Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2020 Abenduak 4 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
AKTIBITATE SAILKATUAK - III. TALDEAN BAIMENDUTAKOEK JARDUERA GEHIGARRIA (II. TALDEKOA) JAKINARAZTEA
 
Tabla que ofrece los datos de AKTIBITATE SAILKATUAK - III. TALDEAN BAIMENDUTAKOEK JARDUERA GEHIGARRIA (II. TALDEKOA) JAKINARAZTEA
Tipo de Dato Dato
Xedea 3/1998 Legearen II. Eranskineko B atalean adierazitako aktibitatearekin hasteko beharrezkoak diren izapideak egitea (Ikus dokumentu erantsia)
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Hirigintza eta Ingurumen Arloa.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak III. Taldeko "taberna berezia"/"pub" jarduerak egiteko gaitzen duen titulua duten establezimenduak (* Ikusi oharrak)
Beharrezko dokumentazioa - Jarduera gehigarria komunikatzeko dokumentu-eredua
- Establezimenduko sarrera nagusiaren argazkia
- Dagokion tasa ordaintzeko banku-txartela. Banketxean ordaintzeko likidazio bat lortzeko aukera.

Zerga datuen erabilpena eta lagapena Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta Gipuzkoako Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorran ezarritako mugei lotuta daude.
Lege-araudia PROZEDURA
*Otsailaren 27ko 3/98 Legea, Euskadiko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra. III. TITULUA. 3.Kapitulua. EHAA, 59 zk., 1998ko martxoaren 27koa (Barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa den 7/2012 Legeak aldatua. EHAA, 84 zk., 2012ko apirilaren 30ekoa).

JENDAURREKO IKUSKIZUNAK ETA JOLAS-JARDUERAK.
* 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena (2016/01/07ko EHAA)
* 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena (2019-02-21eko EHAA).

UDAL ORDENANTZAK
*Hiri Antolamenduko Plan Nagusia (HAPN) eta garapen plangintza.
*Jardueren gaineko udal ordenantza (GAO 2000-11-7)
*Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu sarean isurketak egiteko ordenantza (GAO 97/12/29)
*Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen hiri hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza (GAO 2001/10/26).
*Ostalaritza eta antzeko jarduerak arautzeko Udal Ordenantza (GAO 2000/11/7)
*Animaliak Babesteko eta Edukitzeko Udal Ordenantza (GAO 1994/08/21)

SEGURTASUNA ETA HIGIENEA
*Lan-arriskuen prebentziorako 31/1995 Legea. 486/1997 Errege-Dekretua, Lantokietan bete beharreko Segurtasunaren eta Osasunaren inguruko gutxieneko xedapenak.
*314/2006 ED, Eraikuntzaren Kode Teknikoa.
*Industria segurtasuneko berariazko erregelamendua.
- Eraikinetako instalazio termikoak.
- Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.
- Lantegi eta instalazio frigorifikoen erregelamendua.
- Etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko eraikinetako gas instalazioen erregelamendua.
- Biztanledun eraikinetako Gas Instalazioen Oinarrizko Arauak.
*1942/1993 ED. Suteen aurka babesteko instalazioen araudia.

INGURUMENA
*Eusko Jaurlaritzaren 171/85 Dekretua. (EHAA 1985/6/29).
*22/2011 Legea, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, eta 833/1988 Errege Dekretua, Hondakin toxikoak eta arriskutsuak arautzekoa.
*Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen saneamendu sarean isurketak egiteko ordenantza.
* 4/2015 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruaren kutsadura prebenitzekoa. 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, 4/2015 Legea garatzen duena.
* 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa. 1367/2007 ED. Zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpenei buruzkoa.
* 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.

IRISGARRITASUNA
*20/1997 Legea, Irisgarritasuna Sustatzekoa.
*68/2000 Dekretua, irisgarritasun baldintzei buruzko Arau Teknikoak onartzen dituena (EHAA 2000/6/12).
*314/2006 ED, Eraikuntzaren Kode Teknikoa(OD SUA), indarrean dagoen idazkeran

ARAUDI FISKALA
1/1993 Foru Dkretu Arauemailea, apirilaren 20koa, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzailea onartzeari buruzkoa.

GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera. Aldatu edo indargabetu ahal izan dituzten arauek ordeztu dituztela ulertu behar da.

Araudia ezagutzea eta betetzea aholkatzen zaituzteten titular eta teknikarien erantzukizuna izango da soilik, legea ezagutu eta errespetatu beharra baitaukate.
Tasen zenbatekoa Irekiaren aurretiko komunikazioa: 118,25 euro.
Tramitazio-epea Komunikazioa egiteko unean
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
BALDINTZAK
- Instalazioen proiektu tekniko deskribatzailea egotea
- Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Erregelamenduaren (17/2019 Dekretuaren bidez onartua) 32. artikuluko III. taldean sartutako "bar especial"/"pub" jarduerak garatzeko gaitzen duen titulua.
- Aplikatu beharreko araudia betetzea. Eta, bereziki, honako alderdi hauei dagokiena:
- Ez erabiltzea musika-soinuaren igorlerik 75 dB-rako mugatzailerik ez badu.
Bada indarrean Erantzukizun Zibileko Asegurua, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Erregelamenduaren 80. artikuluan xedatutakoaren arabera (17/2019 Dekretua).

GARRANTZITSUA
Jardueraren aurretiko komunikaziorako, jardueraren titularrak edo legez baimendutako haren ordezkariak aurkeztu beharko du.

Jarduerari hasiera emateko, jardueraren titularren eta ziurtagiria eman duten teknikarien erantzukizun esklusiboa izango da; nolanahi ere, jarduerak hasteko, aplikatu beharreko sektore-araudiaren arabera nahitaezkoak diren administrazio-titulu gaitzaileak edo aurretiazko kontrolak eduki beharko dira.

Udalak, edozein unetan, bere ikuskapen- eta kontrol-ahalmenak baliatu ahal izango ditu, eta, hala badagokio, legez kanpoko jarduerak eteteko edo ixteko aginduak eman ahal izango ditu, baita lizentziak baliogabetu eta legez zehaztutako zehapenak ezarri ere.

Aurkeztutako jakinarazpenak faltsuak direla egiaztatzeak berekin ekar dezake, horrekin lotutako erantzukizunez gain, jarduera berehala eteteko agindua ematea.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52