Irungo Udal Kontserbatorioa eta Musika Fundazioa irun.org
HASIERA MUSIKA ESKOLA   Castellano
Musika Eskola
 
Musika irakaskuntza arautu gabea
 

Irungo Musika Eskola Publikoa musika irakasteko zentroa da, eta bere helburu nagusia “Musika edo/eta Dantzan prestakuntza praktikoa eskaintzea da, edozein adineko zaletuei zuzendua, zaletasun eta gaitasun berezia erakusten dutenei ikasketa profesionalak egiteko orientabideak eman eta prestatzeko lana ere bideratzen duen arren”.

   
 
  Sartzeko gutxieneko adina: 6 urte
  Sartzeko baldintza: zaletasun eta gaitasun berezia erakustea
   
 
Klase teorikoa Klase praktikoa Ikasgelak gelan
   
   
  Irakasten diren gaiak
   
 
1. Musikaren hastapenak 10. Trikitixa/Panderoa 19. Oboea
2. Musika Hizkuntza 11. Txistua 20. Fagota
3. Abesbatza 12. Biolina 21. Tronpa
4. Dantza 13. Biola 22. Tronpeta
5. Pianoa 14. Biolontxeloa 23. Tronboia
6. Teklatu elektrikoak 15. Kontrabaxua 24. Bonbardinoa
7. Gitarra eta Baxu elektrikoa 16. Flauta 25. Tuba
8. Gitarra 17. Klarinetea 26. Perkusioa-Bateria
9. Akordeoia 18. Saxofoia 27. Instrumentu taldea
   
 
Akordeoi klasea Instrumentuak Balet klaseak
   
   
  Sarrera eta matrikula
   
  - Plaza Eskaintzak argitara ematea: maiatzak 20.
  - Aurrematrikula: maiatzaren 21etik ekainaren 6ra.
  - Onarpen berrien zerrenda: uztailak 2
  - Matrikularen baieztapena eta ordainketa: uztailak 15 arte > ikus tasen PDF artxiboa
   
 
 

Aurrematrikula egiteko dokumentua nahi duenaren eskura dago Zentroko Bulegoetan (astelehenetik ostiralera 8:30etatik 18:30etara) eta Irungo Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuan HAZ (Juan de la Cruz kalea, 2 – Zabaltza Plaza- Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).

     
  Dokumentua behera kargatzeko aukera ere eskaintzen dugu. > PDF artxiboa aurrematrikula
   
   
  Eskola Egutegi Ofiziala
   
 
Zure eskura jartzen dugu eskola egutegi ofiziala, Eskola Kontseiluak onartua eta Hezkuntza Ordezkaritzak baimendua > ikus PDF artxiboa Eskola Egutegi Ofiziala
   
   
  Guraso-irakasleen arteko elkarrizketak
   
 
Ikasturtearen hasieran: : Lehen elkarrizketa lehen hamabostaldian, besteak beste honako hauek azaltzeko: ikasturtean lortu beharreko helburuak, kontuan hartu beharreko zailtasun nagusiak, ebaluazio datak, lan metodoak, asistentziaren garrantzia, zentroaren egitura, etxeko ikasketari probetxu handiagoa ateratzeko aholkuak, eta abar.
   
 
Ikasturtean zehar: Irakasle bakoitzak, ikasturtean zehar gurasoekin hitz egiteko datak eta ordutegiak jakinaraziko dizkie bere ikasleei. Data horietatik kanpo gai jakin baten inguruan hitz egin nahi bada, irakasleari jakinaraztea aski da.
   
  Notak eta txostenak ematea
   
  Hiruhileko bakoitzaren azken astean.
   
 
 
   
   
   

Parque Mendibil. Ap. 41 - 20300 - Irun - Gipuzkoa
T. 943 617 731 | F. 943 614 364

kontaktua | erabilerraztasuna adimediak garatua