak hobetzeko Plana baita.

igo

Gazteria: Jarduerak eta ekipamenduak

Juventud

Archivo en formato PPT Inkestaren emaitzak (2. azterlana) : Gazteria (12 Mb )
     (Azterketa IKERFEL, S.A.-k egina).

Inkesten 1-Azterlanaren emaitzak eduki eta horiek Abisu-Kexa eta Iradokizunen Sistemarekin kontrastatu ondoren hobetu beharreko lehentasunezko 9 arloak identifikatu dira, eta orain, 2-Azterlanarekin, xehetasunetan sakondu behar da, eta informazio zehatza lortu hiritarrek eta erabiltzaileek alor bakoitzean dituzten arazoei, gabeziei eta itxaropenei buruz, kasu honetan GAZTERIARI DAGOKIONEZ. Jarduerak eta ekipamenduak

2-Azterlan horren emaitzen bidez, Udal Kalitatearen Eskuliburuaren arabera barne eratua den Hobekuntza Taldeko kideek —beren esperientzia eta ezagutzatik abiaturik— emaitzak aztertu eta irtenbide-proposamenak egingo dituzte, eta horrek aukera emango digu Hiri Behatokiaren misioa, alegia, HIRI KALITATEAREN PLANA, betetzera iristeko, zeina hiritarren eskariz udal zerbitzuak hobetzeko Plana baita.

igo

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52