Irungo Udal Kontserbatorioa eta Musika Fundazioa irun.org
HASIERA KONTSERBATORIOA   Castellano
Erdi mailako kontserbatorioa
 
Musika irakaskuntza arautua
 

"Irun" Erdi Mailako Kontserbatorioa musika irakasteko zentroa da eta bere helburu orokorra "ikasleei kalitatezko arte prestakuntza eskaintzea eta etorkizuneko profesional horien kualifikazioa ziurtatzea da".

 
  Sartzeko baldintza: Eusko Jaurlaritzak araututako sarrera proba gainditzea.
   
 
Kontzertua Kontzertua Kontzertua
   
   
  Irakasten diren gaiak
   
 
1. Musika Hizkuntza 10. Guitarra 19. Fagota
2. Abesbatza 11. Biolina 20. Tronpa
3. Harmonía 12. Biola 21. Tronpeta
4. Musikaren historia 13. Biolontxeloa 22. Tronboia
5. Akonpainamendua 14. Kontrabaxua 23. Tuba
6. Konposizio oinarriak 15. Flauta 24. Perkusioa
7. Azterketa 16. Klarinetea 25. Instrumentu Osagarria
8. Pianoa 17. Saxofoia 26. Ganbera Musika
9. Akordeoia 18. Oboea 27. Orkestra
   
 
Kontzertua Kontzertua Kontzertua
   
   
  Sarrera eta matrikula
   
 
"Sarrera probaren" bidez sartzen da Kontserbatorioan, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak arautua dago proba hori, honako prozesu honen arabera:
   
  - Plaza Eskaintza argitaratzea: maiatzaren lehen hamabostaldian.
  - Sarrera proba egiteko izen ematea: maiatzaren bigarren hamabostaldian.
  - "Sarrera proba" egin: ekainaren bigarren hamabostaldian.
  - Onartutakoak argitara ematea: probaren egun berean.
  - Matrikularen baieztapena eta ordainketa: uztailak 15 arte > ikus tasen PDF artxiboa
   
 
  Sarrera probarako aurreinskripzioa egiteko eredua behera kargatzeko. > PDF artxiboa aurreinskripzioa
     
 

Aurreinskripzioa egiteko dokumentua nahi duenaren eskura dago Zentroko Bulegoetan (astelehenetik ostiralera 8:30etatik 18:30etara).

     
 
Aurreinskripzioa eta harekin batera eskatutako dokumentazioa Zentroko Bulegoetan aurkeztu behar da maiatzak 30 baino lehen.
   
   
  Eskola Egutegi Ofiziala
   
 
Zure eskura jartzen dugu eskola egutegi ofiziala, Eskola Kontseiluak onartua eta Hezkuntza Ordezkaritzak baimendua > ikus PDF artxiboa Eskola Egutegi Ofiziala
   
   
  Guraso-irakasleen arteko elkarrizketak
   
 
Ikasturtearen hasieran: : Lehen elkarrizketa lehen hamabostaldian, besteak beste honako hauek azaltzeko: ikasturtean lortu beharreko helburuak, kontuan hartu beharreko zailtasun nagusiak, ebaluazio datak, lan metodoak, asistentziaren garrantzia, zentroaren egitura, etxeko ikasketari probetxu handiagoa ateratzeko aholkuak, eta abar.
   
 
Ikasturtean zehar: Irakasle bakoitzak ikasturtean zehar gurasoekin hitz egiteko datak eta ordutegiak jakinaraziko dizkie bere ikasleei. Data horietatik kanpo gai jakin baten inguruan hitz egin nahi bada, irakasleari jakinaraztea aski da.
   
  Notak eta txostenak ematea
   
  Hiruhileko bakoitzaren azken astean.
   
 
 
   
   
   

Parque Mendibil. Ap. 41 - 20300 - Irun - Gipuzkoa
T. 943 617 731 | F. 943 614 364

kontaktua | erabilerraztasuna adimediak garatua