|
ALEGAZIOAK TRAFIKO/TAO ISUNEN AURKA ETA BESTE ZIGORRAK
Dokumentu erlazionatuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de ALEGAZIOAK TRAFIKO/TAO ISUNEN AURKA ETA BESTE ZIGORRAK
Tipo de Dato |
Dato |
Xedea |
ALEGAZIAOK AURKEZTEA TRAFIKO ETA TAO ALORREAN EGINIKO ARAU-HAUSTEENGATIK JARRITAKO ISUNEN AURKA. |
Unitate tramitatzailea |
UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
|
Ebazpen organoa |
Giza Baliabide, Udaltzaingo, Bizikidetza eta Etxebizitzako Zinegotzi-ordezkaria. |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
- Posta zertifikatua: San Juan Harria Plaza, 1 - 20304 Irun |
Eskabidearen epea |
(Ikus oharrak) |
Telefonoaren bidezko kudeaketa |
010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua |
Hartzaileak |
Udal Trafiko Ordenantzaren eta Trafikoaren inguruko Legearen aurka eginiko arau-hausteengatik isuna jasotako pertsonak. |
Beharrezko dokumentazioa |
- Deskargu-Plegua, espedientearen kodea, salaketa eguna eta ibilgailuaren matrikula adierazita (datu hauek ageri dira salaketaren jakinarazpen dokumentuan).
- Hala badagokio, alegatutako gertaerak egiaztatzeko dokumentazioa. |
Lege-araudia |
-Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Udal Ordenantza.(GAO 211. zenb., 1996/10/31)
-18/2009 Legea, trafikoaren eta Ibilgailu Motordunen zirkulazioaren eta Gizarte Segurantzaren inguruko Legearen testu artikulatua aldatzen duena, zigorren alorrean (BOE 283. zenb., 2009/11/24).
- Hiritarrekiko Harremanetarako eta Merkataritzarako Ordezkaritzaren 393 zenbakiko Ebazpena, 2010eko maiatzaren 21ekoa, trafikoaren eta Ibilgailu Motordunen zirkulazioaren eta Gizarte Segurantzaren alorrean arau-hauste arin ohikoenen koadroa, eta haiei aplika dakizkiekeen isunak onartzen dituena. (GAO 190. zenb., 2010/06/03) |
Tramitazio-epea |
Urtebete baino gutxiago, arau-haustearen egunetik isuna edo erabakia jakinarazten den arte, eta ez dokumentu hau aurkezten denetik. |
Web |
https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2010/06/03/c1006529.pdf
Arau-hauste arinen koadroa
http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.boe.es/boe/dias/2009/11/24/pdfs/BOE-A-2009-18732.pdf
18/2009 Legea
|
Oharrak |
Isuna edo zigorra ordaindu bada ezin da alegaziorik aurkeztu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa soilik aurkez daiteke.
Alegazioak aurkezten badira galdu egingo da %50eko deskontua egiteko eskubidea.
1.-ALEGAZIOAK aurkezteko epeak.
ISUNAREN aurka:
20 egun natural isunaren Orriaren bidez jakinarazten den egunetik aurrera kontatuta. Arau-haustea egiten den unean ematen da hori.
15 egun natural isuna jakinarazten denetik aurrera kontatuta, arau-haustea baino geroagoko une batean egiten bada.
EBAZPEN PROPOSAMENAREN aurka:
15 egun natural jakinarazten denetik.
2.- ERREKURTSOAK aurkezteko epeak
ISUNAREN aurka:
Berraztertzeko errekurtsoa, hilabete bat jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2 hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
HERTSATZEAREN aurka:
Berraztertzeko errekurtsoa, hilabete bat jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa 2 hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
3.- PRESKRIPZIOA
ARAU-HAUSTEA; Hiru hilabete arau-hauste arinetarako eta sei hilabete arau-hauste larri eta oso larrietarako.
ISUNA; 4 urte. Administrazio-bidean finko egiten den egunaren hurrengotik aurrera.
- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak. |
|