| Jarduera
pedagogikoa sei urtetik aurrera
hasten da Musika Eskolan. Mugimendua gorputzaren bidez,
gorputz egitura, motrizitatea, erritmoa, doinukera,
abesbatza kantua, entzumena eta abar ezagutzeak, jostatze
moduan hartuta beti ere, mundu berri eta erakargarri
batean sartzeko aukera ematen dio ikasleari, eta mundu
horretan, arian-arian, lortu ahal izango du musika hezkuntzako
ziklo desberdinak gainditzeko beharreko maila. |