Irungo Udal Kontserbatorioa eta Musika Fundazioa irun.org
HASIERA KALITATEA   Castellano
Kalitatea
 

ISO kalitate ziurtagiria duen lehen musika irakaskuntzarako zentroa Europan.

 

Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza lortzeko bidean, Irungo Udal Kontserbatorio eta Musika Eskolak ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria merezi zuela egiaztatu zuen, ER 1015/2001 Enpresa erregistroa, 2001eko uztailaren 6koa.

Nazioarteko ziurtagiri horrek Europan ziurtagiri hori lortzen zuen lehen musika irakaskuntzarako zentro bilakatu zuen Irungo Zentroa.

AENOR ziurtagiria
   
   
  Kalitate politika:
 
  Xedea
   
-
Dantza eta Musika Hezkuntzako Zentroa, Irungo Udalaren mendekoa, helburu duena heziketa pertsonalizatu, diziplinartekoa eta integrala eskaintzea.
- Irungo gizarte eta kultur bizitza aberastu eta dinamizatzea, jarduerak antolatuz eta ikasleek eta irakasleek parte hartuz, eta Irungo musika-elkarte eta taldeekin lankidetzan jardunez.
     
  Ikuspegia
   

Erreferentziazko zentroa izan nahi dugu, bereziki honako hauek direla medio agertuko dena:

-
Emaitza akademikoak, bai Musika eta Dantza kontu ludiko eta kultural gisa ulertzen duten ikasleenak, bai hura beren lanbide izatea aukeratzen dutenena.
- Ikasleen, familien eta gizartearen asebetzea.
-
Profesional-talde egonkorra eta aditua, etengabeko hobekuntzan inplikatua, lan-giro onean ilusioz lan egiten duena.
- Beste zentro batzuekiko harremanak, esperientziak eta jarduerak partekatzeko.
     
  Balioak
   
- Kudeaketa-eredua, Europako Bikaintasun Ereduaren ildokoa (EFQM)
- Interes-talde guztien parte-hartzea Zentroaren kudeaketan.
- Irakasleen prestakuntza iraunkorra eta interpretazio-jarduera.
     
   
   
 
 
   
   
   

Parque Mendibil. Ap. 41 - 20300 - Irun - Gipuzkoa
T. 943 505 710 | F. 943 505 719

kontaktua | erabilerraztasuna adimediak garatua