Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2021 Martxoak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
EZINTASUNEN BAT DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZEKO TXARTELA
 
Tabla que ofrece los datos de EZINTASUNEN BAT DUTEN PERTSONENTZAKO APARKATZEKO TXARTELA
Tipo de Dato Dato
Xedea EZINTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO TXARTELA LORTZEA. TXARTEL HONEK TITULARRARI AUKERA EMATEN DIO NORMALEAN DEBEKATUA DAGOEN LEKU EDO DENBORAN IBILGAILUA APARKATZEKO.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Ebazpen organoa Zerbitzu arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloa
Gipuzkoako Foru Aldundia- Gizarte Politikarako Saila
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irunen bizi diren pertsonak, eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Beharrezko dokumentazioa LEHENENGO ALDIZ TXARTELA ESKATZEA ETA BERRITZEAK
- Aparkaleku txartela eskatzeko orria.
- NAN edo Atzerritarren Identifikazio Txartela(HAZ-en kopia bat eskaneatuko da)
– Desgaitasuna duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, pertsona horrek jarduteko gaitasunik ez badu.
- Desgaitasun-mailaren ikuskapen-ziurtagiria, edo hori ez izatekotan, Mendekotasunaren balorazioa (biak Foru Aldundiaren Egiaztagiri OFIZIALAK). Kasu guztietan, agiri horietan egiaztatu beharko da interesdunak mugikortasun murriztutako edo ikusmen-urritasun arazoak dituela.
(Desgaitasun-mailaren %33-era iristen ez den kasuetan, aurkeztu beharko da, gainera, Ezintasuna osoa edo absolutua edo baliaezintasun handiaren Gizarte Asegurantzaren egiaztagiria.)


Eskaria behin tramitatuta eta dagozkion egiaztapenak egin ondoren, Aparkatze-txartela jasotzerakoan, interesdunak eman beharko du:
– Txartel neurriko argazki 1.


TXARTELAREN GALERA, LAPURRETA EDO HONDATU IZANAGATIKO ESKAERA
- Eskari-Orri orokorra
– Txartel neurriko argazkia.
- Txartela hondatu bada: Hondatutako txartela
Lege-araudia 50/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela arautzen duena.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2016/04/1601512a.shtml
50/2016 Dekretua - 50/2016 Decreto

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac_oficina.asp
Cita SAC

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
ZEIN BALDINTZA BETE BEHAR DITUT TXARTEL HAU ESKATU AHAL IZATEKO?
Kasu guztietan, aurretik DESGAITASUNA OFIZIALKI AITORTUA izatea, edo hori ez izatekotan, MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA (bi kasuetan Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortua). Kasu guztietan, agiri horietan egiaztatu beharko da interesdunak MUGIKORTASUN edo IKUSMEN-URRITASUN arazoak dituela.

Desgaitasun-mailaren %33-era iristen ez den kasuetan, Gizarte Asegurantzak aitortu vahar izan du ezintasuna osoa edo absolutua edo baliaezintasun handia.


ZEIN MUGIKORTASUN MAILA ESKATZEN DA?
Desgaitasun-gradua errekonozitu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuko II. eranskinarekin bat etorriz, ondoko baldintzetarik edozeinetan direnek mugikortasun urria dutela kontsideratuko da:
– Gurpil-aulkia ezinbestean erabiltzea
– Ibiltzeko makila bi derrigorrez erabiltzea.
– Nora gabe ibili ahal da, baina kontrolatzeko zailak diren jokabide oldarkor edo molestagarriak ditu, defizientzia psikiko larrien ondorioz, zeintzuk garraiobide normalizatuak erabiltzea zailtzen dioten
– Mugikortasun-mugak izatea, eta 971/1999 Dekretuaren II. eranskineko mugikortasun urriko baremoan 7 puntu izatea gutxienez,


ZER HARTZEN DA TXARTELA LORTU AHAL IZATETKO BEHARREZKO IKUSMEN URRITASUN GISA?
Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendu ostean, 0,1ekoa edo beheragokoa dutenak, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa.


TXARTELA ESKATU DAITEKE 3 URTETIK BEHERAKO PERTSONENTZAT?
Bai, eskatu daiteke 3 urtetik beherako pertsonentzat, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar badituzte (gurpil-aulki espazialak, arnasketa-aparatuak...), edo 4. edo 5. motako desgaitasun-balorazioa izan badute (patologia larria edo oso larria).


TXARTELA EDOZEIN PERTSONAK JASO DEZAKE?
Txartela jasotzeko titularra bertaratu behar da eta sinatu behar du. Salbuespen gisa, Ezgaitasun sententzia judiziala duten pertsonen kasuan, izendatutako tutorea bertaratu beharko da eta sinatu beharko du.


ZEINTZU DIRA TXARTELA ERABILTZEKO BALDINTZAK?
-Txartela erabat pertsonala izango da, eta soilik erabili ahal izango da titularrak berak gidatzen duenean edo dena delako ibilgailuan daramatenean.
-Aurreko haizetakoaren kontra jarri beharko da, aurrealdea ibilgailuaren kanpoaldetik irakurtzeko moduan. Era berean, eskumeneko agintariei txartela aztertzen utziko zaie, hala eskatzen dutenean.
-Berariaz xede horretarako adierazitako lekuetan aparkatzeko balioko du, baita aparkatzeko debekatuta dauden lekuetan aparkatzeko ere (ezinbestekoa den denborarako). Honako salbuespen hauek ezarri dira:
*Oinezkoentzako guneak eta pasabideak.
*Geldialdia egitea debekatuta dagoen tokietan.
*Segurtasun publikoa babesteko mugatutako tokietan.
*Pasabideak edo larrialdietako irteerak oztopatzen dituzten tokietan.
*Zirkulazioko bideen kopurua murrizten duten tokietan («bigarren errenkadan»).


TXARTELAK ZEIN BALIO EPE DAUKA? TXARTELA BERRITU DAITEKE?
Txartelak bost urteko eperako ematen dira. Epe hori amaitutakoan edo desgaitasunaren balorazioan aldaketak gertatu badira, txartela berritu beharko da prozedura hau bera jarraituz.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52