X. Dies Oiassonis, 2019ko uztailak 11-14

ANTZEZPEN HISTORIKOAK, GASTRONOMIA, AZOKA ERROMATARRA, DIES OIASSONIS IKUSKIZUNAK

Hirugarren urtez San Juan plazan instalatuko den erromatar zirkoa izango da erakargarritasun handienetako bat, eta jaialdiaren edizio honetan ikuskizun berriak eskainiko dira bertan. Iaz dagoeneko izan zen jarduera nabarmenduena, eta jende asko izan zen bertan; beraz, formula errepikatu nahi da, baina emankizunak aldatuz eta erakargarriagoa eginez.

Jarduera programa oraindik prestatzen ari dira. Ohiko birsortze historikoak egingo dira Oiasso Erromatar Museoaren inguruan, eta 'Saborea Irun Dastatu' plataformak bultzan dituen ekimen gastronomikoak ere izango dira. Jaialdiko ekintza nagusietako bat Navigium Isidis prozesioa izango da. Nabigazioaren denboraldiari hasiera ematen zion prozesio horrek, eta jende askok parte hartzen du beti. Ekitaldi hori uztailaren 14an izango da, larunbat arratsaldean. Erromatar azoka, aire zabaleko antzerkia, tailerrak eta gastronomiari buruzko beste jarduera batzuk, hala nola pintxoaren ibilbide berria, dira jaialdiko beste indarguneetako batzuk, eta aurki zehaztuko dira.