Kalitate-zerbitzu bat eskaintzea Enpresa Bikaintasunaren Europar Eredua-rekin bat, ikasleak eta euren familiak pozik egon daitezen eta etengabeko hobekuntza berma dezagun.
Klaseak Eskola Proiektuan jarritako denbora eta moduan ematea.
Eskola Kontseiluak onetsitako eskola-ordutegia errespetatzea.
Ikasturtea hasi aurretik hainbat informazio ematea: eskola-egutegia, familiak hartzeko ordutegia, Guraso Batzordearen bilera-datak etab.
Klase-orduak finkatzean hezkuntza sistema orokorreko ordutegiak kontuan izatea.
Ikaslearen osotasun fisiko eta morala, eta bere duintasun pertsonala errespetatzea. Inolaz ere ezingo da tratu txar fisiko edo moralezko zigorrik jarri, ez tratu iraingarririk eman.
Ikaskuntza Esanguratsuaren eta Konstruktibismoaren Teorietan oinarritzen den ildo metodologikoa aplikatzea, ikasle bakoitzak bere ikasketa-prozesua eraiki dezan, irakaslearen laguntzaz. Irakasleak ikaslearen eboluzioa eta aurreko ezagutzak hartu beharko ditu kontuan, bitartekari modura jardun eta konponbide teknikoak eskaini, oinarri-oinarrizkotik hasi, eta maila konplexu eta espezifikoetaraino.
Etengabeko ebaluazio bat egitea, ikaslearen eskola-errendimendua irizpide objektiboen arabera baloratuz.
Hiru hilabetean behin guraso eta ikasleei irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren egoeraz informatzea, idatziz.
Eskola-orientabidea ematea, bokaziozkoa eta profesionala, ikasleak askatasun osoz erabaki dezan bere gaitasun, ezagutza eta interesen arabera.
Ikasle eta gurasoen partehartzea sustatzea Zentroko kontrol eta gestioan.
Urtean behin ebaluazioa egitea Zentroko alderdi pedagogikoei eta antolakuntza orokorrari buruz, Kalitate Sisteman jasotzen diren datu eta adierazleetan oinarrituz, eta beharrezkoa bada, Ikasketa Proiektuaren eta Kalitate Politikaren planteamendu eta edukia berriz planteatuz.
Gure zerbitzuetako funzionamenduaren edozein oharpenari beti eratzungo diogu.
Zer espero dugun ikasleengandik
Klaseetara joatea eta garaiz iristea.
Aldez aurretik jakinaraztea ez dela klasera joango eta arrazoia ematea.
Tasak ordaintzea udal-ordenantzan ezarritako epe eta moduan.
Helbide-aldaketak jakinaraztea.
Bere ikasgaiari behar duen denbora eta dedikazioa ematea, jasotako ikasketei etekin egokia ateratzeko.
Behar bezala zaintzea ikastetxeko altzari eta instalazioak.
Eskolako gainerako kideen eskubide eta askatasunak errespetatzea.