Neurri Ekonomikoak

Joan den martxoaren 14an COVID-19 gaitzaren ondoriozko osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izana arazo larriak sortzen ari da gure gizartean, aurrekaririk gabeak, mugikortasunari eta ekoizpen jarduerari ezarritako murrizketen ondorioak direla eta. .

Testuinguru honetan, ekonomiaren esparruan, Irungo Udala eta Bidasoa bizirik bizi dugun egoera aztertzen ari dira, sortzen ari diren behar berriei erantzuteko, eta, horretarako, hiriko enpresa industrialen eta enpresa txiki eta ertainen sarearekin harremanetan jarri dira, zuzenean..

Hasiera batean, jarduna eten izanaren lehenengo ondorioak arintzeko, Udalak dekretu eta erabaki batzuk onartu zituen:

  • Udal zergen ordainketa geroratzea eta ematen edo egiten ari ez diren zerbitzuen tasak baliogabetzea
  • Kontrolpeko aparkamendu zerbitzua (TAO) kentzea
  • Udalaren hornitzaileei egiteko dauden ordainketak arintzea
  • Hiriko sare ekonomikoarekin (enpresa industrialekin eta enpresa txiki eta ertainekin) harremanetan jartzea, zuzenean
  • Bidasoa bizirik-en Enpresa Zentroko ekintzaileen alokairuak ezereztea
  • Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei informazioa eta aholkua emateko lineak irekitzea
  • Hiriko merkataritza sustatzea eta, horretarako, Irun Etxetik lehiaketa antolatzea eta hiriko saltoki eta ostatuen sarean gastatzeko bonuak banatzea.

Gainera, zera egingo dutela iragarri dute udal kiroldegiek:

  • Abonamendu eta ikastaroen ordainketaren barruan hiruhileko honetan itxita dauden egunei dagokien zatia itzuli
  • Instalazioak berriro zabaltzen diren arte abonamendu eta ikastaroen ordainagiririk egin ez
  • Instalazioak berriro zabaltzen direnean hiruhileko honetan zabalik dauden egunei bakarrik dagozkien ordainagiriak egin .

Txingudiko Zerbitzuak Mankomunitateak aparteko neurriak onartu ditu zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrentzako eta pertsona autonomoen eta mikroenpresen beharrei erantzuteko, baldin eta jarduera ekonomikoa aldi baterako gelditu behar izan badute edo euren fakturazioa nabarmen jaitsi bada.
Onartutako neurrien xehetasunak kontsulta ditzakezu, hemen.