Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2021 Apirilak 18 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
IRUNGO BARATZE PARKEKO BARATZEAK ERABILTZEKO BAIMENAK 2021-2024 - Zozketaren emaitza
 
Tabla que ofrece los datos de IRUNGO BARATZE PARKEKO BARATZEAK ERABILTZEKO BAIMENAK 2021-2024 - Zozketaren emaitza
Tipo de Dato Dato
Xedea IRUNGO BARATZE PARKEAN, PUIANAN, DAUDEN AISIALDIRAKO UDAL BARATZEAK ERABILTZEKO BAIMENAK EMATEA.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Alkatetza
Aurkezteko modua - Eskaera Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da (www.irun.org/sac), Irun Txartela, NANa edo Izenpe, FNMT edo beste batzuen sinadura elektronikoaren ziurtagiria erabiliz (ikus web esteka).
- Autozerbitzuko terminalak eskura ditu:
SAC (San Martzial, 2, astelh./igand. 8-22)
Palmera Montero Gunea (Astelh/Ostir.: 08:00-22:00; larunb. eta igand.: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; Jaialdiak itxita).
Kutxabank Anaka (24 ordu)
Kutxabank Bentak (24 ordu)
Irun Txartela ez baduzu, eskatu dezakezu (Ikus web esteka)
Eskabidearen epea 2021-02-17
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
Hartzaileak IKUSI BALDINTZAK OHARRETAN
Beharrezko dokumentazioa Eskaera egiteko momentuan eskura eduki behar duzu:
- IRUN TXARTELA indarrean eta pasahitza ezagutzea.
- Urteroko tasaren ordainketa helbideratzeko banku-kontua (20 digitu edo IBAN), baratze baten esleipendun bihurtzen direnen kasuetarako.

EZ DA DOKUMENTAZIORIK ERANTSI BEHAR ESKAERAN (*)
Irungo Udalak egiaztapenak ofizioz egingo ditu bere datu-baseetan edo beste Herri Administrazioei kontsultatuz, horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenen arabera, Pertsonal Izaerako Babeserako 3/2018 Lege Organikoan ezarritako mugen arabera.

(*) Ahalmen urritasunentzako moldatutako baratze baterako zozketan onartua izateko, aurkeztu beharko da:
- %33ekoa edo handiagoko ahalmen urritasuna egiaztatzen duen ziurtagiria Gipuzkoako Foru Aldundiak edo eskumena duen organoak egindakoa eta gehienez ere 3 urteko antzinatasunekoa.
Eskaerarekin batera aurkeztu daiteke dokumentua eskaneatuta edo argazkia eginda.
Edo nahiago izatekotan, eskaera egin daiteke inolako dokumenturik erantsi gabe eta zozketa baino lehen Udalak dokumentua aurkeztea eskatuko du.
Lege-araudia Irungo Udal Baratze Ekologikoak Esleitzeko eta Kudeatzeko Araudia, 2016/07/12-ko 132.zk GAO
Web http://www.irun.org/iruntxartela/home.asp?id_idioma=1
IRUN TXARTELA ESKAERA / SOLICITUD DE LA IRUN TXARTELA

http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/6.6_ordenanza_huertas_urbanas.pdf
Ordenantza Fiskala / Ordenanza Fiscal

http://www.irun.org/sac
Tramitar online

Oharrak
**** ZOZKETA EGIN DA: ESLEIPENDUNEN ZERRENDA ETA ITXAROTE-ZERRENDA (Ikusi DOKUMENTU ERLAZIONATUAK) ****

***************************************************
BARATZE BAT ESKATU AHAL IZATEKO BALDINTZAK
- 18 urte baino gehiago izatea eta Irungo Udal Erroldan inskribatua egotea deialdi hau argitaratu den urteko urtarrilaren 1etik gutxienez.
- Herri administrazioekiko zerga betebeharrak eta gainerako ordainketa guztiak egunean edukitzea.
- Bizikidetza unitateko eskabide bakarra onartuko da.
- Eskatzaileak edo bere bizikidetza unitateko beste kideren batek jabetzan ez edukitzea nekazaritza jarduerarako egokia den landa izaerako lursailik Irungo udalerrian.
- Zigorrik ez izatea lehenago aisialdirako beste baratze ekologiko baten jabe izanda.

ESKAERA EGITEKO EPEA
2020ko azaroaren 24tik 2020ko abenduaren 14ra

BARATZE KOPURUA ETA BANAKETA
A taldea: ahalmen urritasuna eta mugikortasun gutxitua duten pertsonak:
- Ahalmen urritasuna duten pertsonak: 30 m2-ko 3 baratze.
- Gurpildun aulkian mugitzen diren pertsonak: 6 m2-ko altueran dagoen baratze egokitua.

B taldea: 30 m2-ko 65 baratze herritarren artean banatuko dira, honako adin tarte hauen arabera:
- > 65 urteko pertsonak: 26 baratze.
- 36 eta 65 bitarteko pertsonak: 23 baratze.
- 18 eta 35 bitarteko pertsonak: 16 baratze.
Eskatzaileak eskabidea aurkezteko garaian duen adinaren arabera sailkatuko dira eskaerak aipatutako adin talde bakoitzean.

ESLEITZEKO MODUA
Baratzeen esleipena onartutakoen behin betiko zerrendan oinarritutako zozketa publiko bidez.Covid-19 dela eta eta sortutako osasun egoeraren ondorioz, zozketa bideostreaming bidez emango da, udal webgunearen eta Irungo Udalaraen Youtube kanalaren bitartez.

BAIMENEN DENBORA
Baratzeak erabiltzeko baimenak prekarioan emango dira, urtebeterako, eta gehienez beste 3 urtez luzatzeko aukerarekin. Urteko luzapenak automatikoki egingo dira aldeetako bakar batek ere ez badu aurkakorik adierazten epea bukatu baino hilabete bat lehenago.

FIDANTZA ETA TASAK
Baratze baten espeilependun gertatzekotan:
- 100 €-ko fidantza (Irun Txartela bidez www.irun.org/sac Egoitza Elektronikoan banku txartela edo banka elektronikoaren bitartez). Baimenaren epea bukatzean itzuliko da, baratzea egoera berdinean itzultzen bada.
- Urteroko tasa: 32 € (helbideratutako ordainketa eskarian adierazitako banku kontuan).
- Uraren tasa: Baratzeetan kontsumitutako urari dagokion tasa haiek kudeatzeko sortutako elkartearen bidez ordainduko da.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52