Online ekintzak

Adineko pertsonentzat

Bestalde, adinekoen zerbitzuak ere lanean ari dira adinekoentzat interesgarriak izan daitezkeen edukiak igo ahal izateko: ariketak, jokoak…

Bideoak ikusi

Kultur programa

  • Zure abenturaren bila online. Ander Izagirrerekin, maiatzaren 14an, 19:30ean. Chernobylera (Ukrania) egindako bidaia baten inguruko hitzaldia izango da. Zoom bidez jarraitu ahal izango da.
  • Komiki tailerra online, gaian aditua den Jorge Madejonek koordinatuko dituen saioak. Saioak asteazkenetan izango dira. Ez da izena eman beharko.
  • Arte eszenikoak. Udaleko YouTube kanalean(www.youtube.com/irungoudala), larunbatero mikroantzerki saioak izango dira herriko artisten eskutik.
  • Haurrentzako musika. Edurne García Elizaldek, Musika Hezkuntzan diplomatutako irundarrak, Musikoterapian masterra duenak eta musika hezkuntza goiztiarraren Musikaz Hazi ekimenaren sortzaileak, hainbat bideo prestatuko ditu Irungo Udaleko YouTube kanalerako. Lehenengoa maiatzaren 12an izango da eta asteartero bideo berri bat izango da.
  • Ribera beken emaitzak aurkeztea: maiatzaren 13an, 18:00etan,Noain-Bitamine tandemak "Bidasoko emoziozko kartografia" ikerketa aurkeztuko du, zoom bidez. Bestalde, Rubén Mejuto-Andrea Giraldo tandemaren lana ikusgai dago Udaleko YouTubeko kanalean. Gogoratu behar da beka hauek ikerketa lana bultzatzea dutela helburu, historia eta arte garaikidea elkartuz, muga gaiaren pean.

 

Erakusketa Birtuala. Egungo konfinamendu-garaia dela eta, Kultura Arloak artistei beren lana erakusten jarraitzeko aukera eman nahi die, baita herritarrei artearen aukera guztiez gozatzen jarraitzeko aukera ere. Helburu horrekin, deialdi bat egin da, konfinamenduan garatutako bertako eta Bidasoa eskualdeko artisten sorkuntzak jasotzeko, edo, ekoizpen berriak izan gabe, COVID-19ren ondorioz gaur egun bizi den egoerarekin zuzenean lotutako gaiak lantzeko.

Sormen-ehunari erakusleiho bat eskaini nahi zaio, jasotzendiren lan guztiekin erakusketa birtual bat eginez. Lan horiek www.irun.org webgunean gordeko dira, eta obra bakoitzaren argazkiarekin batera artisten ohar biografiko txiki bat eta obra azaltzen duen testu edo bideo bat aurkeztuko dira. Erakusketarako, lanaren argazki bat bidali beharko da, edozein diziplinakoa (argazkia, pintura, eskultura, grabatua, collagea). Horrez gain, ikus-entzunezko sorkuntzen eta/edo performatiboen kasuan, gehienez ere minutu bateko bideoak onartuko dira.

Irunen eta Bidasoan bizi diren artista profesionalek eta amateurrek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, adin-mugarik gabe. Udalak interes berezia du mugaz gaindiko harremanetan, beraz, mugaren bi aldeetako lanak onartuko dira.Pertsonako bi lan aurkeztu ahal izango dira gehienez, eta .jpg formatuan bidali beharko dira. Bideoei dagokienez, bertara sartzeko esteka bidali beharko da. Argazkiekin eta/edo bideoekin batera, fitxa teknikoa (teknikaren deskribapena, dimentsioak, izenburua), testu deskribatzailea (gehienez 1.000 karaktere) eta biografia txiki bat (gehienez 1.000 karaktere) aurkeztu beharko dira. Honako helbide elektronikora bidali behar dira mmateos@irun.org. Deialdia zabalik egongo da konfinamendua luzatzen den bitartean.

Euskara

Udal Euskaltegiak bertan behera utzi behar izan ditu aurrez aurreko eskolak, baina, edonola ere, ikasleen beharrei erantzuten jarraitzen du. Irakasleek ikasleekin harremanetan segitzen dute, eta, ahal duten neurrian, eskolak ematen, teknologia berriak erabiliz. Gainera, abian da Lannahi programaren hirugarren txanda, teknologia berrien bitartez.

Kirola

Con el Deporte Escolar suspendido, desde la página web irungoeskolakirola   se ofrecen a través de vídeos sencillos ejercicios que se puedan realizar desde casa. Mediante esta iniciativa, las personas interesadas pueden practicar en sus hogares y se contribuye dentro de lo posible a mantenerse más en forma durante estos días de confinamiento.

GazteARTEan

Gazteria Arloak jarduera berezien lerro bat jarri du martxan, sare sozialen bidez udal haurtxokoetako, Gaztelekuko eta GazteARTEan kanaleko edukiak partekatzeko eta, horrela, gazte eta familiekin interakzioa izateko.

Helburua da hezteko xedea duten gune digitalak eskaintzea, denbora modu aktiboan emateko, askotariko eduki eta interakzio ekintza dibertigarri, estimulatzaile, sormenezko eta osasungarriak sortuta. GazteARTEan zerbitzuak azaldu duenez, familiei ikaskuntza, sormena eta garapena estimulatzeko jardueren erreferentziak ematea da helburua, eta, horretarako, etxean egin eta komunitate osoarekin parteka daitezkeen esperientzia ludikoak eskaintzea.

Zerbitzu bakoitzeko hezitzaileen bitartez, haurtxokoen Facebookeko profilean, haurtxokoen beren eta 4 eta 11 urte arteko haurrak dituzten familien arteko komunikazioa areagotuko da: familiarteko jarduerak egiteko baliabideen erreferentziak bilduko dira, eta, egunak aurrera joan ahala, bideo propioak sortzea planteatuko da, haurtxokoetako hezitzaileak dituztenak protagonistatzat.

Gaztelekuan, berriz, Instagrameko kanala erabiliko da: hezitzaileek argazki eta bideoak igoko dituzte, sukaldean, jolasean, kirolean egindakoak, interakzioa sortzeko asmoz. 16 eta 25 urte arteko gazteentzat, zehazki, GazteARTEan zerbitzuak Twitterren eta Instagramen dituen kanalek berauek aktibatzeko proposamenak eskainiko dituzte, elkarlanean aritzeko ekimen motibatzaileak, lurraldeko beste gazteria zerbitzu batzuekin koordinatuta.