Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2019 Urriak 19 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
SAN MARTZIAL 2019 - TXOSNAK URDANIBIA PLAZAN
 
Tabla que ofrece los datos de SAN MARTZIAL 2019 - TXOSNAK URDANIBIA PLAZAN
Tipo de Dato Dato
Xedea SAN PEDRO ETA SAN MARTZIALETAN JAIETAN URDANIBIA PLAZAN EGONGO DIREN TXOSNEN ESLEIPENA
Unitate tramitatzailea KULTURA ETA KIROL ARLOA
Ebazpen organoa Kulturako Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Eskabidearen epea 26-04-2019
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irungo kultura, kirol, aisialdi edo gizarte mailako elkarteak eta Irungo ikastetxeetako ikasleek (Oinarriak ikusi)
Beharrezko dokumentazioa - Eskari-orria, atxikitutako ereduaren arabera beteta eta sinatuta.

**Elkarteen kasuetan, eskaera-orrian erakunde eskatzaileak esan beharko du nor joango den zozketa-ekitaldira (nahitaez joan beharra), eta onuradun aterako balitz, pertsona hori izango litzateke erantzule Udalaren aurrean, egun horietan gerta litezkeen arazoak udal teknikariekin batera koordinatzeko eta konpontzeko. Elkartearen lehendakariak izenpetuta egon behar dute eskaerek. Entitate eskatzaileak, gutxienez, bi (2) urtez lanean ibiliak izango dira Irunen.

** Ikastetxeetako ikasleen kasuetan, eskaerarekin batera ikastetxeko zuzendariaren edo ikasketa-buruaren berariazko baimena beharko da. Eskaera bakarra onartuko da Ikastetxe bakoitzeko.
Lege-araudia 2019ko San Pedro eta san Martzial jaietan Urdanibia plazako Txosnen esleipena arautuko duten oinarriak.
Tasen zenbatekoa Indarrean dagoen Ordenantza Fiskalaren arabera. Okupazio kontzeptuan ez da inolako kanonik jarriko esleipendunentzako, eta 300 euroko fidantza jarri beharko dute Udal Kontu-hartzailetzan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/sac
Tramitar on-line

Oharrak
ESKATZAILEEN BETEBEHARRAK:
- Hala nahi duten kultura, kirol, aisialdi edo gizarte mailako entitate edo elkarte guztiek egin ahal izango dute eskaera. Aurretiko betekizunak:
a) Indarrean dagoen legediaren arabera osatuta egon eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldatuta egotea.
b) Elkartearen egoitza Irunen izatea.
c) Entitate eskatzaileak, gutxienez, bi (2) urtez lanean ibiliak izango dira Irunen.

- Eskaera egin ahal izango dute, halaber, Ikastetxeetako ikasleek: Lanbide Heziketako eta Batxilergo Institutuetakoek zein Irungo Helduen Ikastetxeetakoek. Kasu horietan, eskaerarekin batera ikastetxeko zuzendariaren edo ikasketaburuaren berariazko baimena beharko da. Eskaera bakarra onartuko da Ikastetxe bakoitzeko.

- Alderdi politikoek, hauteskunde-koalizioek eta sindikatuek ezin izango dute esleipen honetan parte hartu.


ESKAERAK ONARTZEA:
Eskabideak era honetan sailkatuko dira: onartutakoak eta baztertutakoak. Baztertu egingo dira 1. atalean adierazitako betekizunak betetzen ez dituztenak


ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO ESKABIDEEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA:
Maiatzaren 3an argitaratuko da.

Maiatzak 6ra arte, interesatuek, hala iritziz gero, dagozkien alegazioak egin ahalko dituzte. Epe hori bukatutakoan, alegaziorik ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa izanen da. Erreklamaziorik egonez gero, maiatzaren 9a baino lehen konpondu behar dira.


TXOSNEN ZOZKETA:
Zozketa jendaurrean egingo da, 2019ko maiatzaren 10ean, 19:00etan, Irungo Udaleko Kultura eta Kirol Arloko Bulegoetan. Zozketa horretara nahitaez joan beharko du eskatzaile bakoitzaren ordezkariak.

Gehienez, SEI (6) TXOSNA instalatu ahalko dira, eta zozketaren bidez esleituko dira.

Onartutako eskariak lau lotetan sartuko dira zozketan. Hona loteak:
A) lotea: Kultura elkarteak.
B) lotea: Kirol elkarteak.
C) lotea: Gazte elkarteak eta Hezkuntza Zentroak.
D) lotea: Gizarte elkarteak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE).

Esleitutako postuak erabil dezakeen lekuari doitutako okupatzeko neurri maximoak edukiko dituzte jarritako postuek, produktuak eta edariak biltzeko erabil daitekeen lekua barne.

Txosnen gehienezko neurriak 8x4 metro izango dira.
Kirol Arloak margoz mugatuko du txosna bakoitzari egokituko zaion leku maximoa

ESKATUTAKO ARAU TEKNIKOAK ETA EKONOMIKOAK OINARRIETAN ADIERAZTEN DIRENAK IZANGO DIRA.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52