Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2021 Apirilak 19 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA: APARKALEKUAK - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA: APARKALEKUAK - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
Tipo de Dato Dato
Xedea Espaloietan, plazetan edo espazio libre berezietan terrazak jartzeko lekurik ez duten ostalaritza-establezimenduek aparkalekuetan mahai osagarriak jartzeko nahitaezko udal-lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Ebazpen organoa Bide Publikoko Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - SAC Herritarra Atenditzeko Zerbitzua: San Martzial kalea, 2. Segurtasunez, 2020ko maiatzak 11tik aurrera bakarrik AURRETIKO HITZORDUArekin. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugarik gabe, beti okupazioa baino lehen
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Espaloietan, plazetan edo espazio libre berezietan terrazak jartzeko lekurik ez duten ostalaritza-establezimenduak.
Beharrezko dokumentazioa - Okupazioaren planoa, aparkatzeko espazioa zehaztuta, ostalaritza-establezimenduaren fatxadaren aurrealdeari erreferentzia eginez, bide-marrak eta horiekiko distantzia barne.
- Barandaren xehetasun-planoa
- Erabili beharreko materialen memoria eta jartzeko sistema

Gainera, eskatutako okupazioak hura jasaten duen establezimenduaren zabalera gainditzen badu:
- Aldameneko establezimenduaren jabearen baimena (bertan jarduera egiten den ala ez kontuan hartu gabe).

Ez da aurkeztu beharko, baina instalazioak Erantzukizun Zibileko Asegurua izan beharko du.
Lege-araudia -Bide Publikoan Terrazak eta Mahaiak eta Aulkiak jartzea Arautzen duen Udal Ordenantza.
-Jokabide Zibikoari buruzko eta Bide Publikoaren erabilera, okupazioa eta garbiketa arautzeko Udal Ordenantza.
- - Bide publikoan terrazak eta mahaiak jartzeko udal ordenantza arautzailearen interpretazio-jarraibidea, aparkalekuetan mahaiak eta aulkiak jartzeari dagokionez
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
BAIMENDU DAITEZKEEN ESTABLEZIMENDUAK
Espaloian, plazetan edo espazio libre berezietan terraza jartzeko lekurik ez duten ostalaritza-establezimenduak. Inola ere ez da baimenduko aparkatzeko espazioetan dauden terrazak handitzea.


INSTALATU DAITEZKEEN HELEMENTUAK
Mahai osagarriak bakarrik jarri ahal izango dira (biribilak edo karratuak, altuak, 60 cm-rainoko aldea edo gehieneko diametroa dutenak), eta gehienez ere 4 aulki altu edo tabureterekin. Ez da baimenik emango upelak instalatzeko.


LIZENTZIA
Lizentzia beharko dute bide publikoan dauden eta erabilera publikokoak diren espazio guztiek, titulartasun publikokoak zein pribatukoak izan.


GEHIENEKO OKUPAZIOA
Establezimenduaren fatxadaren aurrealdeari dagokiona baino ez da izango, fatxada horri dagokion luzeran, edo, halakorik ezean, turismo motako ibilgailuak aparkatzeko bi plazaren baliokidea, bai linean bai baterian, gehienez ere 8 metro lineako eta 4 metro bateriako.

Eskatutako okupazioak establezimenduaren zabalera gainditzen badu, eskaerarekin batera ondoko establezimenduaren jabearen baimena aurkeztu beharko da (jarduera garatzen duen ala ez kontuan hartu gabe).


IRISGARRITASUNA ETA SEGURTASUN ELEMENTUAK
Aparkalekuko terrazaren irisgarritasuna bermatzeko, espaloia handitzeak zurezko oholtza bat edo antzeko material bat izan beharko du, klimaren edozein egoeratan irristagaitza den zoladurarekin. Bertara sartzeko, espaloi-gune irisgarri batetik egin beharko da beti. Espaloiko oholtzaren eta zintarriaren arteko elkarguneak erabat korapilatuta egon beharko du, inolako irtengunerik gabe, eta luzetarako elkargunea ere behar bezala konpondu beharko da. Instalatutako elementuek erraz desmuntatu ahal izango dira.

Espaloia behar bezala mugatu beharko da galtzadarekiko edo aparkalekuekiko, eta hesi, baranda edo antzeko bat instalatu beharko da. Hesi edo baranda horrek barandaren eskudelaren azpitik igarotzea eragozten duen gurutzeta edo elementu bat izan beharko du, eta haren altuera ez da 1,20 metrotik beherakoa izango, ezta 1,25 metrotik gorakoa ere, galtzada-gunetik neurtuta. Baranda honetako materiala tarimakoaren berdina izango da, eta horren gainean jarriko da.

Terraza eta zirkulazio-erreia bereizteko elementu mugatzailea aparkalekuko margoa agerian utziz kokatu beharko da beti. Aparkatzeko bide-marraren eta tarimaren arteko gutxieneko distantzia 25 zm-koa izango da.

Lineako aparkalekuetan, establezimenduaren titularrak pilona malgu bat instalatu beharko du (Interpretazio Jarraibidean adierazitako ereduaren arabera), edo aparkatzeko gunearen eta tarimaren artean instalatzearen antzekoa, tarimatik 25 zm-ra.

Unitate tramitatzaileak aukera izango du edozein dokumentazio osagarri eskatzeko, izapidea behar bezala kudeatzeko.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52