Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA TXIKIKO LIZENTZIA, BIDE PUBLIKOA EDUKIONTZIAREKIN OKUPATUTA
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA TXIKIKO LIZENTZIA, BIDE PUBLIKOA EDUKIONTZIAREKIN OKUPATUTA
Tipo de Dato Dato
Xedea OBRA TXIKIAREN BERRI EMATEA, jakinaren gainean egon dadin Udalari haien berri ematea besterik eskatzen ez duten obra txikiak dira, lizentziarekin lotuak, ETA BIDE PUBLIKOAN EDUKIONTZIA JARTZEKO BAIMENA
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Hirigintza eta Ingurumen Arloa.
Ebazpen organoa Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua.
Aurkezteko modua - WEB: www.irun.org/sac (IrunTxartela DNIe edo Izenpe ziurtagiri elektroniko bitartez)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat obrarako eta Ez onartutzat bide publikoa okupatzeko
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Obra txikiak deiturikoak egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Esku hartzen duten gremio guztien aurrekontua, eskulana eta materialak barne (BEZ gabe).
- Edukiontzia jarriko den eta kenduko den eguna.
- Behin-behineko kitapenetik sorturiko zenbatekoa banku edo kutxan ordaindu duela egiaztatzen duen agiria (txartelarekin HAZan ordaintzeko aukera).
Lege-araudia -Obra Txikiak arautzen dituen Udal Ordenantza.
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta Hirigintza Araudia.
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak.
Tasa: 53,55 euro 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako.
Edukiontzia eta antzekoak: Elementu eta hamabostaldi edo zatiko: 4,62 euro.
Tramitazio-epea Eskatzeko unean
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
OBRA TXIKIAK: Obra txikiak dira lizentzia behar duten obrak, baina jakinaren gainean egon dadin Udalari jakinarazi besterik egin behar ez direnak. Ondoren deskribatzen dira obra txikien kasuak:
* Etxebizitzak barrutik berritzeko obrak, zoru, sabai edo hormen amaierak konpondu eta berritzekoak, barne espazioen banaketetan, egiturako elementuetan edo kanpoko fatxadetan eraginik ez dutenak.
* Instalazioen konponketa edo berritzeak, segurtasun baldintza orokorretan edo sare orokorretako hartuneetan eraginik ez dutenak.
* Barneko ate eta leihoak eta komuneko elementuak aldatzea (bainuontzia, komuna, bideta, konketa).

-Edukiontziari soilik dagokio bide publikoaren okupazioa. Beste edozein elementurekin okupatzeko (aldamioak, hesiak, materiala...) beharreko baimena eman behar du dagokion arloak. Edukiontzia jartzeko, derrigorrez jarri behar da harremanetan Udaltzaingoarekin, eta hark agintzen duena beteko da edukiontzi hori jartzeko orduan.

-Obra horiek ikuskatu egin beharko dira gero. Arau orokor gisa, hilabete bateko epea dago obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.

-Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera, ez dute "tasarik" ordainduko betiko aurrekontua 6.010,12 eurotik gorakoa ez duten obrek.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52