Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Urriak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
 
Tabla que ofrece los datos de TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
Tipo de Dato Dato
Xedea TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBARIEN ONURADUN IZATEA (IKUS OHARRAK).
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ebazpen organoa Salbuespenak: Alkatetza.
Hobariak: Hiri-Bultzada, Ekonomia eta Ogasuneko Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea (ikusi oharrak)
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa Zergen ordainketan aplikatu beharreko salbuespenak-hobariak eskatzeko orria:

HOBARIAK:
1.-%100eko hobaria Probintziako Trafiko Buruzagitzan ibilgailu historiko gisa behar bezala matrikulaturiko ibilgailuentzako. Ibilgailua historiko gisa kalifikatzeko, ekainaren 14ko 1274/1995 Errege Dekretuak, Ibilgailu Historikoen Araudiak, xedaturikoa hartuko da kontuan.
Honako hauek aurkeztu beharko dira:
-Zirkulazio Baimenaren (Ibilgailu Historikoen Araudiaren 8.2 artikuluaren arabera: “Baimen arruntaren berdin-berdina, baina zerrenda hori batekin. Hartan jasoko dira ibilgailuari eman zaion matrikula historikoa eta, hala behar badu, jatorrizkoa, ezagutzen bada”)

2.-Dagokien zergaren kuotan %75eko hobaria ibilgailu elektrikoei. Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren aurkeztuko da.

3.-Dagokien zergaren kuotan %50eko hobaria motor elektriko bat edo gehiago eta barne errekuntzako beste bat ateratzen dituemotor hibridodun ibilgailuei, betiere fabrikak homologatuta daudela, isuri kutsatzaileak gutxitzeko katalizagailuak sartuz.
Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren aurkeztuko da.

4.-Dagokien zergaren kuotan %50eko hobaria autogasa edo GLP petrolio-gas likidotua erabiltzen duten turismo-ibilgailuei.
Ibilgailuaren Fitxa Teknikoaren aurkeztuko da.

5. Familiako kideren baten titulartasuneko bostentzako edo gehiagorentzako tokia duen ibilgailu-turismo bakar bati dagokion zergaren kuotaren %45a, familia hori familia ugaria denean indarreango legeriaren arabera eta ibilgailuak 16 z fiskaletik beherako potentzia duenean. Honako hauek aurkeztu beharko dira: Eskatzailearen NANa eta Ibilgailuaren Fitxa Teknikoa.
*Eusko Jaurlaritzari Familia Ugariko titularraren izaeraren kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio Irungo Udalari, inprimaki honekin batera Familia Ugariaren tituluar aurkeztu beharko da.

Hobari hau mantendu egingo da subjektu pasiboak familia ugariaren titular izateari uzten ez dion bitartean. Eskatzen den dataren hurrengo ekitalditik aurrera hasiko da hobari honen kontzesioaren eragina, eta ez du atzeraeraginik izango

Aipaturiko hobari horiek lortzeko, Udalak ontzat hartu beharko ditu aldez aurretik, eta eskaera egin den zerga denboraldiaren hurrengotik aurrera izango dituzte ondorioak.

Artikulu honetan aurreikusten diren hobariak ez zaizkie onuradun diren subjektu pasiboei ibilgailu bat baino gehiagorengatik aplikagarri izango.

SALBUESPENAK:
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren inguruko 14/1989 Foru Arauaren 2.1 artikuluaren a) – g) paragrafoetan jasotakoak, Tokiko Zerga Sistema berritzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauaren 4. artikuluak aldatua hura, honako hauek besteak beste:

I. Ibilgailuen Araudi Orokorraren II. eranskinaren A letrak aipagai dituen mugikortasun murriztuko pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak onartua hura, ezintasuna duen pertsonaren izenean matrikulatuak.

II. Era berean, salbuetsita egongo dira 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak berek soilik erabiltzeko. Salbuespen hau aplikatuko zaie zirkunstantzia horiek mantentzen diren bitartean, ezintasuna duten pertsonek gidaturiko ibilgailuei bai haiek garraiatzeko erabiltzen direnei.
Aurreko bi paragrafoetan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko haien onuradun diren subjektu pasiboei ibilgailu bat baino gehiagorengatik aldi berean.
Letra honetan xedaturikoaren ondorioetarako, ezintasuna duten pertsonatzat hartuko dira honako hauek:

* 100eko 33ko ezintasun maila edo handiagoa eta 100eko 65 baino txikiagoa onartua duten pertsonak, mugikortasun murriztu egoeran daudenak, halakotzat harturik elbarritasun maila onartu, deklaratu eta kalifikatzeko prozeduraren inguruko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskin gisa doan baremoaren A, B edo C letretan deskribaturiko egoeretakoren batean daudenak, edo arestian aipaturiko baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.

