Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Irunen bizi > Irun Hiri Atsegina  # Hasiera

Irun Hiri Atsegina

Irun hiri atsegina Irun Ciudad Amable

Irungo Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Arloak bultzatu du Irun Hiri Atsegina ekimena. Garrantzitsua da esatea Irun Hiri Atseginaz mintzatzea Hirigintzaz mintzatzea dela.

Udal hirigintzak onartu berri du Irungo Hiri Antolamendurako Plan berria. Esperientzia luze eta nekeza izan da, tramite ugari egin behar izan dira eta horrenbestez irakurtzeko tresna zaila bilakatu da herritar gehienentzat. Sektore aeronautikoko nahiz trenbide, kosta, ur... sektoreetako arauak bete behar izan dira. Hiri honen garapenerako proiektua jasotzen duen dokumentua bada ere, etxebizitzen, jarduera ekonomikoen, ekipamendu publikoen eta abarren garapena jasotzen duena, egia da ez dela, oro har, herritar guztiek uler dezaketen dokumentu bat.

Hala eta guztiz ere, Irungo Hiri Antolamendurako Plan Nagusiak bere arauetan jaso ditu ingurumenaren babesean, hiri mugikortasun iraunkorrean, genero berdintasunean eta osasun publikoan ere eragin zuzena duten neurriak. Aurrekarietan azaldu den bezala, egin diren lanen emaitza izan da hori guztia, eta hiri honetan hirigintza iraunkorra garatzeko oinarria ezarri da, inolaz ere. Horrenbestez, eguneroko bizitzako irizpideak sartu dira hirigintza dokumentuan.

Sendotu egin behar den inertzia bati ekin dio Irungo hirigintzak. Irun Hiri Atsegina ekimen honek gaurkoa ez bezalako gizarte batean sortu ziren hirigintza irizpideen gainean esku hartzeko beharra du oinarri, gaur egun bizi garen gizarte konplexu honetako beharretara egokitu ahal izateko irizpide horiek.

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52