* 100eko 65eko ezintasun maila edo handiagoa duten pertsonak.

1971/1999 Errege Dekretuaren III. Eranskin gisa doan baremoan A letrarekin kalifikaturiko mugikortasun murriztu egoeran dauden aurreko bi kasuetan sartzen diren pertsonei ez zaie aplikatuko 14 zaldi fiskalen muga, baldin eta aulki gurpilduna erabiltzeko egokitua badago ibilgailua.
Ibilgailuaren Fitxa Teknikoa aurkeztuko da egoera hori egiaztatzeko.

Honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Ezintasuna duen pertsonaren NAN
- Ezintasun ziurtagiri eguneratua (Gipuzkoako Foru Aldundian eskatu 943 112611 telefonora deituta).
- Ibilgailuaren Aseguru Polizaren fotokopia, ibilgailu horren ohiko gidaria zein den adierazita.(Aseguruaren ordainagiriak ez du balio).
- Ibilgailuaren erabilera esklusiboaren zinpeko adierazpena.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoa (aulki gurbilduna erabiltzeko egokitua badago ibilgailua).

III. Guraso aginte, tutoretza edo kuradoretza arrazoiengatik %65eko ezintasun maila edo handiagoa duen pertsonaren bat beren kargura dutela egiaztatzen duten titularren ibilgailuak. Ibilgailu bat baino gehiagoren titularrak badira, bati bakarrik aplikatuko zaio salbuespena.
Honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Ezintasuna duen pertsonaren NAN.
- Ibilgailuaren titularraren NAN.
- Ezintasun ziurtagiri eguneratua.
- Ibilgailuaren erabileraren helburuaren zinpeko adierazpena.
- Harremana egiaztatzen duen dokumentua (Guraso agintea, tutoretza edo kuradoretza).


2.-Nekazaritza Ikuskapen Kartila duten traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzarako makineria.

Honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Zirkulazio Baimena.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen Ziurtagiria.
- Nekazaritzako makineriaren Inskripzio Kartilaren edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Ingurumen Sailaren Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean alta emana duela egiaztatzen duen agiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina.


Salbuespen hauek eskaera egin den zerga denboraldiaren hurrengotik aurrera izango dituzte ondorioak. Halaz ere, matrikulazio berriko ibilgailuek 2 hilabeteko epea izango dute Trafiko Buruzagitzan Alta ematen zaien egunetik aurrera, gauden urtean ondorioak izango dituen salbuespena eskatzeko.

Behin salbuespena eman ondoren, pertsona onuradunak ibilgailua aldatzen badu, berriro eskatu beharko da salbuespena, eta aurreko ibilgailuari baja eman diola egiaztatzeko Trafikon eginiko agiria aurkeztuko du gainera. Hurrengo ekitaldian aplikatuko da ibilgailu berriarentzako TMIZaren salbuespena, ematen bada eta matrikulazio berriko ibilgailua ez bada, gauden ekitaldian jada eman baitzitzaion salbuespena jatorrizko ibilgailuagatik.
Lege-araudia -Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala.
-Abenduaren 20ko 3/2010 Foru Araua (245 zenbakiko GAO, 2010/12/24koa)
-Abenduaren 23ko 4/2009 Foru Araua (244 zenbakiko GAO, 2009/12/28koa)
-Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzkoa.
-Abenduaren 27ko 4/1999 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga Erregimena arautzen duena.
- Abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Araudi Orokorra onartzen duena.
- Martxoaren 19ko 4/2003 Foru Araua, Tokiko Zerga Sistema berritzen duena (4. artikulua)(57 zenbakiko GAO, 2003/03/25ekoa).
- 4/2009 Foru Araua, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren inguruko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua aldatzen duena.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/2_ordenanza_impuesto_vehiculos_traccion_mecanica.pdf
Ordenantza Fiskala - Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Oharrak
Ez dute zerga hau ordainduko:
1.- Modeloaren antzinatasunagatik Erregistroetan baja eman ondoren, era horretako ibilgailuentzat antolaturiko erakustaldiak, lehiaketak edo lasterketak direla eta salbuespen gisa zirkulatzeko baimena dutenak.
2.- Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramaniko atoiak eta erdiatoiak, haien karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.


Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.
Era berean, Irunen erroldatua egongo da onuraduna.

Salbuespenak edo hobariak eskaera egin den zerga denboraldiaren hurrengotik aurrera izango ditu ondorioak. Halaz ere, matrikulazio berriko ibilgailuek 2 hilabeteko epea izango dute Trafiko Buruzagitzan Alta ematen zaien egunetik aurrera, gauden urtean ondorioak izango dituen salbuespena eskatzeko.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52